«Juicio sobre la inoculación (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    16. lerroa: 16. lerroa:


    ==Liburua zertan den==
    ==Liburua zertan den==
    Sasoi batean, baztanga<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Baztanga Baztanga (Variolae vaccine)]. Wikipedia (euskaraz).</ref> edo nafarreria oso gaixotasun larria zen<ref>Soraluzen izandako nafarreri izurri handiena [[1598ko izurritea (eu)|1598 urtekoa]] izan zen. Orduan [[Sagarraga baserria (eu)|Sagarraga]] baserria ospitale moduan erabili zuten, eta ordutik baserriaren beste izena Nafarranekua izan da, eta gaineko iturriarena [[Ospital iturria (eu)|Ospital iturria]].</ref>.
    Sasoi batean, baztanga<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Baztanga Baztanga (Variolae vaccine)]. Wikipedia (euskaraz).</ref> edo nafarreria oso gaixotasun larria zen<ref>Soraluzen izandako nafarreri izurri handiena [[1598.eko izurritea (eu)|1598. urtekoa]] izan zen. Orduan [[Sagarraga baserria (eu)|Sagarraga]] baserria ospitale moduan erabili zuten, eta ordutik baserriaren beste izena Nafarranekua izan da, eta gaineko iturriarena [[Ospital iturria (eu)|Ospital iturria]].</ref>.


    Kutsadura saihesteko, Afrikan eta Asian inokulazioa erabiltzen zen, zauri txiki bat eginez eta gaixo baten zornea bertan ezarriz. XVIII mende hasieran Lady Montaguk, Konstantinoplako ingeles enbaxadorearen emazteak, Europan zabaldu zuen bere seme alabak inokulatu ostean. Prozedurari baztanga-inokulazioa esaten zitzaion, edo inokulazioa besterik gabe.
    Kutsadura saihesteko, Afrikan eta Asian inokulazioa erabiltzen zen, zauri txiki bat eginez eta gaixo baten zornea bertan ezarriz. XVIII mende hasieran Lady Montaguk, Konstantinoplako ingeles enbaxadorearen emazteak, Europan zabaldu zuen bere seme alabak inokulatu ostean. Prozedurari baztanga-inokulazioa esaten zitzaion, edo inokulazioa besterik gabe.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 18:40, 28 apirila 2022 data duena

    Juicio sobre la inoculación
    Juicio sobre la inoculación. Azala.jpg
    Egilea Vicente Ferrer Gorraiz Beaumont y Montesa
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1785
    Argitaletxea Imprenta de Joseph Longas
    Hiria Iruñea


    Izenburu osoa

    Juicio o dictamen sobre el proceso de la inoculación

    Inokulazio-prozesuari buruzko epaiketa edo irizpena


    Liburua zertan den

    Sasoi batean, baztanga[1] edo nafarreria oso gaixotasun larria zen[2].

    Kutsadura saihesteko, Afrikan eta Asian inokulazioa erabiltzen zen, zauri txiki bat eginez eta gaixo baten zornea bertan ezarriz. XVIII mende hasieran Lady Montaguk, Konstantinoplako ingeles enbaxadorearen emazteak, Europan zabaldu zuen bere seme alabak inokulatu ostean. Prozedurari baztanga-inokulazioa esaten zitzaion, edo inokulazioa besterik gabe.

    Baztangaz kutsatutako gaixoa

    Prozedura honek bizi asko salbatu bazuen ere, arriskutsua zen oso: sartutako zorneak birusa bere indar osoan bazeukan, kutsatzeko (eta hiltzeko) aukera handiak ziren. Horregatik, XVIII. mendean aldeko eta kontrako asko izan ziren.

    1796. urtean Edward Jenner mediku ingelesak[3] behi-inokulazioa proposatu zuen, oso eraginkorra eta arrisku gabekoa. Eta orduan eztabaida guzti hauek bukatu ziren.


    Soraluzeri buruzkoak

    1784.ko otsailean Soraluzen (eta beste herri batzuetan) baztanga zabaldu zenez, Bergarako ilustreek beren seme-alabak inokulatu zituzten, tartean Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea.

    (171. orrialdea)

    44. Paragrafo hau ixteko hitzaldi hau osatzerakoan jaso berri dudan albistea, albo batera utzi ezinezkoa dena, hainbat tituluengatik elkarte ospetsu batena denez. Halaxe dio: Baztanga-inokulazioaren albistea, 1784.ko otsailean eta martxoan Bergaran egina. Otsailaren hasieran herri bereko sei mutilengan baztanga naturala agertu zenez, eta ordurako Bergarako lau puntu kardinalak osatzen dituzten Antzuola, Soraluze, Arrasate eta Azkoitian zabaldutako izurritea sartu zela inolako dudarik gabe, batzuk erabaki zuten beren umeak gaitz horren arriskutik jartzea eta, beraz, otsailan eta martxoan 24 ume inokulatu dira.

    (172. orrialdea)

    46. Inokulatutako 24etatik... hiru izan dira baztanga zati inokulatuan harrapatu izanaren zantzurik txikiena ere eman ez dutenak, eta, ondorioz, ez dute egiaztatu tokiko erupzioa, inokulatzaile guztien arabera erupzio orokorra baino lehenago gertatu behar duena, hau da, baztanga baino lehenagokoa. Hiru hauek... eta Don N. Lopez, Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea.


    Erreferentziak

    1. Baztanga (Variolae vaccine). Wikipedia (euskaraz).
    2. Soraluzen izandako nafarreri izurri handiena 1598. urtekoa izan zen. Orduan Sagarraga baserria ospitale moduan erabili zuten, eta ordutik baserriaren beste izena Nafarranekua izan da, eta gaineko iturriarena Ospital iturria.
    3. Edward Jenner. Wikipedia (euskaraz).