«Mendikute dorretxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    35. lerroa: 35. lerroa:
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Arkitektura]]
    [[Kategoria: Arkitektura zibila]]
    [[Kategoria: Herriko etxeak]]
    [[Kategoria: Herriko etxeak]]

    14:43, 20 otsaila 2020(e)ko berrikuspena

    Mendikute dorretxea / dorrea
    Baltegieta jauregia / Zabalekoa
    Mendikute dorretxea. Ikuspegi orokorra 02.jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Baltegieta
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Jauregia XVIII. mendearen bigarren erdian eraiki zen eta Jauregi etxearen estilo arkitektoniko berdintsua du; beharbada, itxura neoklasikoagoa du.

    Hainbat izen izan ditu: XVIII mendean Dorrea esaten zitzaion herrian: hala ere, XIX. mendea aurrera joan zen heinean agiri ofizial batzuetan Mendikute Dorrea deitura eman zitzaion, bertan Domingo Mendicute Churruca eta bere familia bizi bait ziren. Etxe honek antzinako aktetan izan duen beste izenetako bat baltegietako jauregia izan da.

    Etxe hau, garai batean Babil de Areízaga eta Corral baroiaren, Narros-eko markesaren anaia, jabetzakoa zen. Baroi titulu hau Austriako Fernando IIak Bernardo Areyzaga y Zandategui jaunari eman zion, eta Espainian eguneratu zuten 1877eko urtarrilak 11an José María de Areyzaga y Magallón jaunaren alde.

    Ertz batean armarri barrokoa eta kuartelatu ederra du, harehirrian zizelatua dagoena; Placencia abizenari, Areizaga baroiaren ezkontidearena, dagokio. Armarri honek ez dauka zerikusirik Soraluzeko armarriarekin: lau zatitan banatuta, 1. eta 4. gorriak (gules) zilarrezko dorrearekin; 2. eta 3. urrezkoak zuhaitz berdearekin (sinople) eta basurde beltza (sable) lau hankatan enborraren behekaldean.


    Erreferentziak