«Osintxu (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    6. lerroa: 6. lerroa:
    Osintxuko kalea lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen, zehatzago esateko, 1910ean ''Arteche Hermanos'' enpresa sortu zutenean. 1905ean, 73 biztanle zeuden 16 familiatan banatuta.
    Osintxuko kalea lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen, zehatzago esateko, 1910ean ''Arteche Hermanos'' enpresa sortu zutenean. 1905ean, 73 biztanle zeuden 16 familiatan banatuta.

    Baserriak hiru ingurutan biltzen dira, bi Deba ibaiaren eskumaldean (Muskiritxu iparraldean eta Iraban hegoaldean), eta hirugarrena, Kalparra, ezkerraldean.
    [[Osintxu. Baserriak (eu)|Baserriak]] hiru ingurutan biltzen dira, bi Deba ibaiaren eskumaldean (Muskiritxu iparraldean eta Iraban hegoaldean), eta hirugarrena, Kalparra, ezkerraldean.
     
    Muskiritsuko baserri aipagarrienak Arando, Laspiurgañekoa, Gantxegigoiti eta Gento. Irabanekoak Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta. Kalparrekoak Izarre eta Untzueta.
     
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Osintxu. Baserriak (eu) | ''hemen'']]</small>

    35. lerroa: 31. lerroa:

    ==Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza==
    ==Ondarea==
    ===Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza===
    XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.
    XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.

    Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.

    ===Baserriak===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Osintxu. Baserriak (eu) | ''hemen'']]</small>
    Muskiritsuko baserri aipagarrienak Arando, Laspiurgañekoa, Gantxegigoiti eta Gento.
    Irabanekoak Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.
    Eta Kalparrekoak, berriz, Izarre eta Untzueta.
    ===Erroten ibilbidea===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Osintxu. Erroten ibilbidea (eu) | ''hemen'']]</small>

    ==Erroten ibilbidea==
    Errekaz eta mendiz inguratutako paraje honetan, ibilaldi ederrak egin daitezke. Hauen artean bat berezia dugu: Muskiritxu errekan zehar. Bertan, funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu.

    21:59, 16 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    Oharra: Sarrera hau osatzeko Bergarako Udala. Osintxu web orria erabili izan da.

    Azalpen orokorrak

    Bergaratik Eibarrera doan errepidearen alde banatara dago herri-gunea, mendiak eta Deba ibaiak mugatzen dutelarik. Herriaren gainontzekoa Muskiritxu (Muzkitxu), Iraban, Kalparra eta Mekolaldeko zenbait baserrik osatzen dute.

    Osintxuko kalea lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen, zehatzago esateko, 1910ean Arteche Hermanos enpresa sortu zutenean. 1905ean, 73 biztanle zeuden 16 familiatan banatuta.

    Baserriak hiru ingurutan biltzen dira, bi Deba ibaiaren eskumaldean (Muskiritxu iparraldean eta Iraban hegoaldean), eta hirugarrena, Kalparra, ezkerraldean.

    Mapa kargatzen...

    Historia

    Elizako artxibo zaharrean Osiranzu izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte.

    1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren.

    Urte batzuk geroago, lehen karlistadan (1833-1840), Bergarako milizia batek menperatu zituen karlisten matxinaden berriak ere badira.

    1834eko uholdearen aurretik, San Emeteri eta Zeledonioren omenez eraikitako ermita bat ere bazen gaurkoaren aurrean. Errepideaz bestaldetik, ibai ertzean, zubi ondoan zegoen. Uraren indarrak desagertarazi zuen ermita hau, Deba ibaian agertu ziren santu martiriak besterik ez dira gelditzen. Gaur egungo eliza urte batzuk geroago eraiki zen, eta 1881ean parrokia bihurtu zen.

    Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.

    Ondarea

    Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza

    XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.

    Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.

    Baserriak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Muskiritsuko baserri aipagarrienak Arando, Laspiurgañekoa, Gantxegigoiti eta Gento.

    Irabanekoak Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.

    Eta Kalparrekoak, berriz, Izarre eta Untzueta.

    Erroten ibilbidea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Errekaz eta mendiz inguratutako paraje honetan, ibilaldi ederrak egin daitezke. Hauen artean bat berezia dugu: Muskiritxu errekan zehar. Bertan, funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu.

    Osintxuko kaletik irten, ezkerreko zubia zeharkatu, eta Deba ibaiarekin bat egiten duen Muskiritxu errekan gora abiatu gaitezke.

    Osintxuko bolua

    Osintxuko zubitik 50 metrora, San Emeteri eta Zeledonio elizaren aurrean. Muskiritxu errekatik hartzen du ura. Badago errota honi buruzko XIX. mendearen bukaerako daturik. Herriaren hornidurarako hartu ziren bere urak 1927an. 1974ra arte ehotzen zuen alea, eta bere makinak gordeta daude oraindik ere. Azkeneko urtetan alternadorea ere ezarri zitzaion, argindarra lortu nahian.

    Atxuriondo bolua

    Osintxuko Bolutik gertu eta Billotegibolutik 500 metrora kokatutako errota. Muskiritxu errekatik hartzen du ura. Ezaguna zen 1890erako. Bere urak ere herriaren erabilpenerako hartu ziren 1927an. Egitura oraindik han dago, baina makinak kenduta daude.

    Billotegi Bolua

    Osintxuko bidegurutzetik abiatu eta Muskiritxu errekari jarraitu. Kilometro inguruko paseo lasaia eta atsegina egiteko moduko tokia. 1956an, herriaren erabilpenerako hartu ziren bere urak ere, eta errota ez da gehiago erabili. Duela gutxi berreraiki da, bere egitura mantenduaz.

    Laspiur Bolua

    Antzinatik ezagutzen den etxe bikaina. Antzuolakoa zen 1625ean. Billotegibolutik gora jarraitu eta 500 metrora dago. Orain dela 60 urte utzi zion lanari. Ondoren, turbina bat ezarri zioten inguruko baserriei argindarra eman ahal izateko. Azkeneko aldiz berritu zutenean eman zioten gaur eguneko itxura. Etxe bikaina bera, inguruak eta bertarako bideak ere guztiz berrituta daude.

    Pilotalekua

    Auzuneak pilotalekua du (aldagelak eta guzti), liburutegia eta ludoteka ere.

    Jaiak

    Osintxu, Placencia irredenta

    Orain dela gutxi arte Osintxuk eta osintxuarrek harreman estuagoan zituzten Soraluzekin (3 km) Bergarakin baino (5 km). Jendea, gejken bat, oinez edo gurdiz mugitzen zen, eta azken urteetan trenez. Ikuspuntu guztietatik Soraluze askoz gertuago zegoen.

    Agian horregatik gerra ostean, 1940 hamarkadan, Bergara laga eta Soraluzekin bat egiteko mugkmendua egon omen zen, baina laster asko eten zuten.

    Gerora, ibilgailuen erabilera zabaldu zenean Bergararekinlotura sendotu zen.

    Erreferentzia