Labana (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Eliz atarian, ate txikiko aldean, bi hormabularren[1] artean.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1.677 urtean eliz ataria egin zuten, eta zorua harlauzaz estali,

    Baina labanaren zorua estaltzeko harlauzak desberdinak dira, labanak, izenak berak esaten duenez. Eta elizako paretan aterpe bat eusteko beste harri batzuk ikusten dira, gaurko eliz atariak erabiltzen ez dituenak. Segururena, gaurko eliz ataria baino lehen beste bat txikiagoa egongo zen, labana inguruan. Horregatik harlauza desberdinak eta hormetako euskarriak.

    Nahiz eta labanak harmaila bat izatea buelta osoan, umeek frontoi moduan erabili izan oi dute.

    Eliza ataria zaharberritu zutenean harmaila kendu eta zorua ere berriztu zuten, gaur egungoa labana ez dela. Bertan agertu ziren aurreko elizaren aztarna zaharrak.


    Erreferentziak

    1. Kontrahorma.