Miguel Antonio de Jauregui (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Miguel Antonio de Jauregui y Ondarza | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = ? | hil = Bergara, 1833 | profila = Eskultorea, arkitek...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:24, 26 uztaila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Miguel Antonio de Jauregui y Ondarza
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio ?
    Hil Bergara, 1833
    Profila Eskultorea, arkitektoa


    Familia

    Aita Thomas Jauregui Badiola[1] urretxuarra izan zen (1723-1768) eta ama Agustina Ondarza Yturrieta bergararra (1720-1791).

    Thomas erretaulagilea zen lanbidez, rokoko estilokoa, eta azkenetako lana Soraluzen egin zuen (1767), Narareno eta Dolorosa kaperetako erretaulak hain zuzen.

    Gipuzkoa eta Nafarroan lan egin zuen gehien bat, familia herri batetik bestera aldatzen zela lanaren arabera, seme alaben bataio agiriak erakusten dutenez: Juan Antonio (Bergara, 1742), Maria Manuela Antonia (Segura 1749), Francisco Thomas (Segura 1750), Maria Antonia Rosa (Oñati 1751), Engracia Antonia (Zumarraga 1758) eta Assensio Antonio (Oñati 1760).

    Miguel Antonioren bataio agiririk ez da Gipuzkoako eliz artxibategietan agertzen. Ez dakigu Nafarroan jaio zen, edo Juan Antonio izenarekin inskribatu zuten, edo...


    Ikasketak

    Arkitektura eta eskultura ikasi zituen Madrilen, San Fernandoren Arte Ederren Erret Akademian hain zuzen.

    Horretarako diru laguntza eman zioten ("pensionado").


    Eskultore lanak

    Madrildik bueltan lehen lan urteak eskultore lanetan eman zituen, aitaren moduan.

    Hala ere, estilo oso desberdina zuen; aita rokoko bazen, Antonio Maria neoklasizismoari jarraitzen zitzaion. Noticias de los Arquitectos y Arquitectura de España liburuan aitari buruz esaten zenez (1823):

    Zegaman hil zen 1768. urtean, 60 urte zituela, maisuaren gustu txarrari eusten dioten ikasle batzuk utziz. Salbuespena Miguel Antonio bere semea da, Bergarako Mintegian diseinu maisua dena, arkitektura ordenen arabera tajuz lan egiten duela.

    1771 eta 1773 artean Zegamako (Gipuzkoa) parrokiarentzat lanean aritu zen, besteak beste, sakristian gordetzen den "Kristo hilzorian" egiten. Asteasuko (Gipuzkoa) parrokiako erretaula amaitzeko San Pedroren eta Espiritu Santuaren tronuak egin zituen eta 1779an eliza hartarako San Andres eta San Juan Nepomucenoren estatuak egin zituen.

    1785. urtean Montevideorako (Uruguay) erretaula egin behar zituela, emaztea eta Soraluzeko bi koinatu abal-emaile agertu ziren.


    Arkitekto lanak

    1780. urtean arkitekto lanekin hasi zen, Ventura Rodriguez ospetsuak bultzatuta. Aurreko urteetan Santa Maria la Real elizako erretaula barrokoa erre zenez, Soraluzetik Ventura Rodriguezi eskatu zioten erretaula berria marrazteko, eta honek onartu. Baina gauzatzeko orduan Madrildik etortzeko gogorik ez zuzenez, Miguel Antonio de Jauregui proposatu zuen lanak zuzentzeko.

    Ordutik aurrera Miguel Antoniok Gipuzkoa osoan lan egin bazuen ere, proiektu gehienak Bergara eta inguruetan gauzatu zituen, horietako batzuk Soraluzen bertan.

    1784. urtean Euskal Erret Mintegi Abertzalea[2] zenaren eraikina orduan marraztu zuen eta[3].

    1785.ean, Lacy-ko konteak eskatuta, Soraluzeko Erret Lantegien zabaltzea proiektatu zuen, bigarren Erregetxea. Diru faltaz ez zen egin.

    1788. urtean errebote-frontoia egiteko proiektua marraztu zuen. Hogei urte lehenago Bartolomé de Eguizabalek Guatemalatik bialdutako diruarekin, eta Aldasorotarrek emandakoarekin egin zen.

    Bigarren Erregetxea egin ez zenez, 1803. urtean beste proiektu bat prestatu zuen, Erregetxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, Plaza Zaharraren gainean.

    1818.ean Hondarribiko Santa Maria del Manzano parrokikomerretaula nagusia zein albokoak marraztu zituen.


    Bestelako lanak

    Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Erret Akademiaren kidea izan zen.

    Bergarako Nobleen Erret Mintegiko marrazki irakaslea izan zen, gutxienez 1784tik 1807 arte.

    Bergaratik Alzolarainoko bide berria egin zenean, Joaquín de Maquibarrekin batera berak irabazi zuen enkantea Bergara eta Soraluze arteko zortzi zatiak egiteko[4].

    Eta hainbat kasutan aditu moduan ere kontratatu zuten: 1806.ean Antzuola ibaiaren planu topografikoa egiteko eskatu zioten[5], 1819.an Albisua baserritik Barrutia errotara doan errekari buruzko txostenaAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag...


    Ezkontza eta familia

    Soraluzen ezkondu zen (1785), Maria Barbara de Aguirre Yraolabeitia y Azcarate soraluzetarrarekin (1760).

    Bergaran jarri ziren bizitzen, eta seme bakarra izan zuten, Jose Antonio Bruno (1785).

    Hurrengo urteak oso zailak izan ziren orokorrean (Frantziako Konbentzio gerra, Espainiako Independentzia gerra…) eta irabazitako diruak hainbat ondasun publiko erosteko erabili zituzten.

    1800.ean Estatuak eliz ondasunak saldu zituenean, San Pedro elizako abadeen etxe bat erosi zuenAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag.

    Ondasunen alogerak izan ziren bikotearen beste diru iturri bat[6].


    Maria Barbararen kapilauatza

    XVIII mendean Juan Antonio de Azcarate soraluzetarra Ameriketara joan zen morroi, 18 urte zituela, eta azkenean dirua egin zuen Mexikoko Guadalajaran, saltzaile.

    Seme-alabarik izan ez zuenez, hiltzerakoan dirua laga zuen sorterrian kapelautza sortzeko, bere animaren alde mezak emateko. Kapelautza 1788-1789 urteetan sortu zuten eta aurreko kapelaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba eta Maria Barbararen neba.

    1812 urtean José María hil zen, eta Maria Barbara arrebak kapelautza eskatu zuen. Kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, eskaera onartu zuen.

    Modu honetan ezohizko egoera sortu zen: kapelau moduan, Maria Barbarak kapelautzaren errentak kobratzen zituen eta eginbeharrak (mezak, errezuak...), berriz, abade bati azpikontratatzen zizkion. Ezohizko egoera, baina ez aurrekaririk gabekoa: inoiz apazgaien bat kapelau izendatzerakoan, gauza bera egiten zen ikasketak bukatu artean; hau da, errentak kobratu eta lanak azpikontraratu.


    Auziak

    Zazpi urte pasa eta gero Kalagorriko orduko apezpikuak, Atanasio Puyal y Poveda jaunak, Deba bailara bisitatu zuen (gogoratu garai hartan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Deba bailara Kalagorriko elizbarrutian zeudela). Egoeraren jabe egin zenean, kapelautza hutsik zegoela erabaki zuen, María Bárbara apaiza ez zelako, ¡eta gainera andra!. Eta zegokion prozesua martxan jarri zuen, eliz-epaitegietan.

    Baina María Bárbararen senarrak, Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak, pisu handia zuen. Beraz, bigarren auzia abiatu zuen, epaitegi zibiletan baina, emaztearen errentak berreskuratzeko.

    Kapelautza (eta errentak) hutsik zeudela, Miguel de Mendiguchia izenekoak beretzat eskatu zuen kapelautza, Juan Antonio de Azcaraten ahaidea zelako. Horretarako hirugarren auzia abiatu zuen.

    Gauzak horrela, 1820 urtean Espainiako hiru urteko liberala izan zen. Hiru urte hauetan Elizarekin zerikusia zuten lege guztiak aldatu zituzten, eta epaitegi zibilak goitik behera antolatu. Dena dela, Miguel Antonio de Jaureguiren demanda aurrera egiten ari zen. Baina 1823 urtean absolutismoa itzuli zenean, epaitegietan egindako bidea desegin zuten.

    Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, doako justizia eskatu zuen.

    1824 urtean Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten eliz-prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. Atanasio Puyal apezpikua 1827 urtean hil zen.


    Behin betiko epaiak

    1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.

    Epaitegi zibilak 1833 urtean eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra.

    Urte honetan bukatu ziren auziak eta epaiak María Barbararentzat. Kapelautza inguruko auziak, berriz, ez ziren bukatu 1866 urtera arte.


    Andra-gizonen heriotza

    Miguel Antonio Bergaran hil zen, 1833. urteko maiatzak 29an, azken auzia bukatu zen urte berean.

    Handik hilabete batzuetara Maria Barbara emaztea hil zen, azaroak 27an hain zuzen.


    Erreferentziak

    1. Tomás de Jauregui. Real Academia de la Historia.
    2. Real Seminario Patriótico Vascongado.
    3. 1784/08/01. Escritura de construcción de obras de cantería y carpintería del Real Seminario Patriótico Bascongado, con arreglo al diseño y plan hecho por Miguel Antonio de Jauregui, maestro de dibujo, por Juan Antonio de Thomasa, Lorenzo Diez de San Martin y Jose Nicolas de Aguirre (Bergarako Udal Artxiboa).
    4. 1800/10/24. Autos para la tasación de las obras por Alexo de Miranda, maestro arquitecto, hechas en 8 trozos del camino real de coches desde Bergara a Placencia, por los asentistas y Miguel Antonio de Jauregui (Bergarako Udal Artxiboa).
    5. Joaquín Ignacio de Zunzunegui arkitektoarekin batera egin zuen. Biak Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Erret Akademian batera ikasitakoak ziren.
    6. 1809/05/30. Escritura otorgada por Miguel Antonio de Jauregui, encargado de Pedro de Landazuri y Lizaola y éste de su madre Josefa de Lizaola Lili, a favor de José Ignacio de Lasarte y María Ignacia de Murua Mendiaraz, su muejr, de arrendamiento de la casa pequeña pegante a la mayor titulada de Zabala u Oxirondo existente en la calle Vidacruceta (Bergarako Udal Artxiboa).