Mendiola industrialdea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Deba errekaren eskumaldean dago, Maltzagarako irteeran, Mendiola baserria azpian.


    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1970 herria txiki, industriak non nahi.

    Proiektua gauzatu, eta 1970 hamarkadako krisia etorri zen (Soraluze: enplegu industrialak 1.400tik 400era hamar urtetan). Poligonmoa hutsik: jabe batzuk kiebra jota, besteak kiili kolo, eta inork ez etorkizun oparoa halakotan hasteko.

    Poliki poliki aurrera, eta betetzen joan zen.

    Hainbat enpresa itxi dira, eta besteak zabaldu.


    Bertako industriak

    Hemen zerrenda jarri, Ezozibidetik hasita:

    • Tornillería Zuzamo S.L. (1. zenbakia). Mendiola industrialdera etorri baino lehen Atxurin zegoen. 2.002 urtean jubilazioz itxi zen, eta urte batzutan pabeloia hutsik geratu zen. 2.017 urtean alboko Elesa+Ganter enpresak erosi zuen.
    • Elesa+Ganter Ibérica S.L.[1] (2. zenbakia). Makinentzako elementu eta osagai estandarrak egin eta zabaltzen ditu. Leku faltan zegoela, 2.017 urtean alboko pabiloia erosi zuen.
    • Urrestarazu Metalworking S.L.[2] (3. zenbakia). Forja, dekoletaje eta mekanizatuan adituak.
    • Ibarra Logistika[3] (4. zenbakia). Hornidura, biltegi eta banaketa logistika. Soraluzeko ordezkaritza.
    • Estampaciones Laga S.A.[4] (6, 7 eta 8. zenbakiak). Azkoin eta txarandelen dekoletajea.
    • Industrias Gol S.A.U.[5] (9. zenbakia). Biltegia, lantegia Sagar-Errekan dago. Automoziorako estanpazioa hotzean. Enpresa familiarra zen, baina Alfa Taldeari saldu zioten. 2.015 urtean GSM talde korearrak erosi zuen.
    • Autocares Andres Gómez (10. zenbakia).
    • Ventanas Olarri S.L. (10. zenbakia). Itxita dago: 1.996 urtean sortu zen, eta 2.017an desegin.
    • Belaitz Nekazal eta Industri[6] (11. zenbakia). Baserriendako eta maskotendako mota guztiko produktuak.
    • Electricidad Laibi S.L.[7] (11. zenbakia). 1.957 urtean Eibarren sortu zen, Electricidad Larramendi izenarekin, 2.001 urtean izena aldatu eta Soraluzera ekarri zuten.
    • Laudin S.A.L. (11. zenbakia). Itxita dago: 1.989 urtean sortu zen, eta 2.016an desegin.
    • Grupo Redima Ibérica NorteGrupo Redima. Grupo Redima Ibéricaren site ofiziala.</ref> (14 zenbakia). Makina Erreminten salerosketak.
    • Taller Mecánico Albisua S.L. (12. zenbakia). Metalaren tratamendua, ingenieritza mekanikoa, erramintak.
    • SOMABE[8] (14 zenbakia).
    • Embalajes Zugasti (14. zenbakia).
    • SNA Europe[9] (15 zenbakia). Garai bateko Irazola Herramientas S.A., 2.005 urtetik aurrera enpresen batuketak bitartez gaur egun SNE Europe taldearen Soraluzeko lantegia da. Eskuzko erremintak egiten dituzte.
    • Industrias Fer S.L.[10] (17 zenbakia). Saltoki handientzako ontziratze eta banaketan adituak.
    • Tornilleria Iterga S.L.[11] (17 zenbakia). Mekanizatua eta dekoletajea.
    • Lasher S.L.[12] (17 zenbakia). 1.973 urtean sortua, piezak mekanizatzen dituzte.
    • Tornillería Aras S.A.L.[13] (19. zenbakia)

    Erreferentziak

    1. Elesa+Ganter. Site ofiziala.
    2. Urrestarazu Metalworking. Site ofiziala.
    3. Ibarra Logistika. Transportes Ibarra S.L. enpresaren site ofiziala.
    4. Estampaciones Laga. Site ofiziala.
    5. [www.gol.es/ Industrias Gol]. Site ofiziala.
    6. Belaitz. Site ofiziala.
    7. Electricidad Laibi. Site ofiziala.
    8. SOMABE. Soraluze Makina Bereziak S.L.L. enpresaren site ofiziala.
    9. SNA Europe. SNA Europe taldearen site ofiziala.
    10. Industrias Fer. Site ofiziala.
    11. Iterga. Site ofiziala.
    12. Talleres mecánicos Lasher. Site ofiziala.
    13. Tornillería Aras. Site ofiziala.