Kofradiak (eu)

    Sorapediatik

    Kofradiak

    Kofradiak (edo anaidiak) helburu bereko pertsonen (gehienetan eta tradizionalki gizonen) elkarteak ziren, aspaldian kutsu erlijiosoa zutenak. Helburuen arabera, hiru motakoak ziren: erlijiosoak, lanekoak edota nezakariak[1].

    Kofradia erlijiosoek debozioa lantzeko modu sakonagoa proposatzen zieten kristauei. Lanekoek, ofizio bereko beharginei babesa eskaintzen zieten, aseguru modukoa ziren. Eta nekazal kofradiek baserritarren auzoak antolatzeko balio zuten.

    Antolamendua

    Kofradiaren buru maiordomo bat izaten zen, inoiz bi (San Martzialeko kofradian, esateko). Urtero urtero maiordomo berria aukeratzen zen.

    Kontu liburua izaten zen, eta honekin batera anaia edo kofrade edo bazkide zerrenda ere gordetzen zen.

    Jarduera

    Kofradia denak patroia zuten, eta honen eguna ospatzen zuten meza nagusiarekin eta, gehienetan, bazkari batekin. Gastu hauek (meza emateko abadea, janariak eta edariak…) kofradiak ordaintzen zituen.

    Honetaz gain, anaia bat hiltzen zenean hileta meza egiten zuten omenez. Honetaz gain, urtero bat edo bi urteurren mezak ospatzen zituzten.

    Gehienetan anaiak behartuta zeuden meza eta funtzio guzti hauetan parte hartzera, bestela isuna ordaindu behar izaten zuten. Gastuak kuota eta limosnen bidez beterzen ziren. Inoiz maiordomoek dirua aurreratu behar izaten zuten (gero, arwzoak izaten zituzten atzera kobratzeko).


    1772.eko errolda

    1771. urtean Arandako Kondeak, Carlos III. erregearen lehen ministroak, kofradia eta antzekoen errolda egiteko agindu zuen. Gipuzkoan Miguel de Barrera y Yebra korrejidoreak egin zuen.

    Herri guztietara galdetegia bidali zuen, zein kofradia zeuden, zenbat gastatzen zuten eta kontrol mota (erregea, eliza eta kontrol gabekoak). Jasotako informazioarekin taula bat osatu zuen eta 1772.eko apirilak 10ean Arandako kondeari bidali zion.

    Errolda horretan erakunde batzuk bereizten zituen: kofradiak (Sakramentu txit Santua, Errosarioko Andramaria, Animak, Berakruz Santua, artisauenak), Jesusen Bihotzaren Kongregazioa, hermandadeak (San Frantziskoren hirugarren ordena, Santo Domingoarena) eta Kristoren eskolak.

    Erakundeak Soraluze Gipuzkoa
    Cofradia del SSmo Sacramento 1 21
    Yd. de Nra Sra del Rosario 1 93
    Yd. de las Animas 1 41
    Yd. de la Santa Veracruz 1 18
    Escuelas de Christo 8
    Congregacion del Sagrado Corazon de Jesus 29
    19
    Cofradias sueltas 7 75
    Hermandades de la 3ª orden de San Franco 10
    Yd. de la de Sto Domingo 1
    Total de cofradías, escuelas y hermandades 11 315
    Total de sus gastos 644 88.605
    Las que tienen Real consentimiento 13
    Yd. las que aprovacion del ordinario 9 269
    Yd. las que no tienen ni uno ni otro 2 33


    Corregimiento de Guipuzcoa Abril 10 Año de 1772 al Conde de Aranda 10ean Estado que manifiestan las Cofradias, y hermandades que hai en esta provincia: el total de sus gastos: las que tienen Real concentimiento: las que sola la aprovacion del ordinario: y las que ni uno ni otro

    Este estado se ha formado arreglado a las relaciones que han enbiado los Pueblos: lo limitado de estas, no le ha permitido maior estension. Las Cofradias del SSmo Sacramento solemnizan las Funciones de la Yglesia del Corpus, y su octava. Las del Rosario las festividades de Nuestra Señora. Las de las Animas se esplican en repetidos sufragios. Las de la Santa Veracruz por lo común cebran sus funciones por semana santa en memoria de la Pasion del Señor… Fuera de sus principales funciones, esas cofradías y hermandades hacen celebrar misas en días determinados por sus constituciones; y también quando muere algún hermano cofrade. Pocas son las de dejan de celebrar uno, dos o más Aniversarios al año por los Hermanos difuntos. Se expresa el total de gastos que hacen algunos de estos cuerpos en cada Pueblo: no se pone el de todos, porque no lo han avisado, aunque lo pregunté repetidas vezes. Catorce o quinze de estas cofradías hai, que tienen bienes raices y censos a su favor: todas las demás carecen de efectos propios: y la moderada contribución de los hermanos, y el producto de las limosnas que recogen forman sus fondos: y la medida del haver suele ser, generalmente, la de sus gastos


    Proposamenak: dirua bakarri erlijiotarako (ez ogi, ez ardorik). Eta hiletak eta mezak denak domeketan, jendea juateko baina lana utzi barik.


    Soraluzeko nekazal kofradiak

    San Martzialeko kofradia

    Bi motako koradeak, baserritarrak eta kaletarrak. Eta bi maiordomomzituen. Kopraixak antolatzen zituzten

    Ezoziako kofradia

    San Andreseko kofradia

    Oraindik bazkaria egiten da uztailean

    Soraluzeko kofradia erlijiosoak

    Agiri baten arabera, XVIII.mende hasieran Soraluzeko alkateak kofradien kontuak kontrolatzen zituen, bertako abadeei inolako jaramonik egin gabe[2].

    Hurrengo urteetan gauzak aldatu ziren, eta 1772.ean, erroldak jasorzen duenez, 11 kofradietatik 9etan apaizek kontrolatzen zituzten.

    Sakramentu txit Santuaren kofradia

    Helburua Korpus eguneko eliz-saioak eta aurreko astekoak (Korpuseko zortzikoa) handitasunez ospatzea zen.

    1772.eko erroldan aipatzen da.

    Errosarioko Andramariaren kofradia

    Helburua Amabirjinaren lotutako jaiak handitasunez ospatzea zen.

    1580. urtean aipatzen da lehen aldiz[3], eta 1772.eko erroldan ere aipatzen da.

    Animen kofradia

    Helburua garbitokiko edo purgatorioko animak askatzea zen, zerura bidaltzeko.

    1772.eko erroldan aipatzen da.

    Segururena Animen kaperan izango zuen egoitza, Berri Ona edo Ebanjelio aldean (hau da, aldarera begira ezkerrean) bigarrena.

    Vera Cruz Santuaren kofradia

    Kofradia honek Aste Santuan ospatzen zituen dere funtzioak, Jaunaren Nekealdia oroituz.

    1772.eko erroldan aipatzen da.

    Segururena Vera Cruz kaperan izango zuen egoitza, Epistola aldean (hau da, aldarera begira eskuman) hirugarrena.

    Mariaren Sorkunde Guztiz Garbiaren kofradia

    Aita Lizarraldek Andra Mari liburuan jasotzen duenez, kofradia hau Vera Cruz Santuaren kofradiatik sortu zen.

    Gizon ezkonduen kofradia zen, eta kide kopurua mugatua zuen: 40 anaia.

    Oso zaharra omen zen, Sortze, Kontu eta Bisiten liburu zaharra 1794. urtean erre zelako, Konbentzioaren Gerra garaian, gudaroste frantziarrak herria hartu zuenean.

    1916.ean martxan zegoen oraindik, ordukoa delako Soraluzeko Andra Mariaren Sorkunde Guztiz Garbiaren gizon ezkonduen kongregazio liburua. Martin de Aranguren Abade Jaunak onartua (Bergara, Errosario Santuko Tipografia. 1916).

    Santa Ritaren kofradia

    Izenak esaten duenez, Casiako Santa Rita goresteko sortu zen, eta funtzio nagusia maiatzak 22an ospatzen zuten.

    1772.eko erroldan aipatzen da, eta 1784. urtean ere martxan zegoen[4].

    Egoitza Santa Ana komentuan zuen.


    Soraluzeko gainontzeko kofradiak

    1772. urtean 11 kofradia baziren, eta horietatik 9 identifikatuta daude. Beraz, beste bi kofradia baziren, behintzat.


    Erreferentziak

    1. Gaur egun beste mota askotakoak dira, batez ere gastronomikoak.
    2. Auto del visitador del obispado de Calahorra y La Calzada contra el alcalde de la villa de Placencia, para que no tome cuentas de la fábrica de la iglesia, ermitas y cofradías, sin intervención de los curas de la parroquial (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1714/05/06).
    3. Proceso de apelación de Juan Pérez de Iturbe contra Juan Pérez de Irure, sobre las cuentas de la cofradía de Nuestra Señora del Rosario (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1580).
    4. Demanda de la cofradía de Santa Rita contra Baltasar de Ibarra, sobre los caudales pertenecientes a la hermandad de Santa Rita, fundada en el convento de monjas de la villa de Placencia de las Armas (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1784).