Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Komunikabideak historian zehar ikusteko, Komunikabideak (eu)
    Soraluze ingurua (Pieter van der AA 1707)

    Soraluze inguruko errege bideak

    XVIII mende bukaeran Maltzagako lotunea zabaldu arte, Soraluze zen ingurutako komunikabide gune garrantzitsuena. Eta halaxe agertzen da 1707 urteko Nouvelle Carte de Biscaye avec les grans chemins (Pieter van der AA) mapan.

    Mapa Beschryving van Spajen en Portugal (Espainia eta Portugaleko kutiziak) liburuan agertzen da eta, lojikoa denez, oso zehatza ez da. Baina bertan ikusi daitekeenez, bost bide elkartzen ziren Soraluzen.

    Zehatzago aztertuz, bertan agertzen da hego-ipar ardatza, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuena. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen, eta handik Elgoibarrera.

    Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Ardatz honetako mendebaldean ez da Eibar agertzen, Elorrio baizik (Elorrio >> Udala >> Soraluze). Eta ekialdean bide bakarra izango zen, behintzat Irukurutzetara heldu arte, eta handik aurrera bitan, hirutan zabalduko zen[1].

    Bide sare hau erromatarren garaitik edota aurretik antolatuta egongo zen.

    Eta sare honek herriko hainbat erabaki baldintzatu zituen: herria non egin (bidegurutzean, Deba ibaiaren ibiaren ondoan), ermitak non jaso (bide bazterrean), dorretxeak non eraiki (bidesariak kobratzeko toki errezenean)… Eraikin asko, gaur egun mendian sakabanatuta agertze bazaizkigu ere, garai betean denak erregebide ertzetan egin zituzten.

    Mapa kargatzen...


    Aizkorriko galtzada (Xabier Eskisabel 2009)

    Erregebideak nolakoak ziren

    Aintzinako erregebideetan pentsatzerakoan, erromatar galtzadak etortzen zaizkigu burura: metro bateko zimentuak, harri landuzko zorua eta zabalak, oso zabalak (6-12 metro). Baina ezaugarri horiek erromatar galtzada garrantzitsuenek zituzten, 'viae publicae zirenek (viae praetoriae, viae militares edo viae consulares izan).

    Euskal Herriko erregebide nagusiak erromatarren viae vicinales izandakoak ziren, edo hauen antzera eraikitakoak. Trafiko gutxiago zuten, eta geografia zailagoa zeharkatzen zuten; beraz, ezaugarri eskasagoak zituzten. Zimentuak eta harri landuzko zorua izan beharrean, lur zanpatuzko zorua zuten, ertzetan harri handiek eusten zutela; aldapetan, berriz, zoruak harrizkoak izan zitezkeen, baina ez landuak. Eta 3-4 metrotako zabalera zuten, inoiz estuagoak.


    Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea

    Trazadura

    Ardatz honek Arabako lautada itsasertzearekin lotzen zuen. Deba ibaiaren albotik zetorren, baina Deba arroaren estuasunek trazadura baldintzaten zuten: Deba ibaiaren ezkerraldetik eskumaldera (eta alderantziz) pasatzen zen, tokiko ertzak eta ibien kokapenak kontutan hartuta.

    Honetaz gain, Deba arroak bi estuasun nabarmen ditu, gaur egun ere: Maltzagakoa bata, eta Mendaro eta Deba artekoa bestea.

    Lehena saihesteko, Soraluzetik hasita mendi magaletik egiten zuten gora errege bideek, Maltzagako amildegiak baino altuagotik, gero Elgoibar eta Azitainera jaisteko.

    Mendaro eta Deba arteko labarrak saihesteko, bide onena ibaia bera zen. Altzolan ibai portua antolatu zuten, eta handik behera alatan[2] garraiatzen zuten merkantzia guztia: aukera errazagoa eta merkeagoa zen.

    Soraluzeko tartea

    Erregebidea Osintxura eskumaldetik zetorren, eta bertako ibia zeharkatu eta gero (gerora zubia egin zen) ezkerraldetik Soraluzerantz jotzen zuen. Bidea gaur eguneko errepidearen paraleloan zihoan, gutxi gora behera, Herlaibia lehen eta Andikokalera heldu arte.

    Puntu honetan bideak Deba ibaiaren beste aldera pasatzen zen, Ibaizabal ibitik. XV edo XVI mendean zubia eraiki zuten bertan, pasabidea errazteko.

    Soraluzen sartzen zen eta segituan ezkerrera jotzen zuen, Kalebarrenetik aurrera. Herritik irten eta metro batzuk aurrerago Arregia jauregiaren aurretik pasatzen zen, jauregia eta harkaitzaren artean, hain zuzen.

    Gaur eguneko Gabolatsetik egin eta gero, aldapan gora hasten zen altura hartzeko, Maltzagako labarrak saihestu ahal izateko. Ezoziako santutegia eta Espilla baserriaren artean pasatzen zen, eta zuzenean Santa Cruz[3] ermitaren aldera jotzen zuen.

    Iturbe Zar eta Iturbe Barritik pasa ezkero, bideak Soraluzeko udalerria atzera lagatzen zuen, Elgoibarreko Azkue bailaran sartzeko.


    Erregebide ondoko eraikinak

    Aintzinako Soraluze eta Herlaibia erregebide inguruan sortu ziren, biak ala biak ibien ondoan: bata Deba ibaiarenean, eta Erlai errekarenean bestea.

    Soraluzeko etxe zaharrenetakoak ere erregebide ondoan eraiki zituzten, erregebidea etxearen eta harkaitzen artean pasatzen dela: Arregia dorretxea eta Atxuriko etxea. Bidaiariei bidesariak kobratzeko?

    Herriko hainbat eraikin erlijioso ere erregebide ertzean egin zituzten: Ezoziako santutegia, Santa Cruz ermita, Maala ermita.


    Zeharkako ardatza: Azitaingo eta Eibarko errege bidea

    Trazadura

    Azitaingo eta Eibarreko errege bidea Herlabian hasten zen, Erlei errekako ibaian bertan, Deba arroko errege bidean.

    Atxuri kaletik segi beharrean, Erlei errekatik gora segitzen zuen altura hartzeko eta gero Txaratik aurrera egiten zuen. Zupide jauregitik zetorren bidearekin bat egiterakoan gora hasten zen, San Martzialerantz.

    San Martzial ermita albo batean lagata, Sagar-erreka bailaran sartzen zen, altura jeisten Barrena baserria pasa arte. Han errekaren beste aldera pasatzen zuen eta xxx baserrira igotzen zen, berriro altura irabastekomasmoz.

    Behin xxx baserrira heldu eta gero, errege bidea nahikoa laua zen Iraola baserriraino, Zabale baserritik ere pasatuz. Horrerarako xxx mendiari buelta ematen zion.

    Iraolatik gora egiten zuen, Irure plazaraino. Hemendik, Maltzagako amildegia albo bateea lagata, Azitainera jeisten zen. Azktaknetik Eibarrera Ego ibaiaren ezkerreko aldetik joaten zen, lau lau.


    azken momentuan ezkerraldera pasatzen zen. Behin Azitainera, Soraluzerako erregebideak joateko bertako elizatik eskubira o

    hemen zubia eta dorretxea eta mendian gora Irureraino . Iruretik poliki poliki Iraola eta Zabaletik Sagar-errekara. Igarateraino jaitsi eta Deba ibaiaren eskumaldetik Ibaizabal ibiraino.

    Bi aukera, Herlaibian hasi ala Sagar-erreka

    ¿San Martzial? Agian bertatik pasatzen zen Eibarrerako bide zaharra. Duda handiak baina.

    Erregebide ondoko eraikinak

    XII mendean Irure bideertzean egiten dute, eta urte batzuk geroago familia berekoak Unzueta jauregia Azitainen. Zertarako, eta bidea zaintzeko, bidaiariak babesteko eta… zergak kobratzeko.

    Humilladeroa, San Esteban eta Santa Ageda, Eibarrerako bide ertzetan.

    Zeharkako ardatza: Azkoitiarako bidea

    Trazadura

    Bilbotik zetozenak Iruretik etortzen ziren, eta gero Azpeitia, Zestoa eta aurrera.

    Han goian gordetzen dira zati batzuk (argazkiak sartu)

    Erregebide ondoko eraikinak

    San Andres, Azkoitiarako bide ertzean


    Bitxikeriak

    Elorriorako bidea, Sagar-errekatik barrena, oso erabilia, eta inguruan hainbat ola zahar izan zituen (materialak eta armak garraiatzeko ezinbestekoa zen bidea eta).

    Javier Elorzak esaten duenez, merkeago zen eskaleak Bergarara esportatzea, Eibarra edo Elgoibarra baino, bide laua zelako lehena eta aldapatsuak beste biak.

    Erreferentziak

    1. Mapak bi bide erakusten ditu, bata Azpeitiara eta Zestoara bigarrena, inolako zentzurik ez daukana.
    2. Ala. Ibaietan erabiltzen zen garraiatzeko ontzia; luzea, estua eta fondo gutxikoa izaten zen.
    3. Santa Kruz, gaur egun San Roke ermita.