Difference between revisions of "Lauko Aliantzaren Gerra (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
(5 intermediate revisions by the same user not shown)
Line 7: Line 7:
 
Kezkatuta, Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublika Lauko Aliantza osatu zuten, eta haren kontra gerra hasi zuten: Lauko Aliantzaren Gerra<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Lauko_Aliantzaren_Gerra Lauko Aliantzaren Gerra]. Wikipedia (euskaraz).</ref>.
 
Gerra, besteak beste, Pirineotan garatu zen: Kataluñan lehen eta Euskal Herrian gero.
+
Gerra, besteak beste, Pirineotan garatu zen: Katalunia aldean lehen eta Euskal Herrian gero.
  
==Gerra Soraluzen==
 
==Gerra Soraluzen==
===Orduko giroa===
+
===Orduko giroa: 1718.ko matxinada===
 
:<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[1718.ko matxinada (eu) | ''hemen'']].</small>
 
1717. urtean Felipe V.ak Ebrotik itsasertzera ekarri zituen aduanak, eta honek 1818.ko matxinada piztu zuen Bilbon, Debarroraino heldu zena. Matxinatuek agintari eta noble batzuk hil zituzten, jauregiak erre…
 
Line 17: Line 17:
 
Eta osteko errepresioa ere oso latza izan zen: heriotz zigorrak, espetxeratuak, deserriak, isunak...
 
===Berwick-eko dukea Gipuzkoan sartu===
+
[[Fitxategi: James_Fitz-James,_Berwickeko_dukea._Erretratua.jpg | thumb | left | 300px | James Fitz James, Berwickeko dukea]]
1719.ko udaberrian Berwick-eko duke frantsesak 30.000 soldaduko gudarostea ekarri zuen Baionaraino. Bertan hilabete batzuk eman zituzten Espainia erasotzeko abadagunearen zain.
+
===Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu===
 +
Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.
  
1719.ko udan, Berwick-eko dukeak gidatuta, Frantziako gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuen eta inguru hura okupatu zuten: Hondarribiari setioa jarri zioten lehen, hura hartu eta gero Pasaian eta hainbat itsasontzi erre zituzten, Donostia hart (herria eta gaztelua) setioa jarri eta gero...
+
Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/James_Fitz-James_(Berwickeko_I._dukea) James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin<ref>Beste batzuk 16.000 zirela diote.</ref>.
 +
 
 +
1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina 1719.eko ekainean Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zutn (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… gogo handirik gabe.
 +
 
 +
Berwicken gudarostea Hondarribia setiatu eta ekainak 16an hartu zuen. Egun horretan bertan Jose de Mendiolak, Gipuzkoako Koroneltzaren sargento nagusiak, Soraluze, Elgeta, Zumarraga, Zegama eta Zizurkilgo konpainiak zabaldu zituen inguruetan, frantsesak oztopatzeko asmoz.
 +
 
 +
Baina hauek aurrera egin zuten, Pasaian hainbat itsasontzi erre zituzten, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta inguruaz jabetu ziren, eta uztailak 4an Donostia setiatu zuten. Hainbat egunetan borrokatu eta gero, abuztuak 1.ean errenditu zen. Bitartean, Felipe V.ak eta Lesakan zituen 15.000 soldadu Iruñara erretiratu ziren.
  
===Soraluze okupatuta===
 
===Soraluze okupatuta===
Hondarribia eta Donostia hartuta, ordutik aurrera ez zuten arazo handirik topa aurrera egiteko. Gainera, Blas de Loya maretxalak (Bizkaiko matxinada zapaltzeko 3.000 gizonekin etorri zena) alde eginnzuen bere gudarostearekin, Berwick-eko dukeari bidea erraztuz.
+
Hondarribia eta Donostia hartuta, Blas de Loya maretxalaren 3.000 soldadu espainiarrak ordurako alde eginda eta Felipe V.a bere Iruñara erretiratuta, Berwick-eko dukearen gudarosteak ez zuen arazo handirik topa aurrera egiteko. Ondorioz, Berwick-en gudarosteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean. Ez da ezagutzen bertan goarnizioaren bat eratu zuten, Erret Lantegiak zaintzeko.
 
Ondorioz, Berwick-en gudarosteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean. Ez da ezagutzen bertan goarnizioaren bat eratu zuten, Erret Lantegiak zaintzeko.
 
===Soraluze Frantzian===
 
===Soraluze Frantzian===
Line 32: Line 37:
 
Baina 1717.eko aduanen dekretua foruen aurkakoa ikusi zen, antzeko beste askoren lehena agian; era foruen aldeko ardura piztu zen.
 
Orduan, Berwick-eko dukeak Gipuzkoa konkistatu ostean, Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Eta Arabako aldundiak ere antzeko proposamena egin zion Brewick.eko dukeari. Bizkaia, berriz, ez aurrera ez atzera geratu zen.
+
Orduan, Berwick-eko dukeak Gipuzkoa konkistatu ostean, abuztuak 7an Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Abuztuak 18an Berwick bera Donostian sartu zen, eta Bizkaiara gutuna bidali zuen, negoziatzeko. Bizkaiak, gerra aurki bukatuko zelakoan, gutuna erregeari birbidali zion, erzer erantsi gabe. Arabak, berriz, abuztuak 29an Frantzian sartzea sinatu zuen, foruak gorde eta gero.
  
Line 51: Line 56:
 
1720. urtean, gutxi gora behera, François de la Blottière injeniari militarrak Gipuzkoako mapa marraztu zuen: ''Gipuzkoako mapa, aldi berean Nafarroako zati bat, Frantziako, Araba eta Bizkaiko mugak erakusten dituela, baita Baztan eta Araitz haranak zein Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba eta Artibai ibaien arroak''.
 
Soraluze (Plazenzia) ondo nabarmenduta dago. Baliteke soldadu frantsesak bertatik pasa izana, edota bertan egon izana, armagintzaren erdigunea zen eta.
+
Soraluze (''Plazenzia'') ondo nabarmenduta dago. Baliteke soldadu frantsesak bertatik pasa izana, edota bertan egon izana, armagintzaren erdigunea zen eta.
  
Segururena, mapa hau osatzeko datuak Berwick-en kanpainan lortuko zituen, eta ostean marraztu. Halaxe egin omen zuen beste kasuetan ere.
 
Latest revision as of 00:27, 28 October 2021

Felipe V. erregea eta Isabel Farnesio emaztea

Lauko Aliantzaren Gerra (1717-1720)

Nahiz eta Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) irabazi, ondorioak garratzak izan ziren Felipe V. Borboikoarentzat, ordurarte Espainia azpiko hainbat eskualdei uko egin behar zion eta: Menorka, Belgika, Napoli, Sizilia, Sardinia…

1714. urtean bigarren aldiz ezkondu zen, Italiako Isabel Farnesiorekin. Eta, emazteak xaxatuta, bion semeentzako lurrak berreskuratu nahian hasi zen 1717.ean: Sardinia aurretik eta Sizilia gero. Eta gainera Frantziako erregea inoiz izateko aukerak zituen, bi koroak bilduz.

Kezkatuta, Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublika Lauko Aliantza osatu zuten, eta haren kontra gerra hasi zuten: Lauko Aliantzaren Gerra[1].

Gerra, besteak beste, Pirineotan garatu zen: Katalunia aldean lehen eta Euskal Herrian gero.

Gerra Soraluzen

Orduko giroa: 1718.ko matxinada

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

1717. urtean Felipe V.ak Ebrotik itsasertzera ekarri zituen aduanak, eta honek 1818.ko matxinada piztu zuen Bilbon, Debarroraino heldu zena. Matxinatuek agintari eta noble batzuk hil zituzten, jauregiak erre…

Eta osteko errepresioa ere oso latza izan zen: heriotz zigorrak, espetxeratuak, deserriak, isunak...

James Fitz James, Berwickeko dukea

Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu

Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.

Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James[2], jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin[3].

1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina 1719.eko ekainean Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zutn (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… gogo handirik gabe.

Berwicken gudarostea Hondarribia setiatu eta ekainak 16an hartu zuen. Egun horretan bertan Jose de Mendiolak, Gipuzkoako Koroneltzaren sargento nagusiak, Soraluze, Elgeta, Zumarraga, Zegama eta Zizurkilgo konpainiak zabaldu zituen inguruetan, frantsesak oztopatzeko asmoz.

Baina hauek aurrera egin zuten, Pasaian hainbat itsasontzi erre zituzten, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta inguruaz jabetu ziren, eta uztailak 4an Donostia setiatu zuten. Hainbat egunetan borrokatu eta gero, abuztuak 1.ean errenditu zen. Bitartean, Felipe V.ak eta Lesakan zituen 15.000 soldadu Iruñara erretiratu ziren.

Soraluze okupatuta

Hondarribia eta Donostia hartuta, Blas de Loya maretxalaren 3.000 soldadu espainiarrak ordurako alde eginda eta Felipe V.a bere Iruñara erretiratuta, Berwick-eko dukearen gudarosteak ez zuen arazo handirik topa aurrera egiteko. Ondorioz, Berwick-en gudarosteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean. Ez da ezagutzen bertan goarnizioaren bat eratu zuten, Erret Lantegiak zaintzeko.

Soraluze Frantzian

Espainiako Ondorengoaren Gerra ostean Felipe V.ak eta orduko agintariek oso estilo zentralista agertu zuten, Aragoiko koroaren lurraldeen foruak bertan behera utziz[4]. Orduan Euskal probintzien foruak "salbatu" ziren, Felipe V.aren alde egin zutelako.

Baina 1717.eko aduanen dekretua foruen aurkakoa ikusi zen, antzeko beste askoren lehena agian; era foruen aldeko ardura piztu zen.

Orduan, Berwick-eko dukeak Gipuzkoa konkistatu ostean, abuztuak 7an Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Abuztuak 18an Berwick bera Donostian sartu zen, eta Bizkaiara gutuna bidali zuen, negoziatzeko. Bizkaiak, gerra aurki bukatuko zelakoan, gutuna erregeari birbidali zion, erzer erantsi gabe. Arabak, berriz, abuztuak 29an Frantzian sartzea sinatu zuen, foruak gorde eta gero.

Bukaera

Erretirada

1719. bukaeran Felipe V.ak ulertu zuen indarrez inoiz ez zuela bere helburuak lortuko, eta amore eman zuen. Lehenik eta behin Alberoni ministroa kendu zuen, eta negoziaziotan hasi zen Italiako eskualde batzuk bere semeentzat lortzeko asmoz.

Azkenean, bakea Hagan (Holanda) sinatu zuten, 1720.ko otsailean, Lauko Aliantzaren Gerra bukatuz. Usteak ustel, Felipe V.ak ez zuen semeentzat ia ezer lortu, ez gerrarekin, ezta bake itunarekin.

Bitartean, Berwick-en dukea eta bere gudarostea Frantziara itzuli ziren atzera, euskal probintziak askatuz, Soraluze barne. Felipe V. erregeak euskal probintziak berreskuratu zituen.

Carte du Guipuzcoa (François de La Blottière 1720)

Carte du Guipuzcoa

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

1720. urtean, gutxi gora behera, François de la Blottière injeniari militarrak Gipuzkoako mapa marraztu zuen: Gipuzkoako mapa, aldi berean Nafarroako zati bat, Frantziako, Araba eta Bizkaiko mugak erakusten dituela, baita Baztan eta Araitz haranak zein Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba eta Artibai ibaien arroak.

Soraluze (Plazenzia) ondo nabarmenduta dago. Baliteke soldadu frantsesak bertatik pasa izana, edota bertan egon izana, armagintzaren erdigunea zen eta.

Segururena, mapa hau osatzeko datuak Berwick-en kanpainan lortuko zituen, eta ostean marraztu. Halaxe egin omen zuen beste kasuetan ere.

Erreferentziak

  1. Lauko Aliantzaren Gerra. Wikipedia (euskaraz).
  2. James Fitz-James (Berwickeko I. dukea). Wikipedia (euskaraz).
  3. Beste batzuk 16.000 zirela diote.
  4. Oin Berriko Dekretuak edo Decretos de Nueva Planta (1707-1716).