Oreka Art (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Oreka. Art Gallery & Consulting

    Sorrera eta bilakaera

    Arte galeria hau Alberto Ramirez soraluzetarrak sortu eta bultzatu du, Oreka Art[1] izenarekin hasieran, eta Almacén de arte Oreka Art gero.

    Alberto Ramirez

    2009ko uztailean zabaldu zuen lehen aldiz, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Etxeko bi planta hartzen zituen: beheko solairua eta sotoa.

    Asmo bikoitza zuen, Soraluzera arte mugimenduak ekarri eta Soraluze arte bideetan jarri. Laguntza ere izan zuen, batez ere Soraluzeko Udalak, Soraluce Koop.E.-k eta Kutxak emandakoa. Hala ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, bi urte geroago Oreka Art galeriak ateak itxi behar izan zituen, 2011/10/14an hain zuzen. Azken erakusketa Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.

    Hamar urte beranduago, 2021ko martxoan hain zuzen, bigarren aldiz zabaldu zuen, Almacén de arte Oreka Art izenarekin[2]. Areto berria Gabolats 9-11ko behean dago.


    Udane Juaristiren erakusketa (2010)

    Lehen aldiko erakusketak (2009-2011)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Zabalik egon zen bi urte horietan 25 erakusketa antolatu zituen. Gehienak hementxe daude jasota:

    • 2009/07. Alberto Ramirez. Margoak eta eskulturak
    • 2009/10. Klemen Corredera. Basamortuko Loreak (argazkiak)
    • 2009/10. Arturo Andrade. Eskultura
    • 2009/11. Aitor Etxeberria
    • 2009/12. Jesus Churruca. Pintura figuratiboa
    • 2010/01. Jean Claude
    • 2010/02. Victor Arrizabalaga. Pop art
    • 2010/04. Xabier de Zerio. Eskultura
    • 2010/05. Keixeta (Jesus Aguirre Garate). Margoak
    • 2010/06. Luis Lascurain. Margoak
    • 2010/07. Barbara Stammel. Pintura
    • 2010/09. Udane Juaristi
    • 2010/10. Laia Bedós
    • 2010/10. Ralph Horton
    • 2010/12. Juan Manuel Arruabarrena
    • 2011/01. Diego Moyua. Esencia femenina
    • 2011/02. Juan José Altuna
    • 2011/03. Juan Ayesta
    • 2011/03. Bingen de Pedro. Luz oculta
    • 2011/04. Rikardo Azkagorta. Manipulado (akuarelak)
    • 2011/05. Aitor Sarasqueta. Batetik bestera
    • 2011/07. Usoa Zumeta. Serigrafiak
    • 2011/10. Sara Beiztegi


    Rafael Peñalverren erakusketa (2022)

    Bigarren aldiko erakusketak (2021 >>)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    2021.eko udaberrian atzera zabaldu zenetik, erakusketa gehienak hemen daude jasoa (azkenak falta daitezke):

    • 2021/03. Askoren artean. Emakumeari omenaldia
    • 2021/06. Julio Mendikute. Baso Isila
    • 2021/07. Juan Ayesta. Margolanak
    • 2021/09. Juan Manuel Arruabarrena. Diàlogos ìntimos
    • 2021/10. Vicente Iriondo. Aztarnak
    • 2021/11. Manolo Oyonarte (Manuel Ortega Oyonarte). Pensando lo impensable
    • 2022/01. Keixeta (Jesus Aguirre Garate). Konfinatuak
    • 2022/02. Xabier Egaña. Begiz begi/ Cara a cara
    • 2022/03. Victor Arrizabalaga. Hitzen txokoa. Gehiago jakiteko, sakatu hemen
    • 2022/04. Jon Errazu. Paisaiak
    • 2022/05. Etxeberria-Sarasketa. 2 begirada
    • 2022/06. Rafael Peñalver. Diskurtsoari gorazarre
    • 2022/07. Usoa Zumeta. Serigrafiak
    • 2022/09. Alberto Ibáñez. Margolanak/ Pinturas
    • 2022/10 & 11. Iván Araujo. Cosmogonías
    • 2022/12. Malu Riaza & Angela Silva. Grabatuak eta margolanak
    • 2023/01. Askoren artean. Begirada bat atzera/ Urrats bat aurrerantz. Gehiago jakiteko, sakatu hemen
    • 2023/02. Aitor Ruiz de Egino. Nazatugi


    Print Festival Bilbao (2022)

    Azokak

    Soraluzeko erakustokiaz gain, Oreka Art galeriak hainbat azokatan hartu du parte, esateko Bilboko Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian[3] (Print Festival Bilbao 2022).


    Erreferentziak

    1. Oreka Art. Site ofiziala.
    2. Oreka Art se estrena con un homenaje a la mujer. Nerea Isasti (Diario Vasco 2021/03/21).
    3. Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia. Site ofiziala.