Josefa Micaela Maiztegi (eu)

    Sorapediatik
    Josefa Micaela Lucasa Maiztegi Aldasoro
    Merzedariak 100 urte. Josefa Micaela Maiztegiren erretratua.jpg
    Jaio 1820
    Hil 1901
    Profila Aberatsa, ongilea


    Josefa Micaela Maiztegi, Dama Mikaela, ezaguna izan zen Soraluzeko Babesetxeari lagatako ondasunengatik.

    Honetaz gain, izaeraz ere nabarmendu zen bere garaian: bera bakarrik bere ideiak gizon guztien kontra ezarri zituen... diruaz lagunduta, noski.


    Jaiotzea

    Pintorekua etxea (Juan Francisco Astiazarán 1994)

    Josefa Micaela Maiztegi Aldasoro 1820ko urriaren 17an jaio zen, gaueko hamarretan, Pintorekua etxean[1].

    Amak herriko zirujaua zen Juan Pedro Yarzaren laguntza izan zuen erditzean. Jaio berria hurrengo egunean bataiatu zuten herriko parrokian; osaba Ramon Frantzisko Aldasorok Josefa Mikaela Lukasa izenak jarri zizkion, eta aita eta ama besoetakoak Jose Ramon Maiztegi Aldasoro neba eta Maria Hipolita Maiztegi Galarraga izekoa izan zituen.


    Familia

    Gurasoak Jose Alejo Maiztegi Galarraga eta Maria Josefa Tiburcia Aldasoro Lasalde izan ziren.

    Aita, Jose Alejo Maiztegi, maisu ikuskatzailea zen, armagilea beraz. Baltegieta kalean zeukan lantegia eta hiriko alkate ere izan zen.

    Maria Josefa Aldasorok, berriz, familia aberatsa zuen, lur jabeak eta indianoak tartean. Osaba Domingo Aldasorok Ameriketan utzitako herentzia jaso zuen.

    Beraz, 1812an Jose Alejorekin ezkondu zenean 300 dukat eta tona bat gari jaso zituen dote gisa.

    Maiztegi-Aldasoro senar-emazteek zortzi seme-alaba izan zituzten, Josef Ramon Matias (1813-1867), Ambrosio Gregorio Antonio (1857- ), Jose Domingo (1818-1866), Josefa Mikaela (1820-1901), Juan Angel (1823- ), Maria de la Concepcion Petra (1825-1891), Maria Dominica (1828-1830) eta Maria Dominica (1831-1832). Hiru ume zirela hil ziren: Juan Angel eta Maria Dominica biak.


    Aberastasuna

    Neba-arreba batzuk ume hil ba ziren ere, gainontzekoak ez ziren ezkondu[2]. Azkenean, gurasoak hil zirenean (aita 1851an eta ama 1858an) Josefa Mikaelak eskuratu zituen familiako ondasun gehienak.

    Amaren aldetik jaraunspen ederra jaso bazuen ere, ez zen bakarra izan. Urte berean (1858) beste bat jaso zuen, amaren aizta batena: Bernarda Tomasa Aldasoro Lasalde, hau ere ezkongabea. Besteak beste, 1822ko abenduan Udalari Errekaldeko ospitale izandakoa erosi zion, eta 1853ko apirilean Mendizabalen oinordekoei erosi zien izen bereko etxea (gerora Babaesetxea bilakatu zena), atzekaldean zegoen ortua eta Erlaegiko gaztainadi bi.

    Josefa Micaela Maiztegik aberatsei zegokien bizimodua zeraman, lasaia eta oparoa; besteak beste, udak Mutriku aldean ematen zituen. Eta herrian Dama Mikaela izenez ezagutzen zuten.


    UDALAREKINO TIRABIRAK

    1896ko irailaren 21ean, astelehena, Udalak eta Mesedeetako mojek Erruki-Etxe berria zuzentzeko akordioa sinatu zuten. Eta horretarako Mendizabal etxea alokatu zioten Josefa Mikaelari Baina 1898ko abuztuan Pedro Martín Irigoien herritarrak, Josefa Mikaela Maiztegiren ordezkariak, Udalari idatzi zion ea alokatutako etxeari beste erabilera eman behar zion. Aurreko hilabeteetan Zergatik? Errege-etxean kantonatuta zegoen Itsas Infantería destakamenduko soldaduak, gaixotzen zirenean, Sorlauzeko Erruki-Etxera bidaltzen zituzten (ordurako babesetxe-Ospitalea izena aldatu zioten). urtebetean hogetamar soldadutik gora pasa ziren bertatk. Eta Dama Mikalea ez zegoen ados Babesetxean artatzearekin, segururena arrazoi politikoengatik (karlista gureMikaela?). Horregatik, Babesetxea bai, baina Ospitala ez. Bestela, denak etxetik botatzeko mehatzua egin zuen. Azkenean, Udalbatzarra Josefa Mikaela Maiztegirengana joan zen, Mutrikura, bertan denboraldiak egiten baitzituen. Hasiera batean Udalaren eskaera onartu bazuen, sei hilabete barru berriro mehatsua egin zuen, eta Udalak eman egin zuen.

    Hil zenean

    1901eko martxoaren 3an, igandea, arratsaldeko hiruretan, Etxaburueta kaleko 6. zenbakiko bere etxean hil zen Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro, 82 urte zituela. Medikuak esan zuenez, garun-kongestioak eragin zion heriotza.

    HIL ETA GERO, IRABAZI

    Baina hilabete batzuk lehenago, 1900.ko abuztuan, Josefa Mikaela Maiztegik testamentua egin zuen Elgoibarko Ramon Lekuona notarioaren aurrean. Eta testamentu hau isilpean gorde zuten hil aurretik, baita hil ostean ere. Udala, arduratuta, 1902.ko urtarrilan, Bergarako Jose Joaquin Egaña Arregi testamentu-betearazlearengana bidali zuen batzorde bat, baina honek ez zien gauza handirik argitu. Tirabira askoren sotean, 1904ko otsailean batzorde mistoa izendatu zuten Dama Mikaleak esaten zuenean zera zen, Erruki-etxe berria soertzeko, udalarekin edo gabe, eta San Vicente de Paul-eko Alabak (Karitateko Alabak) ekartzeko. Dena dela, hilabete berean akordioa sinatu zuten Bruno Maiztegi Mendikute (alkateak), Pedro Oregi Larreategi (zinegotzi diruzainak) eta Egaña jaunak. Babes-etxea zazpi urte bazeraman martxan, Dama Mikaleraen baldintza guztiak onartu zituztem, mojena ezik (Mertzedariak mantendu zituzten). Gainera, Dama Mikaleraren erretratua etxeko Ieku garrantzitsu batean ipini zuten


    Erreferentziak

    1. Etxaburueta kaleko 6.ean, gaur egunean Arrano Elkartea dagoen etxea hain zuzen.
    2. Behintzat, Donostiako Elizbarrutiko artxiboetan ez dator berririk.