Maria treboliñaka (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Izena/k Maria trebolinaka
    Tokia Plaza Barria, Goikokaleta, Frontoiko aldapa
    Materiala Ez da behar
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak 5 lagun edo gehiago


    Jolas hau Kooperatiba aurrean egiten da, Plaza Barria eta Kalebarren arteko harmailan[1].

    Jolas hau Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila erabiliz ere jolasten zen, Obe (Comercio Arcelus) dendaren parean.

    Jolasak badauka aldaera bat, barandillak edo eskudelak jolasa. Aldaera hau ere toki zehatz batzutan jolasten zen.


    Hasiera

    Ume talde batean inork Má-ria treboli-na-ká" oihu egiterakoan, dauden tokian daudela, denak korrika irteten dira kooperatiba aldera, maria trebolinaka abesten edota txilioka, abadetxe eta Kooperatiba artean zegoen burdina ukitzera[2]. Azkena heltzen dena paga izaten zen, harrapatzaile.

    Orduan, pagak hamar arte kontatzen du besteak Plaza Barriko harmailara igo artean.


    Arauak

    Jolasa Plaza Barria eta Kalebarren arteko harmailan gora eta behera egiten da.

    Pagak libre diren bat harrapatu behar du, baina harmailaren bi ertzetatik bakarrik igo edo jaitsi daiteke (Kalebarren etxeko ondotik edota plazako eskilaretatik); gainontzekoak, berriz, edozein tokitik.


    Bukaera

    Pagak inor harrapatu ezkero (harrapatzeko nahikoa zen ikutzea), beste hau izaten zen hurrengo harrapatzailea, hurrengo paga.

    Burdina ukitzera joan behar zen aurretik, han hamar kontatu eta jolasa hasten zen berriro.


    Taktikak

    Pagarentzat onena, libre daudenen bat harmailatik aldentzea, orduan abantaila barik geratzen da eta.

    Horretarako Kalebarren ertzean jarri (edo plazako eskilaren aldean), goitik (edo behetik) joango zela imintzioa egin eta, gainontzekoak salto (edo igo) egin ostean, behetik (edo goitik) joan harmailatik pegatuta.


    Erreferentziak

    1. Harmaila. Harrizko maila edo jarleku-modukoa.
    2. Garai batean zaldiak edota astoak lotzeko uztaia zegoen bertan.