Maltzagako ermita (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | left | 300px | San Rafael ermita Maltzaga auzoak bere ermita izan zuen, San Rafael izene...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:15, 19 abendua 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    San Rafael ermita

    Maltzaga auzoak bere ermita izan zuen, San Rafael izenekoa. Bidegurutzetik oso gertu zegoen, bide ertzean, eta geltokirako aldapa ondoan.

    Ermita hau Ferrocarriles Vascongados enpresak 1927 urtean egin zuen. Gerra sasoian nahiko hondatuta geratu zenez, berreraiki zuten eta 1994ko urriak 24an berrinauguratu zuten. 1974 urteko abuztuan erre zen, nahita, garaiko egunkarien esanetan.

    Ermitan parean erromeriak egiten ziren, inguruko jendetsuenak; Soraluze, Eibar eta Elgoibarretik etortzen zen jendea, kaletik zein baserrietatik.