Mendigaineko bilduma (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 22:15, 15 February 2022 by Jcao (talk | contribs) (Orria sortu da. Edukia: Bilduma honetan erakusten dira Elosua-Soraluze estazio megalitikoan aurkitutako pieza garrantzitsuenak, 1921 urteko miaketan...)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)

    Bilduma honetan erakusten dira Elosua-Soraluze estazio megalitikoan aurkitutako pieza garrantzitsuenak, 1921 urteko miaketan zein Arbasoak egitasmoaren barruan topatutakoak (2012tik aurrera).

    Gehienak Gipuzkoako Gordailuan daude, nahiz eta Aranzadi, Barandiaren eta Egurenek topatutako asko galduta egon: argazkiak besterik ez dira geratzen.


    Pieza nagusiak

    Zeramika: Lurrontzia
    Agerreburu trikuharria. Lurrontzia (Eusko Jaurlaritza).jpg
    Kokapena Agerreburu
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak Ore beltzaraneko hamaika zati agertu ziren.
    Oinarri laua eta, kanpotik, gorrixka samarra, 7 bat zentimetroko diametroarekin; sabelean kurbadura bikoitza ikusten da, hau da, lepoa; eta ertza kanporantz itzulitako forma du.
    Zaharbarritzerakoan ontzia berrosatu zuten.
    Agerpena 1921ko kanpaina (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren)


    Zeramika: Lurrontzia
    Gizaburua tumulua. Zeramika (Aranzadi 2016).jpg
    Kokapena Gizaburua
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak Ontzia eskuz egina da, ez dago apainduta eta bi karena ditu.
    Itxura denez, errautsak gordetzeko erabili izan zen.
    Agerpena 2016 kanpaina (Jesus Tapia, Aranzadi Zientzia Elkartea)


    Lanabesa: Aizkora
    Keixetako egia (hegoaldea). Aizkora (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921).jpg
    Kokapena Keixetako Egiya Hegoaldea
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak Harri leundu zurixkaz egina, gorrizta eta orban moreekin, oso gogorra eta zaila.
    Ertzetan 48 bat mm. luze da, eta erdialdean 49'5; zabalera 24koa ahoan eta 8'5 beste muturrean; lodiera 10koa eta alakak 9'5 hartzen du. Ahoa pixkat zeiharra eta ia zuzena.
    Tamaina txikikoa denez, eskaintza zela uste da.
    Agerpena 1921ko kanpaina (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren)


    Lanabesa: Aizkora
    Agerreburu trikuharria. Aizkora (Aranzadi 2019).jpg
    Kokapena Agerreburu
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak Harri landutakoa, nahiko handia, itxuraz bertako harri bolkanikoarekin egina. Oso kalitate onekoa da.
    2002 urtean beste bat topa zuten, fibrolitazkoa eta txikiagoa, baina tumulutik kanpo.
    Agerpena 2019 kanpaina (Jesus Tapia, Aranzadi Zientzia Elkartea)


    Lanabesa: Gezi punta
    Keixetako egia (hegoaldea). Gezi punta (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921).jpg
    Kokapena Keixetako Egiya (hegoaldea)
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak 26 milimetro luze eta beste 20 zabal da. Ez dauka patinarik.
    Agerpena 1921ko kanpaina (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren)


    Lanabesa: Arkulari-besokoa
    Gizaburua tumulua. Arkulari-besokoa (Aranzadi 2017).jpg
    Kokapena Gizaburua
    Noizkoa Kalkolito - Aintzin Brontzea
    Azalpenak Harrizko pieza, hirutan puzkatuta.
    Gipuzkoan gehiago agertu dira.
    Agerpena 2017 kanpaina (Jesus Tapia, Aranzadi Zientzia Elkartea)


    Lanabesa: Eskuzko errota
    Sabua tumulua. Eskuzko errota (Aranzadi 2019).jpg
    Kokapena Sabua
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak Garia eta beste laboreak eskuz apurtzekoa.
    Kantauri inguru osoan beste bi besterik ez dira agertu, Bizkaian biak.
    Agerpena 2019 kanpaina (Jesus Tapia, Aranzadi Zientzia Elkartea)


    Apaingarria: Zilarrezko eraztunak
    Gizaburua tumulua. Zilarrezko eraztuna (Aranzadi 2017).jpg
    Kokapena Gizaburua tumulua
    Noizkoa ¿?
    Azalpenak Bi eraztun osorik, eta beste baten zatia.
    Kiribil motakoak, Aitzin Brontzean ezagitzen diren antzekoak.
    Zilarrezkoak ez dira batere ohikoak, topa diren gehienak urrezkoak edo kobrezkoak dira eta.
    Agerpena 2017 kanpaina (Jesus Tapia, Aranzadi Zientzia Elkartea)


    Beste aurkikuntzak

    Giza hezurrak Gizaburua tumulua. Giza hezur erreak (Aranzadi 2017).jpg Maurketa (1921). Hezurrezko zatitxoak, horien artean buru-hezurraren albokoak

    Agerreburu (1921). Giza hezur batzuk, hautsita eta sakabanatuta, gerrialdeko orno bat, masailezur zati bat, bi belarri, ganga zati batzuk… eta femur zati bat, burua eta guzti. Gaur egun galduta daude
    Agerreburu (2019). Beste 231 giza hezur zati
    Gizaburua (2017). Giza hezur erreak

    Zeramika Gizaburua tumulua. Zeramika zatiak (Aranzadi 2017).jpg Iruiya (1921). Hiru zati, masa beltzezkoa eta gorrixkak gainazalean

    Keixetako Egiya Hegoaldea (1921) Zati beltzaran bat, bernizatutakoa
    Gizaburua (2017). Zeramika puxkak
    Agerreburu (2019). 92 zeramika zati. Batzuk 1921an topatutako ontziarenak
    Aizpuruko Zabala (2020). 48 zeramika puxka

    Lanabesak Lanabesak (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921).jpg Keixetako Egiya hegoaldea (1921). Karrakagailu bat, eta beste baten zatia

    Irukurutzeta (1921). Labana zati txikia, eta zati triangeluar bat, aizto batena omen.
    Aizpuruko Zabala (2020). Karrakagailua eta triangelua

    Suharri ez landuak eta beste harriak Gizaburua tumulua. Suharri zatiak (Aranzadi 2017).jpg Landutako lanabesez gain, suharrizko pieza asko agertu dira: printzak, xaflak, zati solteak… eta ia megalito guztietan.

    Gatzarri batzuk ere agertu dira: Irukurutzetan (2), Frantsesbason (2), Maurketan, Kurutzebakarren, Agerreburun eta Gizaburuan.
    Honetaz gain, karakolito ale bat Aizpuruko Zabalan (1921), oker zati bi Agerreburun (2019) eta bolkano-beirazko lauza bat Frantsesbason (2019).
    Harri hauek 100 bat kilometro ingurutik ekarri zituzten: Bizkaiko flysch-etik, Urbasatik, Trebiñutik, Ebro ibarretik...

    Apaingarriak Gizaburua tumulua. Apaingarriak (Aranzadi 2017).jpg Aizpuruko Zabala (1921). Lepoko hiru ale, 5 milimetroko diametrokoak

    Keixetako Egiya Iparraldekoa (1921). Lepoko ale bat, 6 milimetroko diametrokoa
    Maurketa (1921). Harri grisezko bi abilayu edo errabearri
    Iruiya (1921). Hiru gerezi hezur zulatuak
    Gizaburua (2017). Lepoko hiru ale
    Agerreburu (1921). Lepoko hiru ale, 2-3 milimetroko diametrokoak
    Aizpuruko Zabala (2020). Lepoko hamar ale


    Gordailua eraikina (Irun)

    Gordailua

    Gordailua[1] Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentroa da, lurraldeko kultur ondarea biltzeko, zaintzeko eta ezagutaraztekoa.

    Irunen dago, eta milaka ondare-gai etnografiko, artistiko eta arkeologiko gordetzen ditu, bi atal handitan: etnografia eta artea alde batetik, eta arkeologia eta paleontologia bestetik.

    Arkeologia eta paleontologia bildumaren lehen ekarpenak Telesforo Aranzadi, Enrique Eguren eta Jose Migel Barandiaranen indusketetan ateratako material arkeologikoak izan ziren, besteak beste Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoan aurkitutakoak (1921).

    Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) sakabanatu ziren, besteak beste Arabako eta Bizkaiko museoetara; 1948an Gipuzkoara bueltatu ziren eta, arkeologia museorik ez zegoenez, bilduma Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatu zuen urte askotan. 2015etik aurrera Foru Aldundiaren ardurapean dago, Gordailua zentroararen bidez.


    Erreferentziak

    1. Gordailua. Web site ofiziala.