Maristak (eu)

    Sorapediatik

    Sorrera

    Maristena[1] hezkuntzara bideratutako istitutu erlijiosoa da, 1817 urtean Marcellin Champagnat (1789-1840) beatoak sortua Frantzian.

    1886 urtean III Errepublika Eliza eta eliz-erakundeak gero eta estuago hartzen hasi zen, batez ere irakaskuntza laikoa bultzatuz eta praile eta mojak jazartzen. Azkenean, askok eta askok atzerrirako bidea hartu zuten, ekaitza pasa artean behintzat.

    Maristek ere Frantziako beren "probintziak" atzerrian ezartzea erabaki zuten. Halaxe, Labacanekoak Oñatira etorri ziren 1903 urtean, eta han eskola zabldu, Antzuolako egoitza nagusia prestatu bitartean. 1907an Antzuolako Nobizio-etxea onartu zieten eta 1908an zabaldu zuten. Halaxe sortu zen Labacane-Antzuola probintzia marista.

    Aurki, inguruko herrietan zabaldu zituzten ikastetxeak: Azpeitia (1904), Durango (1904), Zalla (1906), Soraluze (1909), Ordizia (1914), Galdakao (1918), Bilbao (1918) Balmaseda (1920)...


    Soraluzeko taldea (1909-1964)

    Soraluzeko ikastetxea ez zen Maristena, horretarako propio sortutako Patronato batena baizik.

    Maristekin adostuta, hauek talde bat mantendu zuten Soraluzen, hiru anaiek osatua (nagusia eta bi irakasle, horietako bat sukaldari lanak ere betetzen zituela).

    Soraluzetik pasatako irakasleen artean, Aureliano anaia (Torralba del Río, Nafarroa, 1908 - Badajoz, 1936) nabarmendu daiteke, Pedro Ortigosa Oráa[2] jaioa. Maristetan sartu eta gero, Soraluzeko ikastetxean hasi zen, irakasle eta sukaldari batera. Euskal Herriko hainbat ikastetxean aritu ondoren, 1935 urtean Badajozera bidali zuten. Gerra hasi zenean miliziano batzuek preso hartu eta erail zuten. Beato egin zuten (2013/10/13).

    1928 Victor Uribe zuzendaria


    Soraluzeko egoitza

    Parrokia ostean, San Andreseko bidea eta tren geltokiaren arteko orubean. Trapezio baten forma zuen, eta bi mailatan antolatuta zegoen.

    Azpian patioa zegoen, triangularea. San Andeseo bidetikmsartzen zen, eskilarakmigo eta patroi triangularrera pasatzen zen. Fondoan frontoi estalia zegoen, tren geltokirako eskilaren ondoan.

    Patioko erdian eskilaran zeuden goiko mailara igotzeko. Hemen, erdian,maristen ortua zegoen. Eskerretik eskumara, etxea (goian maristen etxevizitza, behe solairuan txikien ikasgela), ikasgelen eeaikina 9hasiera natean bi ikasgela handirekin, eta harutzago biltegi bat, egurra…

    Beste ikastetxe batzuen aldean, Soraluzekoa oso txikia zen. Maristek berek ere ez zeukaten oso begikoa: Ikastetxea... arkitektura eskaseko eta kabida gutxiko eraikina[3].


    Maristen bukaera eta ikastetxe berria

    1964 joan ziren. Azken zuzendaria, Samuel Soto (1925-2015), Lorenzo Suescun, Don José

    Hurrengo ikasturterako beste ikasgela bat

    1967 ikastetxe berria zabaldu zen, trenbidearen bestekaldean, Zeletako lurretan. Bultzatzaile nagusoa, Mateo Peñalba, aurretik jil zen, trafiko istripu batean.

    Sare publikoan

    Ikastolaren konkirrentzia, umegintza behera, 1973eko krisia (petrlleo krosia).

    1976 itxi zen, edo pasa hobeto


    Erreferentziak

    1. Eskoletako Anaia Mariazaleak, latinez Fratres Maristae a Scholis, frantsesez Frères Maristes des Ecoles, gaztelaniaz Instituto de los Hermanos Maristas de la Enseñanza.
    2. Beste erlijioso askoren moduan, maristek ere izena aldatzen dute, aurreko bizitzarekin etetzeko moduan.
    3. "El colegio… un edificio de pobre arquitectura e insuficiente capacidad" (Boletin Ibérica Marista, 35 zbk. 2011ko ekaina).