Liberala (eu)

    Sorapediatik

    Sorrera

    XIX mende bukaeran olgetarako[1] bi elkarte sortu ziren Soraluzen: Centro de la Amistad (1888) eta Círculo Católico (1891) izenekoak. 1908ko urrian olgetarako beste bi elkarte sortu ziren, eskumako alderdi politikoei lotuta: jeltzale mugimendu berriaren Batzoki Soraluzetarra eta aspaldiko karlisten Círculo Tradicionalista.

    Orduan, ezkerreko lagun talde batek bere elkartea sortzea erabaki zuen. Izena Liberal jarri zioten, Soraluzen eta Debarroan XIX mendean indar nagusi baten omenez, eta 1910 urteko martxoak 23an Donostiako Gobernu Zibilak Estatutuak onartu zizkion.

    Lehengo egoitza Kalegoen 2ko bigarren solairuan izan zuten (gaur egun Santa Ana), Labaderogainen gainean. Etxe bereko behe solairuan Circulo Tradicionalista zegoen.

    Zazpi urte geroago (1917/03/26) elkartearen estatutuak egokitu zituzten, segururena egoitzaren aldaketa erregistratzeko. Egoitza berria Errabal 24ko lehen solairuan izan zuten, Andikokalean, sasoi bateko Banco de Vizcaya gainean.


    Bukaera

    1936ko uztailak 17an militar batzuk Espainiako Errepublikaren kontra altxatu ziren. Arrakasta ez zen osoa, eta Espainia bitan banatu zen: gerra zibila hasi zen.

    Soraluze Errepublika aldeko esparruan geratu zen. Baina irailak 22an karlistak herrian sartu ziren. C sino Liberal bukatu zen, betiko.


    Erreferentziak

    1. Beren estatutuetan "recreo" agertzen da.