«Ondare txikia. Mehelinak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    92. lerroa: 92. lerroa:
       Ondare_txikia._Errekalde_1._Mehelina_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_2021).jpg | Errekalde 1 <br> (J.C. Astiazarán 2021)
       Ondare_txikia._Errekalde_1._Mehelina_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_2021).jpg | Errekalde 1 <br> (J.C. Astiazarán 2021)
    </gallery>
    </gallery>
    [[Fitxategi: Soraluze. Plaza zaharra eta Batzokia (1932).jpg | thumb | left | 400px | Batzokia. Ezkerraldean bi mehelinak (1932)]]
    ==Mehelin modernoak: Batzokia==
    Mehelinak eraikitzeari aspaldi utzi zioten, zaharrenak Ertarokoak direla eta berrienek mende batzuk dituztela.
    Baina XX mendeko lehen erdian, erregionalismo mugimendua zela eta, berriro hasi ziren agertzen eraikinetan. Oraingo honetan, baina, ez zuten inolako funtziorik betetzen, estetikoa ez ba zen.
    Soraluzen adibide garbia daukagu, Batzokian bertan. "Euskal" estiloan eraiki zuten, eta baserri zahar baten tankera eman nahian hainbat elementu erantsi zioten: teilatu zabala, balkoi "pobrea", leihatila triangeluarrak... eta, ezkerreko aldean, bi mehelin. Herrian dauden gainontzeko mehelinekin alderatu eta gero, estu eta ximelak dira, itxura gabekoa. Baina benetako mehelinen neurrikoak eraiki eta gero, etxaurrean handiegi geratuko ziren, zatarto. Horregatik arkitektoak nahiago izan zuen estuak jarri, funtzio dekoratiboa juxtu-juxtu betetzeko lain.




    100. lerroa: 109. lerroa:
       43.174659,-2.413301 ~Kalebarren 5-7;
       43.174659,-2.413301 ~Kalebarren 5-7;
       43.174780,-2.413332 ~Kalebarren 9-11;
       43.174780,-2.413332 ~Kalebarren 9-11;
      43.175047,-2.413565 ~Kalebarren 26;
       43.174183,-2.413191 ~Santa Ana 2;
       43.174183,-2.413191 ~Santa Ana 2;
       43.174066,-2.413072 ~Santa Ana 5-7;
       43.174066,-2.413072 ~Santa Ana 5-7;

    23:18, 11 ekaina 2021(e)ko berrikuspena

    Zer ziren

    Ertaroan suteak oso arriskutsuak ziren. Etxeak egurrezkoak zirenez, behin sortu eta gero oso errez zabaltzen ziren herri eta hirietan. Horregatik, XV. menderako eraikuntza arauek zera ezarri zuten, bi etxeen arteko hormak harrizkoak izan behar zirela.

    Bestaldetik, behe solairuan etxeak bere orubean mugatuta zeuden, baina hortik gora ez zegoen ordenantzarik eta, beraz, kale gainera zabaltzeko ez zegoen oztoporik.

    "Aukera" hau aprobetxatzeko mehelinak sortu ziren. Mehelinak bi etxeen arteko harrizko horma bereziak ziren, gorantz igotzen diren heinean kanporago ateratzen zirenak.

    Kanpora aterarako hormen artean, normalean, habeak sartzen ziren irtengunea sortzeko. Habe hauen gainetik hurrengo solairua eraikitzen zen, kaleari esparrua kenduz. Baharbada, sistema hau solairu guztietan erabil zitekeen, etxea gero eta aurrerago ekartzen, inoiz kalea itxi arte.

    Mehelin arruntez gain, Soraluzen beste motako mehelinak daude, harrizko irtenguneak dituztenak, oso leku gutxietan agertzen direnak.


    Kalebarreneko mehelin bereziak (Carlos de Cos 2015)

    Kalebarreneko mehelin bereziak

    Irtengune arruntak egurrezko habeen gainetik egiten ziren, baina Kalebarreneko zenbaki bakoitian badira harrizko irtenguneak, oso gutxitan ikusitakoak.

    Habe zuzena erabili beharrean, Kalebarreneko irtengune hauek harrizko arkuen gainean eraiki zituzten. Arku hauek bi mehelinetan apoiatzen dira.

    Baina Erdi Aroan eraikuntza oso arautua zenez, etxe bakoitzeko zabalera 5 estadutakoa izan behar zen (6 bat metro); hau da, mehelinen arteko distantzia luzeegia zen arku bakar batez lotzeko. Orduan, erdian mehelin faltsua atera zituzten, eta arkuak motzagoak dira.

    Kalebarrenen, sasoi batean zenbaki bakoitien alde osoan mehelinak eta arkuen gaineko irtenguneak izan ziren, baina gaur egun osorik dagoen tartea 1 zenbakitik 7ra da, 7 arkuak guztira.

    Gaur egun Plaza Barria dagoen lekuan aurretik etxeak ziren, mehelin eta irtenguneak zituztenak. Oraindik Kalebarren 1 etxeko horman, plaza aldean, arkuaren hasiera ikus daiteke. Gauza batera pasatzen da Kalebarren 5 eta 7 arteko mehelinean, baina iparraldera.

    Kalebarren 5etik aurrera ez dago irtengunerik, segururena etxe horiek berriagoak direlako; baina 9 eta 11 zenbakien artean mehelina agertzen da, garai bateko aztarna. Bigarren solairuraino heltzen da, sasoian etxeen altura zena.

    Zenbaki bikoitien aldean ez dago mehelinik Kalebarrenean.


    Santa Ana 4 (Juan Carlos Astiazarán 2021)

    Santa Ana kaleko mehelinak

    Zenbaki bakoitien aldean, 5 eta 7 zenbakien artean harri bat ateratzen da hormatik, agian izandako mehelin baten aztarnak.

    Beherago, 13 zenbakiko etxeak mehelina dauka eskumaldean. Bigarren solairuraino heltzen da, sasoi batean etxeak zeukan altura erakutsiz. Gaur egun ez dauka funtziorik, baina etxaurreko lehen solairuan bi euskarri agertzen dira, agian irtengune baten aztarnak.

    Zenbaki bikotien aldean, Santa Ana 4ko etxeak mehelina dauka Santa Ana aldera.

    Beherago, Irusagarrera (20 zenbakia) eta Santa Ana komentuaren (22 zenbakia) artean beste mehelina geratzen da. Mehelin honetan eusten ziren komentuaren irtenguneak, baina XX. mende hasieran egindako birmoldaketak desagerrarazi zituzten.

    Azkenik, aipatzekoa da Irusagarreta eta 18 zenbakiaren arteko mehelina, bi aldiz kalera irtetzen zena, oso irtena. Etxea berreraiki zutenean, XX. mende erdialdean, desagertu zen.


    Herriko beste mehelinak

    Arregia jauregia (Gabolats 2)

    Erdi Aroan dorretxea zen. Deba ibairen aldera bi mehelin zituen ertzetan, irtengunea sortzeko, egurrezko habe baten gainean segururena.

    Gero, XVI. mendean jauregi bihurtu zutenean, besteak beste harrizko galeria eraiki zuten mehelinen artean. Hauek erdi ezkutaturik geratu ziren, zeukaten funtzioa galduta.

    Zupide jauregia (Baltegieta 7)

    Jauregi honek mehelin bakarra dauka, errepide aldeko etxaurrean.

    Etxe honen mehelinak funtzio berezia zuen: aintzinean, Zupide dorretxea zen, eta planta ez zen erregularra, trapezoidala baizik; XVII. mendean, jauregia birreraiki zutenean, planta laukia emateko aprobetxatu zuten.

    Fatxada nagusian, San Martzialerako bidean dagoenean, bide gaineko arkupea erantsi zioten etxeari; baina arkupe hau gradu batzuk oker dago, "faltseatuta", angelu zuzena lortzeko.

    Errepide aldetik ez zegoen arkupe satzeko tokirik, baina hemen ere "faltseatu" zuten etxaurrea, eraikin laukia lortzeko: alde batean mehelina atera zuten eta bestean ez. Modu honetan irtengune "okerrak" etxaurrea zuzendu zuen.

    Uribarrekoa (Errabal 10)

    Uribarri jauregiak mehelin bakarra erakusten du, Deba ibaiaren aldera.

    Gaur egun ez du inolako funtziorik betetzen, baina Erregetxe zaharreko planoetan (Iñigo la Espada, 1751) ikusten denez, egurrezko irtengunea eta galeria eusteko eraiki zen.

    Errekaldeko ospitalea (Errekalde 1)

    Etxe honek mehelin bakarra gordetzen du, Deba ibaiko etxaurrean eta Erlei errekaren aldean.

    Gaur egun ez du inolako funtziorik betetzen: beste mehelinaren aztarnarik ez dago, agian XVIII mende hasieran izandako egokitzapenetan galduko zuen.


    Batzokia. Ezkerraldean bi mehelinak (1932)

    Mehelin modernoak: Batzokia

    Mehelinak eraikitzeari aspaldi utzi zioten, zaharrenak Ertarokoak direla eta berrienek mende batzuk dituztela.

    Baina XX mendeko lehen erdian, erregionalismo mugimendua zela eta, berriro hasi ziren agertzen eraikinetan. Oraingo honetan, baina, ez zuten inolako funtziorik betetzen, estetikoa ez ba zen.

    Soraluzen adibide garbia daukagu, Batzokian bertan. "Euskal" estiloan eraiki zuten, eta baserri zahar baten tankera eman nahian hainbat elementu erantsi zioten: teilatu zabala, balkoi "pobrea", leihatila triangeluarrak... eta, ezkerreko aldean, bi mehelin. Herrian dauden gainontzeko mehelinekin alderatu eta gero, estu eta ximelak dira, itxura gabekoa. Baina benetako mehelinen neurrikoak eraiki eta gero, etxaurrean handiegi geratuko ziren, zatarto. Horregatik arkitektoak nahiago izan zuen estuak jarri, funtzio dekoratiboa juxtu-juxtu betetzeko lain.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Erreferentziak