«La peregrinación a Ezocia en 1904 (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    t (Sorapedia wikilariak «La peregrinaciòn a Ezocia en 1904 (eu)» orria «La peregrinación a Ezocia en 1904 (eu)» izenera aldatu du)
     
    (Ez dago alderik)

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:24, 25 apirila 2022 data duena

    Izenburua La peregrinaciòn al Santuario de Nuestra Señora de Ezocia en 1904
    Egilea/k Soraluzeko Udala
    Aldizkaria Fiestas patronales
    Data 1951
    Orriak
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Ezoziako aldare nagusia (Indalecio Ojanguren)

    1904.ean Amabirgina Sortzez Garbiaren dogmaren 50. urteurrena ospatu zen eta, aitzaki horrekin, abuztuak 14 eta 20an Ezoziarako peregrinazioa antolatu zuten.

    14ean bertan herriko abadeak, herritar asko lagunduta, Ezoziara igo ziren eta, bailarako lau baserritarrek Ezoziako amabirgina hartu ondoren, denak herrira itzuli ziren prozesioan. Herrirako sarreran garaipen arkua zegoen, balkoiak ondo atonduta, eliz ataria ere... eta elizara heltzerakoan Salbea abestu zuten. Hurengo astean erlijio ekitaldiak egunero egin ziren, denetan salbearekin bukatuz.

    21ean, igandea, herri guztia parrokian bildu zen Ezoziako amabirgina bere tokira eramateko, bidean abestiak eta errosarioak tartekatuz. Heltzerakoan, bi meza paraleloan eman ziren; abestutako meza santutegian, sermoia Antonino Zubizarretak eman zuela; eta plazan kanpaina meza, honetan Ciriaco Azcaratek hitz egin zuela. Hizlari biak herrikosemeak ziren.

    Arratsaldean bezperak abestu zituzten santutegian eta gero amabirgina plazara eraman zuten errosarioa errezatzeko. Ostean Luis Arrazainek, herrrikosemea hau ere, hitzaldia eman zuen.

    Egun hartan trumoi handitako ekaitzak izan ziren, bazkal ostean eta arratsaldeko funtzioa bukatzerakoan hain zuzen. Inguruko herrietan txingorra bota bazuen ere, Soraluzen euria egin zuen, baserrientzat mesedegarria oso.

    Artikulua ez dago sinatuta, baina egilea, seguru asko, Ramiro Larrañaga izan zitekeen.


    Erreferentziak