«Maristak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    27. lerroa: 27. lerroa:




    ==Soraluzeko egoitza==
    ==Eraikina==
    Parrokia ostean, San Andreseko bidea eta tren geltokiaren arteko orubean. Trapezio baten forma zuen, eta bi mailatan antolatuta zegoen.
    Parrokia ostean, San Andreseko bidea eta tren geltokiaren arteko orubean. Trapezio baten forma zuen, eta bi mailatan antolatuta zegoen.



    16:38, 9 maiatza 2020(e)ko berrikuspena

    Sorrera

    Maristena[1] hezkuntzara bideratutako istitutu erlijiosoa da, 1817 urtean Marcellin Champagnat (1789-1840) beatoak sortua Frantzian.

    1886 urtean III Errepublika Eliza eta eliz-erakundeak gero eta estuago hartzen hasi zen, batez ere irakaskuntza laikoa bultzatuz eta praile eta mojak jazartzen. Azkenean, askok eta askok atzerrirako bidea hartu zuten, ekaitza pasa artean behintzat.

    Maristek ere Frantziako beren "probintziak" atzerrian ezartzea erabaki zuten. Halaxe, Labacanekoak Oñatira etorri ziren 1903 urtean, eta han eskola zabldu, Antzuolako egoitza nagusia prestatu bitartean. 1907an Antzuolako Nobizio-etxea onartu zieten eta 1908an zabaldu zuten. Halaxe sortu zen Labacane-Antzuola probintzia marista.

    Aurki, inguruko herrietan zabaldu zituzten ikastetxeak: Azpeitia (1904), Durango (1904), Zalla (1906), Soraluze (1909), Ordizia (1914), Galdakao (1918), Bilbao (1918) Balmaseda (1920)...


    Antolaketa

    Soraluzeko ikastetxea ez zen Maristena, horretarako propio sortutako Patronato batena baizik.

    Maristen ikastetxea pribatua zen; hau da, ordaintzekoa era erlijiosoa. Eta gainera, mutilendako bakarrik. Hiru ezaugarri hauek bereizten zuten ikasleen jatorria.

    Kuotak diruz ordaintzen baziren ere, inoiz baserritarrak lanaren bidez ordaintzen zuten.

    Egunerokotasunean maristek, zuzendariak batez ere, erabakitzen zuten. Erabaki garrantzitsuenak Patronatuaren esku zeuden. Horregatik, oso interesgarria izaten zen maristen nagusia era Patronatuaren lehendakarien arteko harreman ona izatea.


    Eskolak

    Eskolak astelehenetik zapatu arte izaten ziren, goiz eta arratsaldez; azken urteetan eguen arratsaldetan jai izaten zen, atsedena. Domeketan, ikasle guztiak ikastetxera joaten ziren, zerrenda pasa, eta bi ilararan parrokiara bideeatzen ziren, mezetaea, irakasleak lagunduta.

    Eskolak gaztelaniaz ematen ziren eta, irakasleak maristak izanik, kutsu erlijioso nabarmena zuten.

    Hiru anaia zeuden, eta ikasleak hiru ikasgeletan antolatzen zituzten.


    Eraikina

    Parrokia ostean, San Andreseko bidea eta tren geltokiaren arteko orubean. Trapezio baten forma zuen, eta bi mailatan antolatuta zegoen.

    Azpian patioa zegoen, triangularea. San Andeseo bidetikmsartzen zen, eskilarakmigo eta patroi triangularrera pasatzen zen. Fondoan frontoi estalia zegoen, tren geltokirako eskilaren ondoan.

    Patioko erdian eskilaran zeuden goiko mailara igotzeko. Hemen, erdian,maristen ortua zegoen. Eskerretik eskumara, etxea (goian maristen etxevizitza, behe solairuan txikien ikasgela), ikasgelen eeaikina 9hasiera natean bi ikasgela handirekin, eta harutzago biltegi bat, egurra…

    Beste ikastetxe batzuen aldean, Soraluzekoa oso txikia zen. Maristek berek ere ez zeukaten oso begikoa: Ikastetxea... arkitektura eskaseko eta kabida gutxiko eraikina[2].


    Maristen taldea

    Patronatoarekin adostuta, maristek talde bat mantendu zuten Soraluzen, hiru anaiek osatua (nagusia eta bi irakasle, horietako bat sukaldari lanak ere betetzen zituela).

    Soraluzetik pasatako irakasleen artean, Aureliano anaia (Torralba del Río, Nafarroa, 1908 - Badajoz, 1936) nabarmendu daiteke, Pedro Ortigosa Oráa[3] jaioa. Maristetan sartu eta gero, Soraluzeko ikastetxean hasi zen, irakasle eta sukaldari batera. Euskal Herriko hainbat ikastetxean aritu ondoren, 1935 urtean Badajozera bidali zuten. Gerra hasi zenean miliziano batzuek preso hartu eta erail zuten. Beato egin zuten (2013/10/13).

    1928 urtean Victor Uribe zen zuzendaria.


    Bukaera

    Maristak berrogetamar urte baino gehiago Soraluzen aritu era gero, azken ikasturtea 1963-1964 izan zen.

    Urte hartan, zuzendaria Samuel Soto anaia (1925-2015) izan zen, eta beste bi irakasleak Jose anaia eta Lorenzo Suescun anaia.

    Maristak Soraluzerik joan eta gero, Patronatoak beste hamabi urtetan luzatu zuen bere lana, baina irakasle laikoekin. Azkenean, 1976 urtean eesegin zen, ondasunak (1967 urtean zabaldutako ikastetxe berria batez ere) Soraluzeko Udalari pasatuz.


    Erreferentziak

    1. Eskoletako Anaia Mariazaleak, latinez Fratres Maristae a Scholis, frantsesez Frères Maristes des Ecoles, gaztelaniaz Instituto de los Hermanos Maristas de la Enseñanza.
    2. "El colegio… un edificio de pobre arquitectura e insuficiente capacidad" (Boletin Ibérica Marista, 35 zbk. 2011ko ekaina).
    3. Beste erlijioso askoren moduan, maristek ere izena aldatzen dute, aurreko bizitzarekin etetzeko moduan.