Los Mansos (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==1960 hamarkadako musika mundua== Gerra ostean bi joera nagusi ziren: Espainiako kopla eta Hegoamerikako musika. Eta musika lehiaketa asko izaten ziren, herrietan zein ir...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:58, 16 apirila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    1960 hamarkadako musika mundua

    Gerra ostean bi joera nagusi ziren: Espainiako kopla eta Hegoamerikako musika. Eta musika lehiaketa asko izaten ziren, herrietan zein irratietan.

    Soraluzeko lagun talde baino gehiago aurkeztu zen halako lehiaketetara. Horietako bat Los Espontáneos izan zen (Ramon Aranzasti, Ramon Pia, Juan Luis Ibarzabal…)


    Baina kanpoan, batez ere Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, beste musika mota berriak sortzen ari ziren: rock, pop…

    1960ko hamarkadan olatu hura Euskal Herrira ere heldu zen, eta Soraluzeko lagun talde batek Los Espontáneos taldea sortu zuten lehiaketa baterako (“Esa vez tocamos con guitarras y maracas”.). Orduko musikak Hegoamerikako eragin handia zuen (Dúo Plaentxi), baina britaniarzaleak ziren.

    Los Mansos

    Talde modernoa bihurtuta, eta Los Mansos izen berriarekin, 1967ko apirilak 16an egin zuten debuta, Eibarko La Bolera-n[1] Iturri askotatk edan zuten musika: The Beattles, Scott McKenzie, The Animals… Eta Espainiko Los Mustang, Los Relámpagos eta Los Bravos. Izena, talde honetatik eratorria (https://es.wikipedia.org/wiki/Los_Bravos). Los Mansos nacieron de un grupo de amigos que se declaraba seguidor de la vertiente Beattles, en contraposición a los seguidores de los Rolling Stones, el derby musical de aquellos años. Gustoko taldeen abestiak eta doinuak jotzen duten, batzutan pieza instrumentalak edota abestutakoak (ingelesez edo gaztelaniaz). Adin berekoak ziren gehienak, eta 1972 urtean soldautza egiteko sasoia heldu zitzaienean, taldea kili-kolo geratu zen.

    Iñaki Arriarán y los Mansos

    Bergaran bazen Iñaki Arriaran izeneko abeslaria, aurretik Ameslariak izeneko taldearekin abesti batzuk grabatu zituela. Eta, Los Mansos taldeko musikari batzurekin eta beste pare bat Eibar inguruko Los Doblones taldeko beste birekin, talde berria osatu zuen: Iñaki Arriarán y los Mansos. Taldekideak: Ramon Aranzasti (baxua), Juan Luis Ibarzabal (teklatua), Jose Cambronero (gitarra), Iñaki Arriaran (ahotsa), Jose Antonio Ruiz (biolina) eta Ramon Pia (bateria). Debarroan eta inguruetan jotzen zuten.

    Akelarre

    Akelarre 1973an sortu zen, Soraluzen (Gipuzkoa), Urtebete ondoren taldea batu zen eta izen berria aukeratu zuten: Akelarre (https://eu.wikipedia.org/wiki/Akelarre_(musika_taldea)). Talde berriaren jaiolekua Soraluze izan zen. Taldekideak: Iñaki Arriarán (ahotsa), Juan Luis Ibarzabal ‘’Juanlu’’ (teklatuak), Jose Cambronero ‘’Pepe’’ (gitarra), Ramón Aranzasti (baxua) Ramón Pía (bateria) eta José Antonio Ruiz (violín y saxo).

    50 urteurrena

    2019ko uztailak 26an, Los Mansos sortu zeneko 50 urteurrena ospatzeko, jaialdia antolatu zuten Soraluzeko Jaixetan. Elkartu zirenak: José Martín Rodríguez ‘’Pepito’’ (gitarra), Ramón Piá (bateria), José Cambronero ‘’Pepe’’ (baxua), Juantxo Ibarzabal (teklatuak) eta, ahotsakin, Iñaki Arriaran eta Jesús Urizar. https://www.eitb.eus/es/television/programas/ahora/videos/detalle/4989969/video-reencuentro-grupo-los-mansos-soraluze/

    1. Barra de fiestas ‘’Ariatza’’, eta ez Sala de fiestas.