Juan Bautista de Aldasoro (eu)

    Sorapediatik
    Juan Bautista de Aldasoro
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1712
    Hil Mexiko, 1789
    Profila Merkataria


    Soraluzeko urteak

    Juan Bautista Aldasoro y Arizaga Soraluzen jaio zen (1712/05/04). Aita Juan de Alsasoro zuen, Soraluzeko regidorea eta Santa Maria la Real parroki-lanen maiordomo nagusia izandakoa, eta Ursula Arizaga andrearekin 1699. urtean ezkondu zena.

    Aitaren moduan, Juan Bautista ere Soraluzeko alkate (1744) eta parroki-lanen maiordomo nagusi (1747) izendatu zuten.


    Mexikoko urteak

    Mexiko Hirira joa zen, merkataritzan aritzeko.

    Gauzak oso ondo joan zizitzaion, eta aurrera egin zuen. Han ere herri administratzioan aritu zen: Mexiko Hiriko alkate arrunta (1762), Mexikoko kontsulatuko kontsul (1770-1771) eta prior (1780-1781) izan zen. 1770. urtean Mexikoko merkataritzako kapitain eta teniente koronel zaharrena zen.

    Honetaz gain, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkidea izan zen (1773).

    Juan Bautista de Aldasoro Mexikon hil zen, 1789. urtean.


    Ondorengoak

    Juan Bautista seme zaharrena Soraluzen geratu zen, Aldasoroko maiorazgoaren jabe.

    Ignacio Mexikotik Espainiara bidali zuen, Errege Armadan sartzeko. Gerora, Mexikora itzuli zen Galizia erregimentuan.

    Beste seme bat, Miguel, Caballero de Santiago egin zuten 1784. urtean.

    Hirugarren seme bat, Domingo, Monterrey hirira joan zen, merkataritzan aritzeko hau ere.

    Domingo honi Ambrosio Maria de Aldasoro Lasalde iloba etorri zitzaion Soraluzetik. Osabaren alboan diru handia egin zuen, eta Teresa de Uribe andrearekin ezkondu en, Monterreyko alkatea zen Fernando de Uriberen alaba. 1823 urtean Ambrosio Maria eta emaztea Soraluzera itzuli ziren.


    Erreferentziak