«Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    70. lerroa: 70. lerroa:
    }}
    }}


    ==Bideak nolakoak ziren==
    [[Fitxategi: Azkoitirako_erregebidea._Pagobedeinkatu_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | thumb | right | 200px | Azkoitiarako erregebidea (J. C. Astiazarán 2018)}}
    (sartu argazkia hemen)
    ==Erregebideak nolakoak ziren==
    Aintzinako erregebideetan pentsatzerakoan, erromatar galtzadak etortzen zaizkigu burura: metro bateko zimentuak, harri landuzko zorua eta zabalak, oso zabalak (6-12 metro). Baina ezaugarri horiek erromatar galtzada garrantzitsuenek zituzten, 'viae publicae'' zirenek (''viae praetoriae'', viae militares'' edo ''viae consulares'' izan).


    Euskal Herriko erregebide nagusiak erromatarren ''viae vicinales'' izandakoak ziren, edo hauen antzera eraikitakoak. Trafiko gutxiago zuten, eta geografia zailagoa zeharkatzen zuten; beraz, ezaugarri eskasagoak zituzten. Zimentuak eta harri landuzko zorua izan beharrean, lur zanpatuzko zorua zuten, ertzetan harri handiek eusten zutela; aldapetan, berriz, zoruak harrizkoak ziren, baina ez landuak. Eta 3-4 metrotako zabalera zuten, inoiz estuagoak.


    ==Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea==
    ==Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea==

    16:17, 20 abuztua 2019(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Soraluze ingurua (Pieter van der AA 1707)

    Soraluze inguruko errege bideak

    XVIII mende bukaeran Maltzagako lotunea zabaldu arte, Soraluze zen ingurutako komunikabide gune garrantzitsuena. Eta halaxe agertzen da 1707 urteko Nouvelle Carte de Biscaye avec les grans chemins (Pieter van der AA) mapan.

    Mapa Beschryving van Spajen en Portugal (Espainia eta Portugaleko kutiziak) liburuan agertzen da eta, lojikoa denez, oso zehatza ez da. Baina bertan ikusi daitekeenez, bost bide elkartzen ziren Soraluzen.

    Zehatzago aztertuz, bertan agertzen da hego-ipar ardatza, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuena. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen, eta handik Elgoibarrera.

    Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Ardatz honetako mendebaldean ez da Eibar agertzen, Elorrio baizik (Elorrio >> Udala >> Soraluze). Eta ekialdean bide bakarra izango zen, behintzat Irukurutzetara heldu arte, eta handik aurrera bitan, hirutan zabalduko zen[1].

    Bide sare hau erromatarren garaitik edota aurretik antolatuta egongo zen.

    Eta sare honek herriko hainbat erabaki baldintzatu zituen: herria non egin (bidegurutzean, Deba ibaiaren ibiaren ondoan), ermitak non jaso (bide bazterrean), dorretxeak non eraiki (bidesariak kobratzeko toki errezenean)… Eraikin asko, gaur egun mendian sakabanatuta agertze bazaizkigu ere, garai betean denak erregebide ertzetan egin zituzten.

    Mapa kargatzen...

    [[Fitxategi: Azkoitirako_erregebidea._Pagobedeinkatu_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | thumb | right | 200px | Azkoitiarako erregebidea (J. C. Astiazarán 2018)}}

    Erregebideak nolakoak ziren

    Aintzinako erregebideetan pentsatzerakoan, erromatar galtzadak etortzen zaizkigu burura: metro bateko zimentuak, harri landuzko zorua eta zabalak, oso zabalak (6-12 metro). Baina ezaugarri horiek erromatar galtzada garrantzitsuenek zituzten, 'viae publicae zirenek (viae praetoriae, viae militares edo viae consulares izan).

    Euskal Herriko erregebide nagusiak erromatarren viae vicinales izandakoak ziren, edo hauen antzera eraikitakoak. Trafiko gutxiago zuten, eta geografia zailagoa zeharkatzen zuten; beraz, ezaugarri eskasagoak zituzten. Zimentuak eta harri landuzko zorua izan beharrean, lur zanpatuzko zorua zuten, ertzetan harri handiek eusten zutela; aldapetan, berriz, zoruak harrizkoak ziren, baina ez landuak. Eta 3-4 metrotako zabalera zuten, inoiz estuagoak.

    Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea

    Ardatz honek Arabako lautada itsasertzearekin lotzen zuen. Deba ibaiaren albotik zetorren, baina Deba arroaren estuasunek trazadura baldintzaten zuten. Horregatik, Debai ibaiaren ezkerraldetik eskumaldera (eta alderantziz) pasatzen zen, tokiko ertzak eta ibien kokapenak kontutan hartuta.

    Trazadura

    Honetaz gain, Deba arroak bi estuasun nabarmen ditu, gaur egun ere. Bata Maltzagakoa, eta Mendaro eta Deba artekoa bestea.

    Lehena saihesteko, Soraluzetik hasita mendi magaletik egiten zuten gora errege bideek, maltzagako amildegiak baino altuagotik, gero Elgoibar eta Azitainera jaisteko.

    Mendaro eta Deba arteko labarrak saihesteko, bide onena ibaia bera zen. Altzolan ibai portua antolatu zuten, eta handik behera alek garraiatzen zuten merkantzia guztia: aukera errazagoa eta merkeagoa zen.

    Aintzinakoa

    XX mende arte erromatarrak Euskal Herrian ez ziren egon, bakarrik ‘’ager vasconum’’[2] delakoan eta ez ‘’saltus vascomun’’[3]) lurretan.

    Baina XX mendean gero eta erromatarren aztarna gehiago hasi ziren agertzen Bizkaia eta Gipuzkoan. Eta gaur egun uste da erromatarrak hainbat puntu garrantzi izan zutela ‘’saltus vasconum’’ delakoan.

    Debarroari dagokionez, lau puntutan agertu dira: Gesalibarren[4] (Arrasate), Meatzerreka[5] (Arrasate), Kortazarreko Haitza (Soraluze) eta Astigarribia (Mutriku). Bidearen hasiera bi tokitan egon zitekeen: Veleiatik Arrasateraino, Kruzeta mendatetik eta Aramaiotik pasatuz, edota XXX-tik Arrasateraino, Arlaban zeharkatzen.

    Erromatarren garaian, jakin badakigu Veleia zela, Kortazarreko Haitzetan erromatar kanpamentua izan zela inguruak zelatatzeko, eta Deba ibaiaren azkenean Tritium Tiboricum herria zegoela[6], gaur egun Astigarribiarekin lotzen dela.

    Bide hau Deba ibaia korritzen zuena zen, Veleiatik Tritium Tiboricum-era zihoan galtzada. Ibaiaren paraleloan zetorren, baina orografiaren eta ibien arabera ezkerretik edo eskumatik egiten zuen aurrera. Bergara ingurutik lau lau zetorren, Deba ibaiaren eskumatik, eta Osintxun ezkerrera pasatzen zen. Gaur eguneko Soraluzera heltzerakoan ibaia berriro zeharkatzen zuen Ibaizabalko ibitik (gerora Soraluze bilakatuko zen tokian bertan) eta, Deba ibaiaren eskumaldetik, aldapa gora hasten zen Maltzagako sakonera albo batean utziz, gero Elgoibar aldera jeisteko.

    Ertaroko bidea

    Zergak kobratzeko ere Soraluzeko bi etxezahar agertzen dira, biak ala biak kostarako erregebidea harkaitz baten kontra estutzen dutena: Arregia dorrea eta Atxuriko etxea. Zertarako? Zergak kobratzeko.

    Alzolaraino, hemendik aurrera aletan Debaraino. Alzolan aduana etxea ere badago gaur egun.

    Erregebide ondoko eraikinak

    Ezoziko santutegia, Espilla eta Armendia. Santa Kruz ermita, kostarako bidean. Eta Madalena ermita ere, Erlaibian egitekoa zen, bide ertzean.


    Zeharkako ardatza: Azitaingo bidea

    Trazadura

    Eibartik Azitainera,hemen zubia eta dorretxea eta mendian gora Irureraino . Iruretik poliki poliki Iraola eta Zabaletik Sagar-errekara. Igarateraino jaitsi eta Deba ibaiaren eskumaldetik Ibaizabal ibiraino.

    Bi aukera, Herlaibian hasi ala Sagar-erreka

    ¿San Martzial? Agian bertatik pasatzen zen Eibarrerako bide zaharra. Duda handiak baina.

    Erregebide ondoko eraikinak

    XII mendean Irure bideertzean egiten dute, eta urte batzuk geroago familia berekoak Unzueta jauregia Azitainen. Zertarako, eta bidea zaintzeko, bidaiariak babesteko eta… zergak kobratzeko.

    Humilladeroa, San Esteban eta Santa Ageda, Eibarrerako bide ertzetan.

    Zeharkako ardatza: Azkoitiarako bidea

    =Trazadura

    Bilbotik zetozenak Iruretik etortzen ziren, eta gero Azpeitia, Zestoa eta aurrera.

    Han goian gordetzen dira zati batzuk (argazkiak sartu)

    Erregebide ondoko eraikinak

    San Andres, Azkoitiarako bide ertzean


    Bitxikeriak

    Elorriorako bidea, Sagar-errekatik barrena, oso erabilia, eta inguruan hainbat ola zahar izan zituen (materialak eta armak garraiatzeko ezinbestekoa zen bidea eta).

    Javier Elorzak esaten duenez, merkeago zen eskaleak Bergarara esportatzea, Eibarra edo Elgoibarra baino, bide laua zelako lehena eta aldapatsuak beste biak.


    Erreferentziak

    1. Mapak bi bide erakusten ditu, bata Azpeitiara eta Zestoara bigarrena, inolako zentzurik ez daukana.
    2. Ager vasconum = euskaldunen lur sailak; hau da, Ebro ibaiaren isurialdea: Araba eta Nafarroa).
    3. Saltus vasconum = euskaldunen basoa; hau da, Kantauri itsasoaren isurialdea: Bizkaia eta Gipuzkoa.
    4. Erromatar Aroko eta Erdi Aroko aztarnak aurkitu dituzte Gesalibarren. Gontzal Landa (Noticias de Gipuzkoa 2018/11/09).
    5. Erromatar Garaiko San Valerioko inskripzioa. Arantza Otaduy (Mondraberri 2011/04/29).
    6. Pelicerrek esaten zuen Tritium Tiborucum hau Gipuzkoako Placencia zela, baina er du ematen zuzen zegoel