La Real Fábrica de Placencia de las Armas (eu)

    Sorapediatik
    La Real Fábrica de Placencia de las Armas
    La Real Fábrica de Placencia de las Armas. Azala.jpg
    Egilea Juan Tous Meliá
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2021
    Argitaletxea Autoedizioa
    Hiria San Cristóbal de La Laguna


    Izenburu osoa

    La Real Fábrica de Placencia de las Armas (c.1538 - 1865) según idea de Florencio Joseph de Lamot, dibujo de Joseph Zameza (1756) y grabado de Juan Fernando Palomino (1757)

    Soraluzeko Erret Lantegia (c.1538 - 1865), Florencio Joseph de Lamotek asmatua, Joseph Zameza marraztua (1756) eta Juan Fernando Palominok grabatua (1757)


    Liburua zertan den

    Izenburuaren arabera Florencio Joseph de Lamoten grabatuaren azalpen zehatza bada ere, liburua askoz gehiago da. Soraluzeko Erret Lantegiari buruzko inoiz egin den liburu osatuenetakoa, osatuena ez bada.

    Liburuan hiru alde azpimarratu daitezke. Alde batetik, arlo asko hartzen dituela, eta sakonean; gero, agertzen dituenak oinarri sendoa dutela bibliografia aldetik eta, azkenik, erabilitako argazki, marrazki eta bestelako irudi ugariak testuarekin ondo lotuta daudela irakurleen mesedetan.

    Lehen atala Erret Lantegiaren historia da, hainbat datuz osatua: Espainiako artilleria buruak, izendapenak, biografiak, agirien bidezko kronologia (gertakariak, kontratuak, ekoizpena, teknologia...)

    Bigarren atala izenburuari erantzuten dio: Lamoten grabatuaren azterketa eta transkripzioa. Grabatua bere testuinguruan kokatzeko garaiko irudiez osatuta dago. Azpimarratzekoak dira grabatuak dakartzan bi mapen azterketa (Soraluzeko inguruak eta herri kaskoa): aurreko eta osteko mapekin alderatzen ditu, eta Soraluzeri buruzko sasoiko deskribapenekin osatzen ditu.

    Lehen eranskina, suzko armei buruzkoa, azpimarratzekoa da. Armen teknologiaren bilakaera urratsez urrats azaltzeaz gain, argazki, marrazki eta agiriekin ederki osatuta dago, azalpenak argitzeko. Eta azpi-eranskin batean Soraluzeko armek, eta batez ere 1757 urteko ereduak, Estatu Batuetako independentzia gerran izandako eragina aztertzen da.

    Gainontzeko eranskinek askotariko informazioa dakarte, oso interesgarria: fusilero eta granaderoen ariketak (sasoiko irudi ugariekin); gastadoreen lanabesak[1], Soraluzeko hiru erregetxeak eta eraikin laguntzaileak, barrenak (kainoigileen ezinbesteko tresna)... eta, azken bietan, 1847-1849 urtetan inguru militarretan Soraluzeri eta Erret Lantegiari buruz izandako eztabaida, batzuk oso aldeko agertu zirela eta zeharo kontrakoak besteak.


    Juan Tous Meliá

    Egileari buruz

    Juan Tous Meliá Palman jaio zen (Mallorca). Militarra profesioz (artilleroa) eta Zientzietan lizentziatua. Zaragozako Akademia Militar Orokorrako irakaslea izan zen, jubilatu baino lehen azken destinoak Kanarietan izan zituen: bertako Museo Militarraren zuzendaria lehen (1992-2000) eta Artxibo Militarrarena gero (2012-2006).

    Ikerketa historikoan lan ugari argitaratu ditu, batik bat kartografia eta artilleria esparruetan. Lehenean aipa daitezke Palma a través de la Cartografía egitasmoa eta Las Islas Canarias a través de la Cartografía bilduma. Artilleriari buruzkoetan, berriz, hiru kainoi ospetsuen monografiak: El Tigre, El Hércules eta El Escorpión.

    Tenerife zein Kanarietako hainbat elkarte kulturalen bazkide eta laguntzailea da.

    Datu gehiagorako, sakatu hemen.


    Erreferentziak

    1. Suzko armez gain Soraluzen ere lanabesak egiten ziren eta.