Matxinadak (eu)

    Sorapediatik

    Matxinada[1] agintarien edota agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da.

    Matxinada mota askotako ekintzek osa dezakete, desobedientzia zibiletik hasi eta gobernua botatzeko eraso bortitzak antolaturaino.

    Errebolta haietan olagizon eta eskulangileak protagonista izan zirenez, eta Bizkaia aldean matxino olagizonei esaten zirenez, hortik matxinada eta matxinatu hitzak sortu eta erabiltzea.


    XVIII mendeko matxinadak

    Lehen matxinada entzutesua XVII mendean izan zen, ‘’gatzaren matxinada ‘’ izenekoa (1631-1634); eragina batez ere Bizkaian izan zuen.

    Baina matxinaden sasoia XVIII mendea izan zen. Alde batetik hiru matxinada handiak izan ziren: 1718koa (aduanak), 1755koa (okelarena) eta 1766koa (gariarena). Horretaz gain beste txikiago batzuk ere izan ziren, eragin murritzagoa izan zutena: Irungoa (1731, Soraluzekoa (1733), Azpeitiakoa (1739) edota Hernanikoa (1743.

    1718koak, 1733koak eta 1766koak eragina izan zuten Soraluzen.


    1718ko matxinada

    Sorrera

    1714 urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen, Espainako koroa eskuratuz.

    Gerra luzea izan zen (1700-1714), eta erregeak dirua behar zuen. Horregatik, besteak beste, 1717 urtean aduanak Gaztelako mugetara (hau da, itsas ertzera eta Frantziako mugetara) eraman zituen, euskal probintzien zerga sistema (eta ekonomia) irauliz: batzuentzat komenigarria zenak (Gaztelan saltzeko zergak desagertu ziren) besteentzako kaltea zekarren (atzerriko garia zergapetu zuten, adibidez).

    Lehen matxinada (edo aduanetako matxinada) Bizkaian lehertu zen, 1718ko abuztuan nekazariek zerga-bitzaile bat Bilbon hil zutenean. Matxinoek ziotenez, lege berria foruen kontrakoa zen, eta Bizkaiko agintariak ez ziren legeari aurka egiten ari. Alkateak, ditutatuak… preso hartu zituzten eta, inoiz, hil ere.

    Matxinada Soraluzen

    Matxinada Bizkaia osora zabaldu ostean, Gipuzkoara ere heldu zen.

    1718ko azaroak 6an, goiz goizetik, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzeruntz, jende eta arma gehiagoren bila[2]

    Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten Probintzia eta foruen alde laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen eta, etorritakoekin batera, Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren.

    Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten erregearentzako beren lanak (langile faltagatik? kobratzeko arazoak aurrikusiz?) eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli.

    Bukaera

    1719 urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena, eta zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera.

    Hiru izan ziren arrazoiak. Lehenik eta behin, lau euskal lurraldeek erakutsitako kontrako jarrera irmoa, foruen kontrakoa zelako; gainera, 1719ko udan Frantziako gudaroste bat, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, lau probintziaz jabetu izana[3]; eta, azkenik, aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izatea.


    Soraluzeko matxinada (1733)

    Datu iturri nagusia: El guipuzcoano instruido (eu)

    Aurrekariak

    Orduko sistemaren arabera, arma eskaerak enkantean ematen ziren ("asientoak"). Irabazten zuen kontratistak, gero, gremio eta armagileen artean banatzen zituen (azpikontratazioa). Sistema honek bi kalte zekarren: banaketa egin arte lana ez zegoen bermatuta (hortik gremioen garrantzia eta eragina), eta kobratzeko izaten ziren luzapenak, Gaztelako Erret Ogasunak beti zebilen diru eskasian eta.

    Honetaz gain, 1720 urterako Soraluzeko Arma Zurien Erret Fabrikaren izaera kili-kolo zegoen, erregeak bertan behera utzi zituelako (monopolioa apurtzeko). Horregatik, 1725 urtean herriak Miguel de Zuaznabar jaunari eskatu zion bere interesen alde egiteko eta Erret Fabrika (monopolioa) berrezartzeko. Ez zen lan samurra izan, hiru urte geroago Zuaznabar lanean ari zen oraindik, ordurako lanak alferrikakoak izan ziren eta.

    Erret Fabrikaren egoera tamalgarria zenez, hurrengo urtean (1731) Probintziak zilarrezko 2.000 dukat eman zizkion. 1732an Zuaznabar jaunak Probintziari azaldu zion berriro fabrikaren egoera eskasaz.

    Giroa ez zen baketsua. 1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korregidoreari idatzi zioten, seguruenez demandan, oso estilo "arinegia" erabiliz[4]. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion honek korregidoreari egindako iraina kentzeko. Orduko lehen ministroak (Joseph Patiño jaunak) halaxe egin zuen, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz. Diputatu Orokorrak erregeari eskatu zion Gipuzkoako

    Matxinada

    1733 urtean Juan Antonio Olazábal y Recalde zen Soraluzeko Arma Zurien Erret Fabrikaren zuzendaria, eta Miguel de lrunberri y Belauza kapitain zuzendaria.

    Soraluzeko armagileen arteko giroa gero eta okerrago, azkenean ofizialen matxinada izan zen[5]. Komandante Orokorrak Komisionatua bidali zuen herrira eragileak preso hartzeko.

    Ostean, Soraluzeko ofizialek txostena aurkeztu zuten, eta abokatu baten ebazpena ere (aldekoa, noski).

    Arrazoiak

    Zaila bada jakitea zein ziren Soraluzeko matxinadaren arrazoiak, bi gorago aipatu dira: "asientoen" sistema eta Erret Fabrikaren etorkizuna (monopolioa) kinka larrian ikustea.

    Baina bada hirugarren bat, intxaurrondoekin zerikusia duena. Gogoratu behar da egur mota hau ezinbestekoa zela fusilen kutxak egiteko.

    1733 urteko aipatutako agirian, Gipuzkoako Diputatu Orokorrak bi gai aipatzen ditu: Soraluze eta inguruko herrietako intxaurrondoen egoera eta Gipuzkoako korregidoreari Soraluzeko bi armaginek egindako iraina.

    Gerokoak

    Matxinadaren urtean eta hurrengoan bi aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren.

    Intxaurrondo egurraren arazoa konpontzeko, 1733 urtean Erret Agindua heldu zen, Soraluzeko Erret Fabriketara intxaurrondo egurra ekartzeko. Hurrengo urtean beste Erret Agindu bat etorri zen, kasu honetan intxaurrondoen bahitura altzatzeko. Gaia ez zen ahuntzaren gauerdiko estula izango, 1738 urtean onartutako Gipuzkoako Mendi Arautegian[6] intxaurrondoak sartzeko agintzen zitzaien Soraluze eta inguruko udalei, eta bertako biztanleei ere. Aginte hau 1757 urtean berretsi zuten.

    Beste aldetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen. Ordurarte kontratuak banan banan ematen baziren ere, ordutik aurrera Estatuak asentista bakarrarekin lan egin zuen: Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia. Honek gremioak ekonomikoki gehiago estutu zituen, prezio apalagoak ordainduz; baina, aurreko sistemarekin ez bezale, garaiz ordaintzen zituen eskaerak.

    Hiru urte geroago Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Juan Francisco de Lardizabal izendatu zuen Suzko Armen Erret Fabriken zuzendari (1737-1767). Honen ondoren José Antonio bere semea izendatu zuten zuzendari (1767-1779) aurretik, eta José María biloba ostean (1779-1794).


    1766ko matxinada

    Bigarren matxinada (1766)

    Sorrera

    Udalak hornitzaile. Agintariak aberatsak. Libre saltzeko nahi zuten, gutxi zenean. 1765 urtean Carlos III erregeak laboreen tasa kendu zuen. Gariaren liberalizazioa. Merke zelakoan eta ekoizleek prezio hobea izateko. 1761 eta 1765 artean oso gari gutxi jaso zen Gaztela osoan, eta prezioa bikoiztu zen: Eta 1765 urteko uzta oso eskasa izan zen. Ondorioz, Espainia osoan 100 matxinada baino gehiago (Madrilen bertan Esquilacheren matxinada ospetsua) Gipuzkoako Aldundiak gari esportazioa debekatu zuen, baina aberatsek itsasotik Gaztelara bidaltzen zuten. Ondorioz, Probintzia gabe geratu zen. Azkoitian apirilaren 13an hasi, Azpeitiara pasa ziren arratsaldean. Agintari eta aberatsei Azpaitiako kapitulazioak sinatzera behartu zituzten. Elgoibsr gero (apirilak 16). Hemendiak Mutrikura (Ondarrua eta Berriatua). 2000 lagun Elgoibarrera, baina herriko agintariek uzteko esan zien, eta Bergara eta Gasteizko merkatuetan legeak ladaraziko zituztela. Guztira 300 lagun bueltatu ziren Elgoibarrera (bertakoak, Altzoakoak eta Mendarokoak). Apirialk 20an Eibarren kapitulazio ak sinatu zuten. Apirilak 21ean goizeko 11etan hasi ziren Bergararuntz

    Matxinada Soraluzen

    Apirilaren 21ean Elgoibarren hainbat herritar bildu eta Bergarara oinez joatea erabaki zuten, matxinada han pizteko. Martxa horretan Altzola eta Mendaroko baserritarrei eskatu zitzaien agertzea, edo bestela isuna izango zutela. Bergarara bidean, Soraluzen gelditu ziren, matxinada pizteko asmoz. Baina bertan bazekiten helduko zirela, bergararrek esanda, eta beraz bolborarekin hartu zituzten[7]Batzuk, soraluzetarrak bildu ez zitzaiela ikusita, atzera egin zuten Elgoibarrera. Bergarara iritsi zirenak, berriz, bertan atxilotu zituzten. (700 pertsona)

    Matxinada Soraluzen

    Apirilaren 18an, 600 gizon armatu baino gehiago joan ziren Bergararen aurka, Elgóibar, Alzola eta Mendarokoak: Placenciatik igarotzean," Hiribilduko eta Errege Fabrikako fusilak zituzten 150 plazentino gehitu zitzaizkien, indarrez hartuak ". Hauen desertzioak eta Bergarakoen irteera batek matxinatuak ihesean jarri zituen. Bergararren zati bat, 150 plazentinoak eta Anzuolako konpainia bat iheslarien atzetik ibili ziren gaueko hamarrak eta hamaika artean. Espedizioa hurrengo goizeko ordu batean iritsi zen Placentziara, eta Gipuzkoako herri asko eta baita Araba eta Bizkaia ere libratu zituen, egitateak hein batean laburbiltzen dituen bertsio bergararraren arabera.

    Matxinada Soraluzen

    Urte horretako apirilaren 22ko notario-akta baten arabera, hilaren 18ko arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, Bergarara iritsi ziren Placenciako bi errejidore, "Parte ematera... Elgoibarko Amotinatuak Placenciako hiribilduan zeudela, eta haiek, indarrez eta haien aurrean, bertako zenbait bizilagun ekartzen zituztela, baina ziurtatzen zutela Placenciako bizilagunak zirela, nahiz eta armatuta etorri, bakean sartuko zirela eta Estortsioa, ezta inolako ostikokeriarik ere hiribildu honetan ", eta izan ere, plazentinoak modu baketsuan sartu ziren Bergaran, eta bertako plazan" lurrera bota zituzten beren armak eta vanderak, hiribildu noble hau garaituz ". Baina Elgoibarkoak erretiratzearen benetako arrazoia eta Bergarako Udalaren jarrera ez dira oso argiak. "Matxinada igaro ondoren, Gipuzkoako komandante nagusiak" Elgoibarrera itzultzean "aurkitu zituen Bergarako jatorrizko kapitulazioak," Modu autentikoan jarrita, Motrikokoen lekualdaketa hitzartu baten oinean, hari atxikitzearen bidez ". Itun horiek, hain zuzen ere, erregidore batek, alkateordeak eta hiru elizgizon bergararrek sinatu zituzten, alkatearen arabera "eskatzen zen lasaitasun publikoa lortzeko engainu artifizial" gisa. Iturria: Fernández Pinedo:

    Bukaera

    Aurreko matxinadek ez bezala, errepresio latza izan zuen 1766koak.

    Errepresio indarrak Donostiatik atera ziren, garaiko oligarkiak eta jauntxoek antolatuta. Apirilak 24an Azpeitiara heldu ziren, eta 174 preso hartu zituzten inguruan (75 Azpeitian, 25 Azkoitian eta 74 Loiolako santutegian, josulagunen oposizioaz).

    Debabarrenari dagokionez, astebete geroago, maiatzaren 1ean, Elgoibarrera iritsi zen armada. Hemendik bi dibisio atera zituen; bata Eibar eta Soraluzera, bestea Mutriku eta Debara. Eibarren maiatzak 10ean sartu ziren.

    Herri guztietan atxilotuak izan ziren, eta matxino askok alde egin behar izan zuen. Ondorengo epaiketetan, nahiz eta heriotza zigorrik ez izan, sententzia gogorrak jarri zituzten: isunez gain, deserriratzeak, kartzelaratzeak eta, inoiz, zigor fisikoak ere.

    =Ostekoak

    1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herritar arrunten ordezkariak sartzeko (1766/05/05).

    Bi kargu berri sortu ziren, etxe-jabe ez ziren herritarren beharrei aurre egiteko: herri-diputatu[8] eta herri-sindiko[9] izenekoak. Hauek aukeratzeko herritar pobreek ere zuten eskumena, lehenengo aldiz aberatsen kanpo utziz hauteskunde bat. Soraluzeren kasuan bi herri-diputatuk eta herri-sindikoak izan ziren udalbatzaren partaide berriak.

    Beste aldetik, 1767an Jesusen Lagundia Espainiatik eta bere lurralde guztietatik kaleratu zuten. Erabiliko aitzakien artean, aurreko urtean Loiolako matxinatuei emandako laguntza.


    Erreferentziak

    1. Matxinada. Wikipedia (euskaraz).
    2. “...asmoa dute Soraluzera jeisteko, bertako arma eta polboraz jabetzeko."
    3. Lauko Aliantzaren Gerra. Italiako lurrak berriro lortzeko, Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako ErrepubliKaren kontra hasi zuen gerra… eta galdu!
    4. ”Licencioso estilo” jatorrizko agirian.
    5. ”Conmoción de los Oficiales” jatorrizko agirian.
    6. Reglamento de Montes.
    7. ”Dándoles un poco de pólvora sin balas” jatorrizko agirian.
    8. Diputado del Común.
    9. Sindico Personero del Común.