Osintxu (eu)

    Sorapediatik
    Oharra: Sarrera hau osatzeko Bergarako Udala. Osintxu web orria erabili izan da.

    Azalpen orokorrak

    Bergaratik Eibarrera doan errepidearen alde banatara dago herri-gunea, mendiak eta Deba ibaiak mugatzen dutelarik. Herriaren gainontzekoa Muskiritxu (Muzkitxu), Iraban, Kalparra eta Mekolaldeko zenbait baserrik osatzen dute.

    Osintxuko kalea lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen, zehatzago esateko, 1910ean Arteche Hermanos enpresa sortu zutenean. 1905ean, 73 biztanle zeuden 16 familiatan banatuta.

    Baserriak hiru ingurutan biltzen dira, bi Deba ibaiaren eskumaldean (Muskiritxu iparraldean eta Iraban hegoaldean), eta hirugarrena, Kalparra, ezkerraldean.

    Auzuneak pilotalekua du (aldagelak eta guzti), liburutegia eta ludoteka ere.


    Mapa kargatzen...


    Historia

    Elizako artxibo zaharrean Osiranzu izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte.

    1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren.

    Urte batzuk geroago, lehen karlistadan (1833-1840), Bergarako milizia batek menperatu zituen karlisten matxinaden berriak ere badira.

    1834eko uholdearen aurretik, San Emeteri eta Zeledonioren omenez eraikitako ermita bat ere bazen gaurkoaren aurrean. Errepideaz bestaldetik, ibai ertzean, zubi ondoan zegoen. Uraren indarrak desagertarazi zuen ermita hau, Deba ibaian agertu ziren santu martiriak besterik ez dira gelditzen. Gaur egungo eliza urte batzuk geroago eraiki zen, eta 1881ean parrokia bihurtu zen.

    Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.


    Ondarea

    Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza

    XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.

    Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.

    Baserriak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Muskiritsuko baserri aipagarrienak Arando, Laspiurgañekoa, Gantxegigoiti eta Gento.

    Irabanekoak Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.

    Eta Kalparrekoak, berriz, Izarre eta Untzueta.

    Erroten ibilbidea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Muskiritxu errekan zehar, gaur egin funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu: Osintxuko bolua, Atxuriondo, Billotegi eta Laspiur.


    Jaiak

    Bitxikeriak

    Mugarri baserriko istoriak

    Deba ibaiaren ezkerraldean dago, ibaitik oso gertu eta Soraluze eta Bergara arteko mugarri baten ondoan (hortik izena). Gertutasunarengatik, bertakoek betidanik izan dute Soraluzekin lotura berezi bat

    Bertakoa zen Paula Alberdi (Paulita), hainbat motako okmadak eta kolpeen kontrako ukenduak egiten zituenak, oso estimatuak.

    Paulita honek ere Plaentxiatarrak esaten dotse abestiaren bertsio bat ahotsak.eus orrian eman zuen[1]:

    Plaentxiatarrak esaten dotse
    errekiari ibaixa
    hartuko leuke boltsillorako
    bost pezetako zurixa.

    Mugarri baserrian oraindik gordetzen omen da sorginen edalontzi bat. Behin batean sorginek bertako gizona dantza egiten gonbidatu, eta gero ura eskaini zioten edalontzi polit batean. Harek aitaren egiterakoan sorgin denak desagertu ziren.

    Osintxu, Placencia irredenta

    Orain dela gutxi arte Osintxuk eta osintxuarrek harreman estuagoan zituzten Soraluzekin (3 km) Bergarakin baino (5 km). Jendea, gejken bat, oinez edo gurdiz mugitzen zen, eta azken urteetan trenez. Ikuspuntu guztietatik Soraluze askoz gertuago zegoen.

    Agian horregatik gerra ostean, 1940 hamarkadan, Bergara laga eta Soraluzekin bat egiteko mugkmendua egon omen zen, baina laster asko eten zuten.

    Gerora, ibilgailuen erabilera zabaldu zenean Bergararekinlotura sendotu zen.


    Erreferentzia