«Krabeliñatx (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    49. lerroa: 49. lerroa:


    ==Azalpenak==
    ==Azalpenak==
    Krabeliñaitz Elgetako mendien ekialdeko muturra da. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.
    Krabeliñaitz Elgetako mendien ekialdeko muturrean dago. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.


    Krabelin mendia ere esaten zaio, eta Untzetako mendia ere, inguruan Osintxuko Untzeta (edo Untzueta, edo Untzuta) baserriak daudelako (468 m).
    Krabelin mendia ere esaten zaio, eta Untzetako mendia ere, inguruan Osintxuko Untzeta (edo Untzueta, edo Untzuta) baserriak daudelako (468 m).

    23:28, 22 ekaina 2019(e)ko berrikuspena

    Krabelinatx
    Altuera 607 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Irure
    Soraluzetik 1 ordu 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Krabeliñaitz Elgetako mendien ekialdeko muturrean dago. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.

    Krabelin mendia ere esaten zaio, eta Untzetako mendia ere, inguruan Osintxuko Untzeta (edo Untzueta, edo Untzuta) baserriak daudelako (468 m).

    Mendiaren ekialdeko tontorrak Kurutzeko gaña (569 m) dauka izena. Ez da asko nabarmentzen eta sastrakak eta landareek hartuta dago.

    XX mende bukaeratik Maltzaga-Gasteiz autopista Krabeliñatx azpitik pasatzen da, horretarako zulatutako tunelengatik.


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) igotzeko Txurruken auzunetik Untzeta baserrietara (468 m) igo behar da. Handik ekialderutz pista bat hartu eta, Kurutzeko gainaren (569 m) albotik pasatuz, Krabelinatxeko tontorrera segituan heltzen da.

    Basalgotik (ordu bat eta 15 m) edota Bergaratik (2 ordu) ere igo daiteke.


    Kontuak

    Ollaraitz (Mikel Valero 2014)

    Kortaburuan, Soraluze gainetik 400 metrotara gutxi gora behera, ofitazko haitz eskerga dago, Ollarraitza.

    2.50 m altuera, 1.50 m luzera eta metro bateko zabalera. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du.

    Baserritarrek diotenez, Ollarraitzeko gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen dela, Krabeliñatxetik hain zuzen. Harkaitz hauen azpian urrezko palanka lurperatuta dagoela gaineratzen dute.


    Informazio osagarria

    Krabeliñatxi buruzko informazio gehiago web gune honetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Krabelinaitz. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).


    Erreferentziak