Manuel Francisco de Joaristi (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Bizitza== Manuel Francisco de Joaristi Arana-Mendiola Soraluzen jaio zen, 1716ko abuztuak 17an. Oso aurrean ibili zen Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)|Caraca...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:18, 12 uztaila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Bizitza

    Manuel Francisco de Joaristi Arana-Mendiola Soraluzen jaio zen, 1716ko abuztuak 17an.

    Oso aurrean ibili zen Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainian lehen, eta gero Filipinetako Errege Konpainiaren zuzendaria izan zen.

    Madrilgo Kortean ere aritu zen. 1786eko azaroan, Madrilgo ospitalak hobetzeko diru-bilketak antolatu ziren. Lana nobleen artean banatu ziren, eta Manuel Francisco de Joaristi San Geronimo auzoan aritu zen diru eske, beste lau tituludunekin[1]

    Manuel Francisco de Joaristi Arana-Mendiola Soraluzen hil zen, 1798ko urtarrilak 10ean[2]. Ordurako Filipinetako Errege Konpainian zuzendari erretiratua zen[3].


    Fundazioa

    Gehiago jakiteko sakatu hemen.


    Bere testamentuan, 1796an datatua, 1.573.834 erreal utzi zituen Soraluzen Fundazioa sortzeko. Diru horren etekinak lehen hezkuntza, ongintza, gurtza eta kleroaren zenbait premiei aurre egiteko erabili behar ziren.

    Diru horiek, "Joaristiren diruak", XX mende lehen erdira arte iraun zuten, nahiz eta 1805.etik aurrera berak ezarritako irizoideak ez jarraitu.


    Erreferentziak

    1. Diario curioso, erudito, económico y comercial (Madril 1786/10/18).
    2. Espainiako Real Academia de la Historiak prestatutako biografiaren arabera, Madrilen hil omen zen, 1796. inguruan.
    3. Nicolas de Soraluce (1870)