Ogi torradak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:46, 22 urtarrila 2020

    Zer eta noizko diren

    Ogi torradak plater goxoa dira, erreza eta aurreko eguneko ogia aprobetxatzeko aukera ematen duena. Sorakluzen eta Euskal Herriaz gain, mundu osoan zabalduta daude: Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Estatu Batuak, Txina, Zelanda Berria...

    Nahiz eta urte osoan zehar edozein egunetan prestatu daitezkeen, tokian toki oso lotuta daude egun seinalatuekin: leku batzuetan Aratosteetan, beste toki askotan Garizuman... eta Soraluzen eta inguruan Kandelaria egunean jaten dira[1].

    Ondoko errezeta hau erabiliz 8 ogi xerra handi presta daitezke.


    Kandelaria eguneko ogi-torradak (Eta kitto)

    Errezeta bat

    Osagaiak

    • 8 ogi zerra, mami trinkokoak
    • Esnea, litro erdia
    • 10 koilarakada azukre
    • Kanela ezpaltxo bat
    • Limoi azala, zati bat
    • Irin xorta bat
    • Arrautzak
    • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
    • Azukre beltza (aukeran)
    • Kanela-hautsa (aukeran)

    Lanabesak

    • Kazu edo kazola.
    • Erretilu zabala.
    • Sartaina edo padera.
    • Paper xurgatzailea.

    Jarraibideak

    Kazo edo kazola batean ipiniko ditugu esnea eta azukrea; limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsi eta irakiten jarriko dugu guztia, su eztian, lehen borborrak hasi arte. Une horretan atera egingo dugu sutatik eta hozten utziko dugu.

    Bitartean, eguneko ogia edo bezperakoa erabiliz, labana batez 8 xerra moztuko ditugu, eta erretilu zabal batean ipiniko. Ondoren, prestatutako esneari kanela eta limoi azala kenduko diogu eta ogi xerrei gainetik egingo diegu, ondo busti arte. 15 minutuan gutxienez bertan utziko dugu, orduan kontu handiz buelta emango diegu eta beste 15 minututan bakean utziko ditugu, ogia esnetan ongi busti arte.

    Bukatzeko, kontu handiz pasako ditugu irin-arrautzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian frijituko ditugu ondoren, ezti-ezti frijitu ere, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero.

    Ahal dela, torradak epel jatea hobe. Bestela, mikrouhinetik pasako ditugu. Jan aurretik azukrea egingo diegu, zuria ala beltza; eta usaintsuak gustatzen bazaizkigu, berriz, kanela hauts pixar bat ere.


    Kontutan hartzekoak

    Erne ibili beharko gara, oso erraz hausten dira eta.

    Itxura hobea emateko, gainetik azukre zuria egin beharrean azukre beltza erabili.

    Usaintsuak gustatzen bazaizkigu, gainetik kanela hauts pixka bat ere egingo diegu.


    Erreferentziak

    1. Zenbakidun zerrendako elementua

    Goi-indizearen testua

    1. Ez da nahastu behar Eguen Gizenean jaten diren esne torradekin.