Nova Hispaniae Descriptio (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Nova Hispaniae Descriptio | irudia = Nova_Hispaniae_Descriptio_(Van_den_Keere_1616).jpg | egilea = Pieter van den Keere | urtea = 1616 | h...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:55, 25 ekaina 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Nova Hispaniae Descriptio
    Egilea Pieter van den Keere
    Urtea 1616
    Hiria Amsterdam
    Tamaina
    Nova Hispaniae Descriptio (Van den Keere 1616).jpg


    Mapa zertan den

    Espainia eta Portugaleko mapa eder hau Pieter van den Keerek argitaratu zuen lehen aldiz 1616an.

    Bi kartutxorekin, batean Madril agertzen dela. Gainera, iparrorratza, munstroa eta itsasontziak erakusten ditu. Inguruan Felipe III erregearen irudia, armarria, 12 ikuspegi (El Escorial, Montserrat, Lisboa, Sevilla, Segoviako zubia Madrilen eta Valladolid goian, Toledo, San Adrian mendatea, Burgos, Granada eta Barcelona azpian) eta jantzi tradizionalak jasotzen dituen 8 irudi (Espainiako, Bizkaiako, Portugaleko eta Granadako mairuen bina).

    Johannes Janssoniusek plantxak erosi, eta sei bat aldiz birrargitaratu zuen (van der Keeren izena berearekin ordezkatuz)[1]

    1638. urtean Nicolaus Visscherek argitaratu zuen, Nova et accurata Tabula Hispaniae izenarekin hain zuzen.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Plazenzia) ez da nabarmentzen gainontzeko herrien artean, baina LEPVSCVA probintziaren erdi erdian agertzen da.

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Bitxikeriak

    Hondarribia eta Irun Nafarroa barruan daude, Lepvscva Errenderitik Bilboraino zabaltzen da, eta BISCAIA, aldiz, Bilbotik Santanderreraino. Araba Gaztela barruan agertzen da.

    Jantziak ilustratzeko lau multzo bereizten dira: espainiarrak, bizkaitarrak (euskaldunak?), portugaldarrak eta Granadako moriskoak. Bizkaiko bi irudi dakar: Bizkaiako andra nobleak[2] eta Bizkaiako bertakoak[3]. San Adrian mendi lepoaren irudia ere badakar.


    Erreferentziak

    1. Irudian agertzen dena Janssoniusena da, laugarren aldaera hain zuzen, 1640. urtean argitaratua.
    2. Nobiles faeminae Biscaiae,
    3. Biscaiae Indigenae.