«Maurketa tumulua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    t (Jcao wikilariak «Maurketa trikuharria (eu)» orria «Maurketa tumulua (eu)» izenera aldatu du)
    No edit summary
    4. lerroa: 4. lerroa:
      | estiloa  = Historiaurrekoa
      | estiloa  = Historiaurrekoa
      | mendea  =  
      | mendea  =  
      | kokapena = [[Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa]]
      | kokapena = [[Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa]]
      | mota    = Trikuharria
      | mota    = Trikuharria
    }}
    }}

    00:17, 18 azaroa 2016(e)ko berrikuspena

    Maurketa
    Maurketa 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 16,5 metrotako diametroa eta 160 eta 75 zentimetro arteko altuera ditu.

    Erdian 5 metrotako diametroa eta 130 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, zanga moduan tumuluaren ekialdeko ertzerantz zabaltzen dena. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:

    • Harrizko industria: triangelu eskaleno bat.
    • Apaingarriak: harrizko bi lepoko ale globular; disko-formako hezurrezko lepoko ale bat (galdua).
    • Harri-kristal bat.
    • Giza aztarnak: buruhezur zatiak eta hezur printzak (hau galdua).


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena, tamaina eta indusketa

    Leiyopago eta Prantzesbaso artean dago, Maurketako bordetatik 60 metrotara hegoalderuntz. Pagadian ezkutatuta dago, tumuluan hogeta hemeretzi pago dituela; monumentuko ekialdetik ateratako 17. argazkiak honen ideia eman dezake.

    Ez da trikuharriaren harlosarik gordetzen, bakarrik inguratzen zuen harripiloa, 16 metrotako diametroa eta 2 metrotako altuera dituela. Indusketan, konturatu ginen azpiko harria zulatuta zegoela tumuluaren erdialdean, beste trikuharrietan ere agertzen den moduan.

    Indusketa egin eta lurra bahetu ostean zera topa genituen: suharri patinatuzko zati triangularra, rodete bat Aizpuruko zabala eta Keixetako Egia (iparraldea) trikuharrietakoen antzekoa, harri-kristal zatia, hezur pusketak, horien artean kaska hezur batenak eta bi zingiñarri, hemen abilayu deitzen direnak.


    Erreferentziak