Oreka Art. Urrats bat aurrerantz 2023 (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 22:22, 27 September 2023 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Ramirez maisulan batekin (Egoitz Unamuno 2023)


    Erakusketaren iragarkia
    Erakusketaren iragarkia

    Erakusketa

    Begirada bat atzera, urrats bat aurrerantz[1] izeneko erakusketa Soraluzeko Oreka Art galeriak 2023.eko urtarrilan zabaldu zuen.

    Erakusketa hau ez zen artista batena izan, askorena baizik. Atzerriko eta bertako margolari ezagunen margolanak ikus daitezke.

    Neurri eta estilo askotako margolanak, grabatuak eta bozetoak egon ziren ikusgarri. Horietako batzuk galeriaren arduradun den Alberto Ramirezen kolekziokoak dira eta artistek edo bildumagileek lagatakoak beste batzuk.

    Inaugurazioan sortzaile eta artezale ugari bildu ziren Gabolatseko lokalean.


    Helburua

    Artea eta artistak omentzea da Alberto Ramirezen helburua: "Maisu handiei eta galerian gonbidatu izan ditudan artistei egindako omenaldia da. Arteari egindako omenaldia", azaldu du galeriaren jabeak era arduradunak.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Egileak eta lanak

    Mundu mailako eta hurragoko artisten margolanen bilduma ikusgarria osatu zuen Alberto Ramirezek Begirada bat atzera, urrats bat aurrerantz erakusketan: XIX. eta XX. mendetako pintore figuratiboak, lehen abangoardiak, modermo "klasikoak", azken urteotako erakusketetakoak...

    Izen ezagun asko bildu ziren: Pablo Picasso, Montalban, Antoni Tapiès, Eduardo Chillida, Simon Arrieta, Azkargorta aita-semeak, Fernando Beorlegi, Txiki Agirre Keixeta, Jose Luis Zumeta, Kazimir Malevich-en eskolaren jarraitzaileak, Fernand Lambert, Nikolas Mujika, Angel Andrade, Rafael Peñalver, Manolo Oyonarte, Ceballos, Eduardo Arroyo, Elorza, Arruabarrena, Serzo, Bingen de Pedro, Aitor Sarasketa, Aitor Etxeberria, Alberto Ramirez edo Ralf Horton.


    Erreferentziak

    1. Jatorriz, Una mirada atrás, un paso hacia delante.