Kortazarreko erromatar kanpamendua (eu)

    Sorapediatik
    Kortazarreko / Karakateko
    erromatar kanpamendua
    Fitxategi:Kortazarreko Haitza. Erromatar kanpamendua.jpg
    Estiloa Erromatarra
    Mendea I. K.a.
    Kokapena Kortazarreko Haitzak
    Mota Arkeologia


    Azalpena

    Espainiako Gerra zibilean (1936-1939) soldaduak bertan gotortu ziren, erromatarren gotorlekuan hain zuzen. Ondorioz, aztarnak nahastuta daude.

    Arkotxa Martinez, Karakateko kanpamendu erromatarrari buruzkoak azaltzen
    (begiratu 31:15 minutuan)
    El final de la edad del Hierro en Gipuzkoa. Panorama actual e hipótesis de interpretación
    Arkotxa Martinez Velasco (Koldo Mitxelena kulturunea 2022/01/25)

    Supositorioak

    2016 urte bukaeran Aranzadiko teknikoek Kortatzarreko haitzen (Karakate) inguruan erromatar gudarosteak eraikitako defensa lerroaren aztarnak topa zituzten, Gipuzkoan agertu den lehena.

    Arkotxa Martinez arkeologoaren iritziz, kanpamendu honek erakusten du gerra izan zela bertakoen[1] eta erromatarren artean (Kantabrian, erromatarrek eta kantabroek urte luzeetan gerratan ibili zirela, ohikoak direla halako defentsa lerro erromatarrak) edo, bestela, komertzioarekin lotuta[2].


    Aranzadikoak lanean (Antxoka Martinez 2016)

    Indusketak (2016)

    XXI mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen. Helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da.

    2016 urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar/ Karakate inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena[3].

    Aurkikuntza egiaztatzeko, udan bi lan egin mota ziren. 9 lagunen talde batek garbiketak eta katak egin zituzten, beste bi lagun miaketa-magnetikoaz arduratzen ziren bitartean. Lehengo aldia da halako erromatar gotorlekua agertu dela Gipuzkoa osoan.

    1936-1939 tartean soldaduak bertan gotortu zirenez, aztarnategia hainbat puntutan irauli zuten. Gainera, topatutako aztarna gehienak garai honetakoak ziren.

    Kortazarreko_Haitza._Erromatar_kanpamendua._Ebaketa.jpg


    Historian lagatako arrastoak

    Aurkikuntza hauek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten, hau da, Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta Muskiritsu mendiaren izena latinezko Mons Quiritumetik datorrela.

    1922 urtean Julio de Urquijok artikulu bat[4] argitaratu zuen, Juan Antonio Mogelen Leloren kantuari buruzko izkribu batzuk aztertzen. Izkribu horietan, besteak beste, Mogelek dio:

    (Elezahar hori) Mosquirichu Mons quiritum izenaren usteldura dela dioen tradizioan oinarritzen bada, gerta liteke erromatarrak Debatik etorri izana, aipatutako mendira igo eta izen hori ematea.[5]

    Urte berean, Aranzadik, Barandiaránek eta Egurenek aipu berea jaso zuten Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia bere liburuxkan, baina jatorria aipatu gabe.


    Erreferentziak

    1. Estrabonen arabera, Deba ibaitik ekialdera karistiarrak ziren, eta mendebaldera autrigoiak. Beraz, erromatarrak bi tribuen tartean kokatu ziren.
    2. Campamentos romanos en el País Vasco y Navarra. Historia y Arqueología (2018).
    3. Karaketa mendia. Antxoka Martinez (Aranzadiana 2016).
    4. La Crónica Ibargüen-Cachopín y el Canto de Lelo. Julio de Urquijo e Ibarra (RIEV Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, 13 alea, 3.zbk. 458-282 orr.)
    5. Si (la leyenda) se funda en alguna especie de tradición, que ha quedado, de que Mosquirichu es corrupcion de Mons quiritum, pudo suceder que viniendo los romanos por Deva suviessen a dho monte y le diesen tal nombre.