Matxinadak (eu)

From Sorapedia
Revision as of 19:08, 15 September 2020 by Jcao (talk | contribs)
Jump to: navigation, search

Matxinada[1] agintarien edota agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da.

Matxinada mota askotako ekintzek osa dezakete, desobedientzia zibiletik hasi eta gobernua botatzeko eraso bortitzak antolaturaino.

Errebolta haietan olagizon eta eskulangileak protagonista izan zirenez, eta Bizkaia aldean matxino olagizonei esaten zirenez, hortik matxinada eta matxinatu hitzak sortu eta erabiltzea.


XVIII mendeko matxinadak

Lehen matxinada entzutesua XVII mendean izan zen, ‘’gatzaren matxinada ‘’ (1631-1634); eragina batez ere Bizkaian izan zuen.

Baina matxinaden sasoia XVIII mendea izan zen. Alde batetik hiru matxinada handiak izan ziren: 1718koa (aduanak), 1755koa (okelarena) eta 1766koa (gariarena). Horretaz gain beste txikiago batzuk ere izan ziren, eragin murritzagoa izan zutena: Irungoa (1731, Soraluzekoa (1733), Azpeitiakoa (1739) edota Hernanikoa (1743.

1718koak, 1733koak eta 1766koak eragina izan zuten Soraluzen.


Lehen matxinada (1718)

Sorrera

1714 urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen, Espainako koroa eskuratuz.

Gerra luzea izan zen, eta dirua behar zuen. Horregatik, besteak beste, 1717 urtean aduanak Gaztelako mugetara (hau da, itsas ertzera eta Frantziako mugetara) eraman zituen, euskal probintzien zerga sistema (eta ekonomia) irauliz: batzuentzat komenigarria zena (Gaztelan produktuak saltzeko zergak desagertu ziren) besteentzako kaltea zekarren (atzerriko garia zergapetu zuten).

Matxinada Bizkaian lehertu zen, 1718ko abuztuan nekazariek zerga-bitzaile bat Bilbon hil zutenean. Matxinoek ziotenez, lege berria foruen kontrakoa zen, eta Bizkaiko agintariak ez ziren legeari aurka egiten ari. Alkateak, aldundikoak… preso hartu zituzten eta, inoiz, hil ere.

Matxinada Soraluzen

Bizkaia osora zabaldu ostean, Gipuzkoara ere heldu zen matxinada.

1718ko azaroak 6an, goiz goizean, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzera etortzeko.

Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten Probintzia eta bere foruen alde laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen, eta denak Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren.

Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten beren lanak (langile falta? kobratzeko dudak?) eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli.

Bukaera

1719 urtean Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena.

Hiru izan ziren arrazoiak. Lehenik eta behin, lau euskal lurraldeek erakutsitako kontrako jarrera; gainera, 1719ko udan Frantziako gudaroste bat, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, lau probintziaz jabetu izana[2]; eta, azkenik, aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izatea.


Soraluzeko matxinada (1733)

Aurrekariak

Orduko sistemaren arabera, armen eskaerak enkantean ematen ziren. Irabazten zuen kontratistak, gero, gremio eta armagileen artean banatzen zituen (azpikontratazioa). Sistema honek bi kalte zekarren: banaketa egin arte lana ez zegoen bermatuta (hortik gremioen indarra eta eragina), eta kobratzeko luzapenak, Gaztelako erret ogasunak diru eskasian zebilela beti eta.

Beste aldetik, 1720 urterako Soraluzeko Arma Zurien Erret Fabrikaren izaera kili-kolo zegoen, erregeak monopolioa apurtu zuen eta. Horregatik, 1725 urtean herriak Miguel de Zuaznabar jaunari eskatu zion bere interesen alde egiteko eta monopolioa berrezartzeko. 1728an, Zuaznabar lanean ari zen oraindik, ordurako lanak alferrikakoak izan ziren eta.

Erret Fabrikaren egoera tamalgarria zen, hurrengo urtean (1731) Probintziak zilarrezko 2.000 dukat eman zizkion eta. 1732an ere Zuaznabar jaunak fabrika gaizki dagoela idazten du.

=Matxinada

1733 urtean Juan Antonio Olazábal y Recalde zen Soraluzeko Arma Zurien Erret Fabrikaren zuzendaria, eta Miguel de lrunberri y Belauza kapitain zuzendaria.

Giroak berotuta behar zuen izan, ze urte hartan Diputatu Orokorra harritzen da Fabrikako bi ofizialek Gipuzkoako korregidoreari idatziko estilo arinegiarekin[3], erregeari eskatzen dio kodrregidoreari deagrabiatzeko. Orduko lehen ministroak (Joseph Patiño jaunak) halaxe eginn zuen, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidalita.

Baina geroago ofizialen matxinada izan zen[4], eta Komandante Orokorrak Komisionatua bidali zuen eragileak preso hartzeko.

Ostean, Soraluzeko ofizialek txostena aurkeztu zuten, eta abokatu baten ebazpena ere (aldekoa, noski).

Arrazoiak

Zaila bada jakitea zein zen Soraluzeko matxinadaren arrazoiak, urte haietan intxaurrondoen gora beherak zerikusia zutela ematen du.

Hasiera batean, ofizialak korregidoreari egindako estlo licencioso intxaurrondoei buruzko galdetegiarekin lotuta zegoen.

Eta 1733 urtean Diputatu Orokorrak Sorlauze eta inguruko intxaurrei buruzko txostena aurkeztu zuen.

Gerokoak

Matxinadaren u¡hurrengo urtean bi gauza gertatu ziren.

Alde batetik, intxaurrondoen bahitura altzatzeko Erret Agindua etorri zen. Gaiak bere garrantzia zuen, ze 1738 urtean onartutako Gipuzkoako Mendi Arautegian[5] intxaurrondoak sartzeko agintzen zitzaien Soraluze eta inguruko udalei, eta biztalnleei ere. Aginte hau 1757 urtean berretsi zur¡ten. bestetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen. Ordurate kontratuak banan banan ematen baziren ere, ordutik aurrera Caracasko Gipuzkoar Konpainia asentista bakarra bihurtu zen. Gremioak gehiago estutu zituen, prezio apalagoak ordaintzen. Hala ere, aurretik ez bezelaxe, garaiz ordaintzen zituen eskaerak.

Hiru urte geroago Caracasko Gipuzkoar Konainiak Juan Francisco de Lardizabal izendatu zuen Suzko Armen Erret Fabriken zuzendari. Urte asko egin zituen, bere sema gero eta biloba ere.


Erreferentziak

  1. Matxinada. Wikipedia (euskaraz).
  2. Lauko Aliantzaren Gerra. Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako ErrepubliKaren kontra hasitakoa… eta galdutakoa!
  3. ”Licencioso estilo” esaten du.
  4. ”Conmoción de los Oficiales”, jatorriz.
  5. Reglamento de Montes.