Ondare txikia. Harakin kakoak (eu)

    Sorapediatik
    Kalebarren 1ko harakin kakoa (J.C. Astiazarán 2021)

    Harakin kakoak harategien etxaurretan zeuden burnizko kakoak, txerri hil berriak bertatik zintzilikatzeko eta txerrikiak salgai zirela erakusteko.

    Horregatik, lurretik bizpahiru metrotara kokatzen ziren.


    Erabilera

    Harategian txerria hiltzen zenean, goitik behera zabaldu eta erraiak kentzen zizkioten.

    Ondo garbitu ostean, haga luzea sartzen zitzaion buru azpitik. Haga honek bi metroetakoa edo luzeago izaten zen, txerria airean geratzeko; eta beti harakin kakoaren altura baino luzeagoak.

    Behin txerria hagatik zintzilik zela, hagaren goiko punta kakoan lotzen zen, eta beste punta lurrean finkatzen zen. Txerria airean geratzen zen, zabal zabalik, hormara begira.


    Desagerpena

    Osasun arauak gero eta zorrotzagoak izanik, 1960 hamarkadan harakinek laga zioten txerria harategien kanpoaldean erakusteari. Gainera, hiltegi handiei esker okelaren hornikuntza bermatuta zegoen, eta txerrikien eskaintza ez zen iragarri behar.

    Bere funtzioa galduta, etxaurrea atortzen zenean (harategia atondu, edo beste negozio bat zabaltzen zenean) kakoa kentzen zuten.

    Gaur egunean, harakin kakoek zera adierazten dute, inoiz lokal horretan harategia izan dela.


    Geratzen diren harakin kakoak

    Etxea Kokapena Harakin kakoa
    Kalebarren, 1
    Mendiolaetxea
    Txilingoa
    Ondare txikia. Kalebarren 1. Harakin kakoa. Kokapena.jpg Ondare txikia. Kalebarren 1. Harakin kakoa.jpg
    Kalebarren, 5
    Kalebarrengoa
    Mantxikuenekoa
    Mendatakoa
    Ondare txikia. Kalebarren 5. Harakin kakoa. Kokapena.jpg Ondare txikia. Kalebarren 5. Harakin kakoa.jpg
    Santa Ana, 7
    Taukiñekoa
    Txarandelgoa
    Ondare txikia. Santa Ana 7. Harakin kakoa. Kokapena.jpg Ondare txikia. Santa Ana 7. Harakin kakoa.jpg
    Etxaburueta, 4
    Pintorekoa
    Ondare txikia. Etxaburueta 4. Harakin kakoa. Kokapena.jpg Ondare txikia. Etxaburueta 4. Harakin kakoa.jpg


    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Erreferentziak