Laguntza:Sorapedia (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Sorapedia wikilariak «Sorapedia (eu)» orria «Laguntza:Sorapedia (eu)» izenera aldatu du)(r)en berrikusketa, ordua: 18:06, 19 ekaina 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

    Aurkezpen bideoa


    Herri identitatea taldea

    Soraluze Alkarrekin ekimenen barruan Herri identitatea izeneko taldea dago.

    Helburua zera da, herri identitatea indartu, herriaren historiaren ezagutzak eta bizipenak elkartrukatuz, ikertuz eta eskuragarri jarriz.

    Talde honek hainbat proiektu bultzatzen ari da, horietako bat Sorapedia.


    Sorapedia: Zer eta zertarako

    Zertarako Sorapedia? Soraluzetar nortasuna gorde eta zabaltzeko. Plaentxian bizitzeaz gain, Soraluze bizi, Soraluze izateko.

    Eta, zer da Sorapedia? Toki bat, biltegi bat, entziklopedia bat. Soraluzeri buruzkoak bilatzeko, Soraluzeri buruzkoak gordetzeko. Soraluzekin zerikusia duen guztiak kabida dauka.

    Eta, zer topako duzu bertan? Denetik: historia eta istorioak; argazkiak eta bideoak; zaharrak eta berriak; pertsonak eta gauzak; egindakoak, esandakoak eta idatzitakoak; abestiak eta ibilaldiak; euskaraz eta erdaraz. Eskura izango duzu besteok sartutakoak, eskura izango dute zuk emandakoak.


    Sorapedia: Adibideak

    Eta, ideia bat izateko, 2015/12/12ko aurkezpenean adibide batzuk erakutsi genituen: txangoak eta ibilbideak, argazkiak (paisaiak, jaiak, kirolak, aratosteak…).

    Eta Soraluzeri buruzko liburuak aipatu (20 baino gehiago daude), batzuk zure liburu elektronikora jaisteko prest; eta Plaentxiari buruzko “lorak” ere, 156. urtean Joseph Lamot egindakoa kasu: …bertako jendea berez alaia eta eskuzabala denez, Espainia guztiko herri jostalarienetakoa da.

    Eta abestiak, artea, kirolak, elkarteak, historia, pertsonai herrikoiak… Konturatuko gara uste baino gehiago izan garela, uste baino gehiago egin dugula… eta uste baino gehiago egiteko gauza garela.

    Zer dagoen zehatz-mehatz ikusteko, hemen topako duzu kategoria eta azpikategoria guztien aurkibidea.


    Sorapedia: Animatu!

    Lekua prest dago gozatzen hasteko… eta ekartzeko ere!

    Informazioa edota materiala badaukazu, aurrera: Sorapedian sartu; eta dudatan bazaude, deitu edo idatzi: sorapedia.posta@gmail.com