Mendiola baserria (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Mendiola
    Mendiola baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Mendiola
    Bailara Ezozia
    Altuera 135 m
    Hedadura 30 Ha
    Kaletik 1 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Izenak mendiko ola esna nahi du.

    Euskal Herrian bada Mendiola izeneko zenbait etxe, baina Soraluzekoak armarri hau du: lau zatitan; 1.a eta 4.a gorriz (gules), zilarrezko arrano banarekin; 2.a eta 3.a zilarrezkoak, bina otso ibiltari beltzekin (sable), paloan jarrita eta gorriz armatuak eta lanpasatuak.

    XVII mendean bertan jaio zen Domingo de Mendiola, Santiago, Calatrava eta Alcantarako Orden Militarren Kontuen Ordenadore Nagusia.

    Mende horren bukaeran Sebastián de Arana zen jabea. 1721. urtean jabea Andrés de Mendiola zen, eta bertako biztanleak abizena mantendu dute: 1745. urtean Andrés de Arana-Mendiola zen jabea, eta 1820. urtean José Miguel de Mendiola. 1966. urtean Joxepa Mendiola hil zenean, hutsik geratu zen baserria. Plazentziar asko gogoratzen da oraindik Joxepa Mendiolarekin,dotore-dotore jantzi eta herrira zaldiz jeisten zen emakume apartekoarekin.

    Mendiolakoak aberatsak ziren, eta kondaira bat asmatu zen sasoi hartan, Mendiolan urrea zegoela ezkututa esaten zuena. Makina bat diruzale joan zen Joxepa hil ondoren Mendiolara etxea arrakatu eta ahal zuen guztia arrapatzera.Ez zen ala ere inor aberastu. Batzueri entzun diegu esaten Joxeparekin bizi zen Joxe morroiak beste nunbaiten ezkutatu zituela urre guztiak.

    Gaur egun baserria erorita dago, paretak besterik ez dira geratzen.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    MENDIOLA, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (MENDIOLA: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Plasencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (72. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (240 orrialdea)
    4. Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)