«Lauko Aliantzaren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    17. lerroa: 17. lerroa:
    Eta osteko errepresioa ere oso latza izan zen: heriotz zigorrak, espetxeratuak, deserriak, isunak...
    Eta osteko errepresioa ere oso latza izan zen: heriotz zigorrak, espetxeratuak, deserriak, isunak...

    [[Fitxategi: James_Fitz-James,_Berwickeko_dukea._Erretratua.jpg | thumb | left | 300px | James_Fitz James, Berwickeko dukea]]
    ===Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu===
    ===Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu===
    Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.

    Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James Berwick<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/James_Fitz-James_(Berwickeko_I._dukea) James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin.
    Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/James_Fitz-James_(Berwickeko_I._dukea) James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin.

    1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina ekainean Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zutn (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… gogo handirik gabe.

    19:57, 17 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Felipe V. erregea eta Isabel Farnesio emaztea

    Lauko Aliantzaren Gerra (1717-1720)

    Nahiz eta Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) irabazi, ondorioak garratzak izan ziren Felipe V. Borboikoarentzat, ordurarte Espainia azpiko hainbat eskualdei uko egin behar zion eta: Menorka, Belgika, Napoli, Sizilia, Sardinia…

    1714. urtean bigarren aldiz ezkondu zen, Italiako Isabel Farnesiorekin. Eta, emazteak xaxatuta, bion semeentzako lurrak berreskuratu nahian hasi zen 1717.ean: Sardinia aurretik eta Sizilia gero. Eta gainera Frantziako erregea inoiz izateko aukerak zituen, bi koroak bilduz.

    Kezkatuta, Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublika Lauko Aliantza osatu zuten, eta haren kontra gerra hasi zuten: Lauko Aliantzaren Gerra[1].

    Gerra, besteak beste, Pirineotan garatu zen: Katalunia aldean lehen eta Euskal Herrian gero.

    Gerra Soraluzen

    Orduko giroa: 1718.ko matxinada

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1717. urtean Felipe V.ak Ebrotik itsasertzera ekarri zituen aduanak, eta honek 1818.ko matxinada piztu zuen Bilbon, Debarroraino heldu zena. Matxinatuek agintari eta noble batzuk hil zituzten, jauregiak erre…

    Eta osteko errepresioa ere oso latza izan zen: heriotz zigorrak, espetxeratuak, deserriak, isunak...

    James_Fitz James, Berwickeko dukea

    Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu

    Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.

    Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James[2], jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin.

    1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina ekainean Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zutn (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… gogo handirik gabe.

    Berwicken gudarostea Hondarribia setiatu eta ekainak 16an hartu zuen, ostean Pasaian hainbat itsasontzi erre zituzten, gero Donostiaren txanda (herria eta gaztelua) izan zen, ekainak 16an errenditu zela.

    Soraluze okupatuta

    Ekainak 16an bertan Jose de Mendiolak, Gipuzkoako Koroneltzaren sargento nagusiak, Soraluze, Elgeta, Zumarraga, Zegama eta Zizurkilgo konpainiak zabaldu zituen inguruetan, frantsesak oztopatzeko asmoz.

    Baina Hondarribia eta Donostia hartuta, Blas de Loya maretxalaren 3.000 soldadu espainiarrak ordurako alde egin zutenez, Berwick-eko dukearen gudarosteak ez zuen arazo handirik topa aurrera egiteko. Ondorioz, Berwick-en gudarosteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean. Ez da ezagutzen bertan goarnizioaren bat eratu zuten, Erret Lantegiak zaintzeko.

    Soraluze Frantzian

    Espainiako Ondorengoaren Gerra ostean Felipe V.ak eta orduko agintariek oso estilo zentralista agertu zuten, Aragoiko koroaren lurraldeen foruak bertan behera utziz[3]. Orduan Euskal probintzien foruak "salbatu" ziren, Felipe V.aren alde egin zutelako.

    Baina 1717.eko aduanen dekretua foruen aurkakoa ikusi zen, antzeko beste askoren lehena agian; era foruen aldeko ardura piztu zen.

    Orduan, Berwick-eko dukeak Gipuzkoa konkistatu ostean, abuztuak 7an Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Abuztuak 18an Berwick Donostian sartu zen, eta Bizkaiara gutuna bidali zuen, negoziatzeko. Bizkaiak, gerra aurki bukatuko zelakoan, gutuna erregeari birbidali zion, erzer erantsi gabe. Arabak, berriz, abuztuak 29an Frantzian sartzea sinatu zuen, foruak gorde eta gero.

    Bukaera

    Erretirada

    1719. bukaeran Felipe V.ak ulertu zuen indarrez inoiz ez zuela bere helburuak lortuko, eta amore eman zuen. Lehenik eta behin Alberoni ministroa kendu zuen, eta negoziaziotan hasi zen Italiako eskualde batzuk bere semeentzat lortzeko asmoz.

    Azkenean, bakea Hagan (Holanda) sinatu zuten, 1720.ko otsailean, Lauko Aliantzaren Gerra bukatuz. Usteak ustel, Felipe V.ak ez zuen semeentzat ia ezer lortu, ez gerrarekin, ezta bake itunarekin.

    Bitartean, Berwick-en dukea eta bere gudarostea Frantziara itzuli ziren atzera, euskal probintziak askatuz, Soraluze barne. Felipe V. erregeak euskal probintziak berreskuratu zituen.

    Carte du Guipuzcoa (François de La Blottière 1720)

    Carte du Guipuzcoa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1720. urtean, gutxi gora behera, François de la Blottière injeniari militarrak Gipuzkoako mapa marraztu zuen: Gipuzkoako mapa, aldi berean Nafarroako zati bat, Frantziako, Araba eta Bizkaiko mugak erakusten dituela, baita Baztan eta Araitz haranak zein Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba eta Artibai ibaien arroak.

    Soraluze (Plazenzia) ondo nabarmenduta dago. Baliteke soldadu frantsesak bertatik pasa izana, edota bertan egon izana, armagintzaren erdigunea zen eta.

    Segururena, mapa hau osatzeko datuak Berwick-en kanpainan lortuko zituen, eta ostean marraztu. Halaxe egin omen zuen beste kasuetan ere.

    Erreferentziak

    1. Lauko Aliantzaren Gerra. Wikipedia (euskaraz).
    2. James Fitz-James (Berwickeko I. dukea). Wikipedia (euskaraz).
    3. Oin Berriko Dekretuak edo Decretos de Nueva Planta (1707-1716).