Mertzedariak (eu)

    Sorapediatik

    Andre Maria Mesedetakoaren Lagundiaren Karitateko Mojek ziren, erdaraz Hermanas de la Caridad de la Congregación de Religiosas de Nuestra Señora de las Mercedes.

    Babesetxeaz arduratzeko ekarri zituzten 1.896ean. Soraluzen 11x urte eman zuten alde egin baino lehen. Urte horietan eskolak ere eman zituzten (1.896-1.972).

    Moja talde trinkoa egon da, 6-8 lagunekoa.


    Irudiak

    Handitzeko sakatu


    Aurrekariak

    XV-XVIII mendeetan Soraluzek bi ospitale izan zituen, hurrenez hurren. Aurrekoa Hirutasun Santuaren Ospitala, Errabal 18 kalean zegoena. Gordetzen den lehen aipamena 1.517 urtekoa bada ere, zaharragoa zen.

    XVII mende bukaeran ospitala oso egoera txarrean zegoen, berria eraikitzea erabaki zuten, Errekalde kaleko 1 zenbakiaren ondoan, Maala ermitaren gurutzea dagoen tokian[1]. Ospitalea 1.685 urtean hasi zen, eta 1.701 urterako bukatuta zegoen. Erruki-Ospitalea deitzen zioten erregistroetan, herriak Madalena esaten zion eta Udalak erabiltzen zuen izen ofiziala Hirutasun Santua zen.

    1.759 urtean desegin zen ospitala eta, XVIII oparoa izanik, arazo handirik ez zen sortu.

    Baina XIX mendea bestelakoa izan zen, etaurtetan ibili ziren ospital berria egiteko ahaleginetan. Azkenean, eta Isidoro Iturriagak indianoak emandako diruari esker, 1.896 urtean Mendizabal etxea erosi zuten eta Babesetxe-Ospitala antolatu.

    Beste ongile bat Mikaela Maiztegi izan zen, Dama Mikaela. Dirua eman bai, baina baldintza oso estuetan. 1.901 urtean hil zen, eta 1.904 Udalak baldintzak onartu zituen.


    Mertzedariak Soraluzen

    1.986 urtean bertan Mertzedariekin jarri ziren harremanetan, eta Soraluzerako hiru lagun ekarri: Araceli Royo, Bautista Oset eta Gertrudis Mendiguren. Hurrengo urtean, 1.897an, Rosenda Santos etorri zen Andaluziatik.

    Araceli Royo jarri zuten bertako buru. Honek denbora gutxi egin zuen Soraluzen: balio handikoa izanik, aurrera egin zuen eta Mesedetako Mojen Lagundiko Ama Nagusi Orokorra izatera iritsi zen.

    1.901 Mikalea maiztegi hil zenean, testamentuan eskatu zuen Babesetxea San Vicente de Paul-eko Alaben (Karitateko Alabak) edo beste erlijio-erakunde edo kongregazio baten ardurapean egon dadin. Arestian esan denez, Dama Mikaelak jarritako gainontzeko baldintzak bete ziren, baina Mertzedariak Soraluzen jarraitu ziren.


    Babesetxea

    Mertzedarien zeregin nagusia Babesetxea eta babestuak zaintzea izan da. Bilakaera honako hau izan da:

    • 1.896. Zazpi babestu eta hiru moja.
    • 1.897. Izurriteak zirela eta, babestuen kopurua dezente handitu zen. Lau moja ziren.
    • 1.920. 11 babestu eta 6 moja zeuden, Arrasateko Victoria Arinek zuzenduta.
    • 1.935. 15 babestu (adinen batezbestekoa 54 urtekoa) eta 6 moja (bataz-beteko adina 31 urte), Margarita Larrañagaren zuzendaritzapean. Une horretan, Babesetxeak 19 ohe zeuzkan.
    • 1.937. Gerra denbora. Beste 14 pertsona sartu ziren, 29 babestu guztira.
    • 40ko hamarkada. Babestuen kopurua hamar bat pertsonakoa zen.
    • 1.955. 19babestu eta 9 moja zeuden.
    • 1.967. 9 moja. Babesetxea ixtekotan egon zen, diru faltaz.
    • 1.996. 35 babestu eta zazpi moja daude, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.
    • 1.978. Zahar egoitza berria zabaldu zuten. Lehen egitasmoa 1,954 urtekoa bazen ere, lanak 1.976 urtean hasi ziren.


    Ikastetxea

    Babestetxea zuzentzeaz gain, urte askotan eskolak eman zituzten:

    • 1.896. Herrira etorri eta eskolaurrea antolatu zuten umeendako.
    • 1.901. Udalak ahaeginak egin zituen nesken eskola antolatzeko, baina ezin zuen baimenik lortu.
    • 1.903. Nesken eskola zabaldu zuten.
    • 1.905. Gipuzkoako Gobernadore Zibilak eskola ixteko agindu zion Udalari.
    • 1.905tik aurrera. Azkenean, arazoa konpondu zen. hasierako urteetan 35-40 neska izan zituzten gutxi gora behera.
    • 1.923. Uniformea jantzeko araua ezarri zuten, eta 1.940 urtean bertan behera geratu zen.
    • 1.940tik aurrera. Lau urteko mutikoak onartzen zituzten.
    • 1.940. 122 neska eskolan (guztira 431 ikasle ziren herrian, horietatik 110 mutil maristetan).
    • 1.954. 192 ikasle (guztira 570 ikasle herrian). Ia erdiak sei urtetik beherakoak ziren.
    • 1.956. Mesedetako mojek zeuzkaten ikasleak herriko ikasle guztien %25 ziren
    • 1.959. 207 ikasle (herriko ikasle guztien %32a). 4 urtetik 6ra 71, 6 urtetik 8ra 34, 8 urtetik 10era 30, 10 urtetik 12ra 46 eta 12 urtetik 14ra 26.
    • 1.961. 237 ikasle, horietatik 97 4 eta 6 urte bitartekoak.
    • 1.962. 211 ikasle. Etapa honen hasieran Batxilergoa jarri zen.
    • 1.967. Ikasle-murrizketa handia: Liga de Patronato Local delakoak bultzatuta, ikastetxe berria zabaldu zen eta batxilergo ikasle guztiak bertara pasa ziren. Eskolaurrea eta haur-hezkuntza bakarrik geratu ziren.
    • 1.972. Atxuri kaleko ikastetxeak behin betiko itxi zituen ateak.


    Bukaera

    ???? urtean mertzedariek alde egiten zuten.


    Erreferentziak

    1. Madalena ermita hau inoiz ez zen eraiki, baina gurutzea orandik gordetzen da, Errekalde eta Atxuri artean.