«Maltzaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    51. lerroa: 51. lerroa:


    [[Kategoria: Maltzaga]]
    [[Kategoria: Maltzaga]]
    [[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]]

    23:08, 17 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

    Ikuspegi orokorra (1970)

    Geografia

    Modu orokorrean Soraluzek Eibarrekin egiten badu muga iparraldetik, benetako muga Maltzagan dago.

    Eibarko auzo hau lotune geografiko batean dago, bertan Ego ibarrak Deba ibarrarekin bat egiten du eta. Uren ikuspuntutik erreka garrantzitsuena Deba bada, Soraluzetik Elgoibarrera doana, errepide nagusia Elgoibarretik Eibarrakoa da (N-634), eta Soraluzetik datorrena (GI-627) Maltzagan elkartzen da aurrekoarekin.

    Aspaldiko agirietan Madalçaga moduan agertzen da. Soraluze aldetik, Irure Iparraldetik muga egiten du Deba eta Ego. Bideak elkartzen dira,

    Deba errekaren ezkerreko ertzean, Irure auzoak Maltzagako bidegurutzea zelatatzen du gainetik. Erreka ondoan, berriz, Maltzaga taberna dago. Eskumako ertzean, berriz, Vicente Gabilondo enpresa dago (gaur eguneko Gerdau) eta, gorago, Agiña baserria, Agiña Maltza izenez ere ezagutua.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Geltokia

    (gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Euskal Herriko trenbide estuko sarea eraiki zutenean, Maltzaga izan zen lotune garrantzitsuenetakoa. Bertan elkartzen ziren Bilboko, Donostiako, Gasteizeko eta Zumarragako trenak. Gainera, merkantzia geltokia ere bazen.

    Gasteizko eta Zumarragako trenak itxita, aspaldi itxi zuten geltokia.


    San Rafael ermita

    (gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Maltzaga auzoak bere ermita izan zuen, San Rafael izenekoa. Ferrocarriles Vascongados enpresak 1927 urtean egina, 1974 urteko abuztuan erre zen, nahita.

    Ermitan parean erromeriak egiten ziren, jendea Soraluze, Eibar eta Elgoibarretik etortzen zela.


    Málzaga lokomotora

    (gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    1904 urtean, Ferrocarril de Durango a Zumárraga enpresak hainbat lokomotora erosi zuen Alemanian, baporezkoak; horietako bat Malzaga bataiatu zuten.

    Bilbao eta Donostia artek zerbitzu zuzenak ezarri zirenean (1906. urtean), Malzaga lokomotora Malzaga-Zumarraga trenbidean erabili zuten. Azkenik, Ferrocarriles Vascongados-ek trenbide guztiak elektrifikatu zituenean (1929 inguruan), lokomotora hau eta beste batzuk Ponferrada-Villablino trenbideari saldu zizkion. Gaur egun deseginda dago.


    Erreferentziak