«Ondare txikia. Galeriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Argitaratzen}} Soraluzen (eta beste leku askotan) galeria berbak esanahi zehatza du: beirateek estalitako korridorea, balkoia ordezkatzen duena. Gehienetan Deba ibaiar...)
     
    No edit summary
    3. lerroa: 3. lerroa:
    Soraluzen (eta beste leku askotan) galeria berbak esanahi zehatza du: beirateek estalitako korridorea, balkoia ordezkatzen duena.
    Soraluzen (eta beste leku askotan) galeria berbak esanahi zehatza du: beirateek estalitako korridorea, balkoia ordezkatzen duena.


    Gehienetan Deba ibaiaren aldera daude, eta egurrezkoak dira (nahiz eta bakarren bat harrizkoa izan).
    Gehienak Deba ibaiaren aldera daude, eta egurrezkoak dira (nahiz eta bakarren bat harrizkoa izan).




    9. lerroa: 9. lerroa:
    Deba ibaiertzeko etxeei, urteekin, balkoiak egin zizkioten ibaiaren aldera: Santa Ana, Kalebarren, Gabolats, Baltegieta, Errabal, Atxuri...
    Deba ibaiertzeko etxeei, urteekin, balkoiak egin zizkioten ibaiaren aldera: Santa Ana, Kalebarren, Gabolats, Baltegieta, Errabal, Atxuri...


    Eta balkoietan, bazter batean, komunak egin ziren.
    Eta balkoi hauetan, bazter batean, komunak egin ziren.
     
    AMPla-SorUA, Libro de Registro de un traslado de testamento de 1523. 1526/05/05 Urbanismoa Traslado de un mandamiento del licenciado Diego de Bargas corregidor de la provincia por el que se manda: "cubran las necesarias que tienen fuera de sus casas de arriba abaxo de tabla o piedra so pena de cada diez mil maravedís".


    Agian komun hauekin lotuta egongo da 1526. urtean probintziako korrejidoreak agindutakoa: "...etxetik kanpo zituzten ''beharrezkoak'' egurrez edo harriz estaltzeko, bestela hamar mila marabediko isuna izango zela eta"<ref>"...cubran las necesarias que tienen fuera de sus casas de arriba abaxo de tabla o piedra so pena de cada diez mil maravedís" (Soraluzeko Udal Artxibategia, 1523eko testamentu baten kopia Erregistro liburuan 1526/05/05).</ref>.





    23:46, 16 maiatza 2021(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Soraluzen (eta beste leku askotan) galeria berbak esanahi zehatza du: beirateek estalitako korridorea, balkoia ordezkatzen duena.

    Gehienak Deba ibaiaren aldera daude, eta egurrezkoak dira (nahiz eta bakarren bat harrizkoa izan).


    Aurrekariak

    Deba ibaiertzeko etxeei, urteekin, balkoiak egin zizkioten ibaiaren aldera: Santa Ana, Kalebarren, Gabolats, Baltegieta, Errabal, Atxuri...

    Eta balkoi hauetan, bazter batean, komunak egin ziren.

    Agian komun hauekin lotuta egongo da 1526. urtean probintziako korrejidoreak agindutakoa: "...etxetik kanpo zituzten beharrezkoak egurrez edo harriz estaltzeko, bestela hamar mila marabediko isuna izango zela eta"[1].


    Galeriak

    Debboraz, balkoiak osorik itxi ziren, beheko aldea egurrez eta gainekoa beiratezko leihoekin. Leiho hauek gillotina modukoak ziren, inoiz beirekin forma apaingarriak eginez (Santa Ana 8).

    Itxitura nahikoa singlea zenez (egurra eta beira), leku freskuak ziren, baina hotzak neguan. Beraz, barruko ate eta lehioak itxi eta ez ziren erabiltzen hilabete hotzetan. Udaberriarekin, berriz, ate eta lehio hauek erretiratzen ziren, galeriak erabilgarri egiteko.

    Batzutan, lehioen azpian galeriek atetxo modukoak zituzten, errejekin babestuta. Zabaldu eta gero, galeria egurastu zitekeen, eta umeek ibaia ikusteko aukera zuten.

    Galeria motak

    Hiru motako galeriak zeuden.

    Singleena, etxebizitza batean balkoia ixten zenean.

    Beste aukera bat izaten zen etxe osoko balkoiak galeria bihurtzea batera.

    Azkenik, behin baino gehiagotan balkoi guztiak bota ezkero galeriak eraikitzen ziren, baina bizpahiru metrotako fondoa emanez. Mota hauerako dira, esateko, Kalebarrenekoak.


    Desagertutako galeriak

    Galeriak kendu, etxeak bota…

    Erregetxe zaharra, planoak gordetzen dira (Iñigo la Espada 1751).

    Errekalde 1 zenbakian (Errekaldeko ospitale zaharra) oraindik mehelina dago, galeria baten aztarna.


    Harrizko galeriak

    Egurrezko galerien moduan, Soraluzen bada kasu bat harrizko galeriak dituena.

    Arregia jauregiak egurrezko galeria zuen, Deba aldera begira. Bi mehelin artekoa eraikita zegoen.

    Baina XVI. mendean jauregia goitik behera berriztu zutenean, egurrezko galeria bota era harrizko galeri berria egin zuten, fondo handiagokoa. Solairu bakoitzean hiru arku zabalak zituen.

    Gerora, arku hauek itxi eta leiho arruntak jarri zituzten. Hala ere, arkuak oraindik nabarmendu daitezke ibal alderako etxaurrean.


    Erreferentziak

    1. "...cubran las necesarias que tienen fuera de sus casas de arriba abaxo de tabla o piedra so pena de cada diez mil maravedís" (Soraluzeko Udal Artxibategia, 1523eko testamentu baten kopia Erregistro liburuan 1526/05/05).