Korta baserria (eu)

    Sorapediatik
    Korta
    Korta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Korta
    Bailara San Andres
    Altuera 470m
    Hedadura 12 Ha
    Kaletik 5,05 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Batzurne arabera, izenak ukuilua esan nahi omen du; besteontzat berriz guztion esparrua. Agian Kortaegi-tik dator.

    1703. urtean baziren soraluzetarrak Korta abizenarekin. 1820. urtean Roque de larreategui zen maizterra.

    Plazentziako Agustindar mojena izan zen sasoi batean Korta. Gaur eguneko jabeek ez dute gogoan baserria eurena izan ez den konturik, beti ezagutu dute euren jabetzan, eta bertan bizi izan dira XVIII. mendetik hona gutxienez.

    Baserria 1975. urtean hustu zen, denak kalera bizi izatera jeitsi zirenean. Ordurarte saldu zituzten barazki eta baserriko produktoak kalean. Urte horretantxe kendu zituzten ganaduak ere. Gero, 1986. urtean, osaba Juan Arizaga joan zen baserrira bizi izatera. Osasun arazoak zirela eta 2001. urtean Juan zaharren egoitzara joan zen eta baserria hutsik geratu zen berriz.


    Erreferentziak=