Normandiako Placencia erregina (eu)

    Sorapediatik
    Normandiako Placencia
    [[Fitxategi: Normandiako Placencia erregina. Naxerako hilobia (Euskonews).jpg | 300px | frameless]]
    Jaio ¿?
    Hil 1088ko apirilaren 14aren ondoren
    Profila Erregina


    Jatorria

    Plazentzia Normandiakoa edo Plazentzia Nafarroakoa (?- 1088ko apirilaren 14aren ondoren) Iruñeko erregina ezkontidea (1068-1076) zen.

    Fray Gregorio de Argaiz egileak 1668 urtean idatzi zuenez, Corona real de España por España liburuan (Espainiako erret koroa Espainiarengandik), Normandiako duke baten alaba izan omen zen, Blanca izenekoa. Aita Richard I edo bere semea Richard II izan zitekeen[1], baina Blanca honen aztarnarik ez dagoenez, agian ezkerreko eskutik etorriko zen.


    Ezkontza

    Fray Gregorio de Argaiz-en idatzi zuenez:

    1054 urtean On Garcia Sanchez erregeari seme nagusia jarraitu zitzaion, On Sancho Garces edo Garcia, izen bereko seigarrena. Noblea esan zioten izaera halakoa zuelako, Monastegiei egindako dohaintza askok erakusten dutenez. Doña Blancarekin ezkondu zen, Normandiako Rikardo Dukearen alaba. Beste izenez Placencia ere esan zioten, bere edertasunaz eta atsegina izateagatik, edota bere izaeraren xalotasunaz. Grezian Leocadia esango zioten, gaztelaniaren Blanca parekoa. Izen honekin izendatzen du On Sancho erregea bere gizonak…


    Seme-alabak

    Gutxienez, Placenciak eta Antsok seme bi eta alaba bat izan zituzten elkarrekin:

    • Gartzia Antso Nafarroakoa, umea zela hila.
    • Gartzia Nafarroakoa, Toledon 1091ren ondoren hila. 1076 urtean aita erail zutenean, errege de iure bazen ere, Antso V.a errege de facto bihurtu zen, erreinuko handikien laguntzaz.
    • Estefania Nafarrokoa.
    Santa María la Real (Naxera). Ikuspegi orokorra (Dietmar Giljohann)

    Arrrasto historikoak

    Nafarroako erregistroetan 1068 urtean agertzen da lehendabizikoz: Plazentia izeneko erregina Iratxeko monasterioari Legarda hiribildua dohaintza egin zion. Beraz, urte horretan baino lehen Antso IV.a Nafarroakoa ezkondu zuen. Garai hartan erregearen izenburua “Naiarensis Rex” zen, eta Iruña, Araba eta Naxerako erregea zen.

    Lau urte geroago, 1072. urtean errege-erregina San Millan monastegian zeudela, bertako San Blas abateari Iurretako monastegia eman zioten, Bizkaiko jaunak-andereak ziren On Iñigo eta Doña Toda konde-kondesen oniritziarekin. Halaxe jaso zuen Pascual Madozek bere hiztegi ospetsuan.

    Bion azken aipamena 1076 urtekoa zen. Cardenaseko (Errioxa) monastegia bisitatu zuten eta Errioxako Donemiliaga monastegiari eman zieten Cardinas Mayores y Menores-eko herriak.


    Alargundu

    Placencia erreginaren gizona, Antso IV.a, urte hartan bertan Nafarroako Funes hegoaldean ehizan ari zela, Peñalen erreka zuloan Ramon koinatuak erail zuen (Arga eta Aragon ibaiak biltzen diren inguruan), Ermensinda koinata, nafar handikiak eta Gaztelako Alfontso VI.arekin bat eginda.

    Nahiz eta erregea Gartzia bere semeak izan behar zuen, erregearen lehengusua errege bihurtu zen, Antso Va izango dena, Gaztelako Alfontso VI.agatik babesteko.

    Dena dela, azken honek Bizkaia, Araba, Errioxa (Naxera barne, garai hartan Iruñarekin batera erresumako hiriburua zena), Pankorbo, Ebroko Miranda eta Gipuzkoako sartaldeko erdia hartu zituen. Ondorioz, ordurarte Iruña eta Naxerako erregeak izandakoak aurrerantzean Nafarroako erregeak izendatu ziren.

    Hau da, Placencia erreginaren gizona hil eta gero (Antso IVa), Soraluze zena Nafarroatik Gaztelako erregeraren eskuetara pasa zen.

    Santa María la Real (Naxera). Erret hilobiak (Fernando Fornieles)

    Azken urteak

    Arestian esan dugunez, Placencia erreginaren azken aipamena 1088ko apirilaren 14ekoa da.

    Ez dakigu noiz hil zen, baina bai Naxerako Erret Panteoian hilobiratu zutela, zegokion tokian. Gaurko bere hilobia, gainontzekoekin batera, mende batzuk geroago egin zuten.


    Erreferentziak

    1. Normandiako dukeak (frantsesez)