Kortazar mendiko erromatar aztarnak (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Izenburua Karakate mendia
    Egilea/k Antxoka Martinez
    Aldizkaria Aranzadiana
    Data 2016
    Orriak 134
    Hizkuntza euskaraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    XXI mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen. Helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da.

    2.016 urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar/ Karakate inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena.

    Aurkikuntza egiaztatzeko, udan bi lan egin mota ziren. 9 lagunen talde batek garbiketak eta katak egin zituzten, beste bi lagun miaketa-magnetikoaz arduratzen ziren bitartean. Lehengo aldia da halako erromatar gotorlekua agertu dela Gipuzkoa osoan.

    Gerra zibilean (1.936-1.939) soldaduak bertan gotortu ziren, erromatarren gotorlekuan hain zuzen. Ondorioz, aztarnak nahastuta daude.

    Aurkikuntza hauek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten: 1922 urtean Aranzadik, Barandiaránek eta Egurenek jaso zutenez[1], bazela esaten zuena Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta Muskiritsu mendiaren izena latinezko Mons Quiritum-etik datorrela.

    Aurkikuntza hauek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten, hau da, Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta Muskiritsu mendiaren izena latinezko Mons Quiritumetik datorrela.

    1922 urtean Julio de Urquijok artikulu bat[2] argitaratu zuen, Juan Antonio Mogelen Leloren kantuari buruzko izkribu batzuk aztertzen. Izkribu horietan, besteak beste, Mogelek dio:

    (Elezahar hori) Mosquirichu Mons quiritum izenaren usteldura dela dioen tradizioan oinarritzen bada, gerta liteke erromatarrak Debatik etorri izana, aipatutako mendira igo eta izen hori ematea.[3]


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia. Telesforo de Aranzadi, Jose Miguel de Barandiarán eta Enrique de Eguren (Donostia 1922).
    2. La Crónica Ibargüen-Cachopín y el Canto de Lelo. Julio de Urquijo e Ibarra (RIEV Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, 13 alea, 3.zbk. 458-282 orr.)
    3. Si (la leyenda) se funda en alguna especie de tradición, que ha quedado, de que Mosquirichu es corrupcion de Mons quiritum, pudo suceder que viniendo los romanos por Deva suviessen a dho monte y le diesen tal nombre.