«Kuxin-labak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ==Zer diren== Kuxin-labak<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Kuxin-laba Kuxin-laba]. Wikipedia (euskaraz).</ref> edo ''pillow-labak'' arroka mota bat da, kuxin edo za...)
     
    No edit summary
    14. lerroa: 14. lerroa:


    ==Soraluzeko kuxin-labak...==
    ==Soraluzeko kuxin-labak...==
    [[Fitxategi: LIG_37_Pillow_lavas_de_Soraluze._Kokapena_(Eusko_Jaurlaritza_2014).jpg    | thumb | 250px | left  | LIG 37 kokapena]]
    [[Fitxategi: LIG_37_Pillow_lavas_de_Soraluze._Pillow_tutua_(Eusko_Jaurlaritza_2014).jpg | thumb | 250px | rihtrt|''Pillow'' tutua]]
    Soraluzeko bidegorrian, [[Arkaitzeko tunela (eu)|Arkaitzeko tunelaren]] inguruan, magma basaltikoak itsas hondora ateratzen denean agertzen dituen ezaugarriak ikus daitezke.
    Soraluzeko bidegorrian, [[Arkaitzeko tunela (eu)|Arkaitzeko tunelaren]] inguruan, magma basaltikoak itsas hondora ateratzen denean agertzen dituen ezaugarriak ikus daitezke.


    26. lerroa: 28. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Sumendi eta laben ibilbidea (eu) | Sumendi eta laben ibilbidea]].
    * [[Soraluzeko kuxin-labak (eu) | Soraluzeko kuxin-labak]]. Eusko Jaurlaritza (www.ingurumena.net 2014).
    * [https://plaentxia.eus/soraluze/1652626578752-zer-diote-duela-80-milioi-urteko-sumendien-aztarnek Zer diote duela 80 milioi urteko sumendien aztarnek?]. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2022/05/16).
    [[Kategoria: Geologia]]

    22:11, 16 maiatza 2022(e)ko berrikuspena

    Zer diren

    Kuxin-labak[1] edo pillow-labak arroka mota bat da, kuxin edo zaku gisa sortzen dena, laba ozeano, laku sakon edo glaziar baten barruan urez betetako barrunbe baten hondora ateratzen denean. Kuxin-labak normalean basaltoz osatuta daude, baina komatita, pikrita, boninita, andesita, andesita basaltiko eta baita dazitazko "kuxinak" ere ezagutzen dira. Oro har, konposizioak kuxinen tamainari eragiten dio, labaren biskositatea aldatzen baitu.


    Soraluzeko inguruaren garrantzia

    Ainhoa Alonsoren[2] esanetan:

    “Gure planetako bolkanismoaren gehiengoa, %85a, ozeanoen azpian gertatzen da, baina ur azpiko bolkanismoa eta bolkanak zailak izaten dira aztertzeko eta hain zuzen, arrazoi horregatik dira hain interesgarriak Soraluzen, Elgoibarren eta Eibarren dauden moduko arroka bolkaniko zaharrak, datu ugari eskaintzen dituztelako ur azpian gertatzen diren prozesu bolkanikoen inguruan gehiago jakiteko”.
    “Gure inguruko arroka bolkanikoak orain dela 80-110 milioi urte eratu ziren. Garai hartan, gure lurraldea ur azpian zegoen, itsaso tropikal baten pean eta Ozeano Atlantikoa zabaltzearen ondorioz, Iberiar eta Europar plaka tektonikoak bereizten hasi eta Bizkaiko golkoa ireki zuten. Irekitze horren ondorioz, itsaspeko lurrazala mehetu egin zen, mantua (lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza) gorantz mugituz. Orduan, presio galerak mantua osatzen zuten arrokak urtu zituen, magma basaltikoak sortuz. Magma horiek, inguruko arrokak baino dentsitate txikiagoa zutenez goranzko ibilbidea hasi zuten, itsas-hondora, gaur eguneko lurrazalera, atera arte”.

    Hala, inguruotako aztarnek magmek goranzko bidai horretan izandako etapa desberdinak ikusteko aukera eskaintzen dute, geologoen zorionerako.


    Soraluzeko kuxin-labak...

    LIG 37 kokapena
    Pillow tutua

    Soraluzeko bidegorrian, Arkaitzeko tunelaren inguruan, magma basaltikoak itsas hondora ateratzen denean agertzen dituen ezaugarriak ikus daitezke.

    Ur azpian azaleratzen direnean sortzen diren kuxin-labak edo pillow-labak. Pillow-labak dira gure planetan kontserbatzen diren arrokarik zaharrenetakoak, eta urpeko bulkanismoaren aztarnak horiek balio dute baieztatzeko duela 4000 milioi urte, gure planeta osatu eta 500 milioi urtera, ozeanoak zeudela.


    ...eta inguruko aztarnak

    Elgoibarren, hilerri aurreko aparkalekuan (Estartako eta Sigmako etxebizitzen inguruan), arroka ilunez osatutako gunea dago, 30 metro ingurukoa, ganbara magmatiko modura jokatzen duena. Elgoibarreko sill horrek, aukera ematen du sakoneko magma guneetan gertatzen diren prozesuak aztertzeko.

    Eibarren, berriz, dike ugari abertzen dira (esateko, Azitaineko industria-gunean). Dike hori itsaspeko bolkanetatik ateratzen ziren laben elikatze-bidea zen eta hortaz, aukera ematen du itsas-hondoan zeuden materialak ikusteko. Erupzio leherkorren kasuetan, magmaren gasa eta magma-zatiak, itsas ingurunean zabaltzen dira. 2012an antzeko erupzioak gertatu ziren Kanarietako El Hierro irlan”


    Erreferentziak

    1. Kuxin-laba. Wikipedia (euskaraz).
    2. Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia saileko kidea eta Geologia-Gipuzkoa taldeak antolatutako ibilbideen gida.