«Londreseko Placentia jauregia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Placentia jauregia (ingelesez: ''Placentia Palace'') erret jauregi ingelesa izan zen, Gloucesterreko Hunfredok eraikia 1428-1433 artean. Tamesis ibaiaren ertzetan egin zen...)
     
    No edit summary
    22. lerroa: 22. lerroa:


    1873 urtean ospitala Greenwicheko Erret Itsas-Ikastetxea bilakatu zen. Gaur egun Greenwicheko Unibertsitatea eta Musikaren Trinity Ikastetxea (''Trinity College of Music'') daude bertan.
    1873 urtean ospitala Greenwicheko Erret Itsas-Ikastetxea bilakatu zen. Gaur egun Greenwicheko Unibertsitatea eta Musikaren Trinity Ikastetxea (''Trinity College of Music'') daude bertan.
    [[Kategoria:Soraluze-Placencia izenekoak]]

    00:39, 26 abendua 2015(e)ko berrikuspena

    Placentia jauregia (ingelesez: Placentia Palace) erret jauregi ingelesa izan zen, Gloucesterreko Hunfredok eraikia 1428-1433 artean. Tamesis ibaiaren ertzetan egin zen, Greenwich inguruan, Londreseko kanpoaldean. XVII mendearen bukaeran bota zuten eta bere ordez Greenwicheko ospitalea eraiki zuten.


    Bella Court

    Gloucesterreko Hunfredo Inglaterrako Enrike VIren errejentea izan zen, eta jauregia eraiki zuen Bella Court izenarekin. 1447 urtean Anjouko Margarita erreginak atxilotu zuen, traizioarengatik. Espetxean hil zenean (Shakespearek dioenez, eraila) Margarita Bella Court eskuratu zuen, eta izena aldatu zion: Placentia jauregia, inoiz Pleasaunce jauregia.

    Modu honetan jauregia Ingalaterrako monarkiaren jauregi nagusia bihurtu zen.


    Tudor garaia

    Placentian errege eta erregina asko jaio ziren: 1491 urtean Enrike Tudor, gerora Ingalaterrako Enrike VIII izango zena; 1516eko otsailean Maria Tudor, Enrike VIIIren eta Aragoiko Katalina bere aurreneko emaztearen alaba, gerora Maria I izango zena; 1533, berriz, Isabel Tudor, Enrike VIIIren eta Ana Bolenaren alaba, gerora Isabel I izango zena.

    Enrike VIIIren pare bat eskontza ere bertan egin ziren: Aragoiko Katalinarekin egindakoa (1509) eta Cleveriseko Anarekikoa (1540).

    Eduardo VI Placentian hil zen, 1553eko uztailak 6an. Maria I eta Isabel I bere ahizpak Placentian bizi ziren erregina izendatu eta lehen urteetan.


    Estuardo garaia

    Jacobo I eta Carlos Iren garaietan Queen's House (erreginaren etxea) eraiki zuten, Danimarkako Anaren omenez.

    Ingalaterrako gerra zibila zela eta Placentia asko ondatu zenez, 1660 urtean Carlos IIak jauregia berreraikitzea erabaki zuen, eta John Webb arkitektoa arduraduna izendatu zuen. Ekialdeko hegala burutu zuten, baina erregea bota zutenean, lanak geratu ziren. 1694 urtean Sir Christopher Wren arkitektoak Greenwich Ospitala eraiki zuen jauregiaren orubean.

    1873 urtean ospitala Greenwicheko Erret Itsas-Ikastetxea bilakatu zen. Gaur egun Greenwicheko Unibertsitatea eta Musikaren Trinity Ikastetxea (Trinity College of Music) daude bertan.