Ohiko armagintzaren gainbehera (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan sistema gremialaren gainbehera jasotzen da, ''La Euscalduna'' lantegiaren ingurukoa hain zuzen (1793-1865)....)(r)en berrikusketa, ordua: 20:54, 7 urtarrila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan sistema gremialaren gainbehera jasotzen da, La Euscalduna lantegiaren ingurukoa hain zuzen (1793-1865).


    Sistema gremialaren gainbehera

    Suzko armagintzan, sistema zaharra lau gremiotan oinarritzen zen: kañoigileak, kaxagileak, giltzagileak (edo txiapagileak) eta aparejeroak. Hala, Espainiko itsas-armadak eskaerak egiten zituen, eta Soraluzen eskaera hauek lau gremiotako armagileen artean banatzen ziren.


    Konbentzio gerra

    XVIII mende bukaeran eta XIX mende hasieran goia jo zuen sistemak: urteko 30.000 fusil, Erregetxe berriaren eraikuntza... Baina goiarekin batera gainbehera hasi zen.

    Erregetxe berria

    Baina garai hartako gerrek sistema kilikolo laga zuten. Izan ere, Frantziako Konbentzio gerrak (1793-1795), Espainiako Independentzia gerrak (1808-1814) eta lehen karlistadak (1833-1840) oso ondorio txarrak izan zituzten: tailerrak deseginda, armagile asko hilada edo zaurituta, hainbat armagilen emigrazioa, kanpoko lantegiak zabaldu...

    Lehen karlistada

    Deseuztapenak: gremioena, Lantegi Nazionalena

    Eta Espainiako itsas-armadaren eskaerak gero eta txikiagoak ziren, eta irregularrak. Azkenean, 1865 urtean gremioen sistema legez desegin zuten.


    La Euscalduna enpresa eta lantegia

    Sistema gremialaren bukaerak ez zuen inor gutxi sorpresaz harrapatu. Eibarren, esate baterako, aspalditik hasi ziren tailer batzuk produktu berriak lantzen (ehiza eskopetak, pistolak) eta sare komertzial propioak antolatzen.

    Soraluzen José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jauna izan zen aintzindari. Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen.

    Orduan hasi zen Viclers garaia.


    Erreferentziak