PACLren arma ekoizpena (eu)

    Sorapediatik

    Sarrera honetan The Placencia de las Armas Company Limited (askotan Compañia Anónima de Placencia de las Armas moduan agertzen zena) enpresak ekoiztutako armak agertzen dira.

    Londresen sortu zenetik 1886 urtetik aurrera, enpresak jabe asko izan zituen. Hala ere, jabe aldaketa ez zen salerosketen bidez, hurrupatzen baizik: enpresa handiago batek The Placencia de las Armas Company Limited jabea hurrupatzen zuenean, jabe berria The Placencia de las Armas Company Limited jabea bihurtzen zen.


    Vickers aurreko garaiak (1886-1892)

    Vickersena izan aurretik, The Placencia de las Armas Company Limited-ek hiru jabe izan zituen, hiruak ingelesak. Aurrena Nordenfelt Guns and Ammunition Company izan zen. Bi urte geroago Hiram Maxim industri gizonak Nordenfelt erosi, eta The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company sortu zuen. Enpresa honek ez zuen asko iraun, aurki Barrow Shipbuilding Company-k erosi zuen eta.

    Ametrailadorez gain, sei urte hauetan The Placencia de las Armas Company Limited-k kainoi mota asko ekoiztu zuen:

    • Nordenfelt kañoi azkarrak.
    • 100/50 García Lomas motako kainoiak.
    • 40 mmtako Sarmiento motakoak.
    • 7,5 mmtako Saint Chamond kainoi azkarrak (ekoizteko lizentzia eskuratu zuten).
    • 280/57 Nordenfelt kañoia, itsas armadarako.
    • 190/42 kainoia, itsas armadarako.
    • (1885) 57/23 M Nordenfelt plazako kainoia (Caponera).
    • (1885/ 1.891) 210 mmtako Placencia kanpainako obusa.
    • (1891) 120/25 M Placencia kanpainako kainoia.
    • (1892) 57/23 M Nordenfelt kanpainako kainoia.
    • (1893) Acacio Fernández tenienteak asmatutako 11 mmtako 4 kainoidun ametrailadorearen prototipoa.


    Vickers Limited (1897-1935)

    Vickers, Sons and Company-k Barrow Shipbuilding Company erosi zuen 1897 urtean, Vickers, Sons & Maxim sortzeko. 1911 urtean izena aldatu zuen: Vickers Ltd.

    Aurretik egindako kainoiak ekoizten jarraitu zuten, batez ere Nordenfelt kainoia azkarrak, Vickers-en diseinu berriak sartzen ari ziren bitartean:

    • 37 mmtako QF 1-pounder (Maxim Pom-Pom izenez ezagutua) kainoi antiaereoa.
    • (1898) 57/42 AcTr M1898/MkII Placencia/ Vickers/ Maxim itsasertzeko kainoia.
    • (1908) 47/50 M Vickers/ Placencia kainoi antiaereoa.
    • 76.2/17 3" Whitworth/ Armstrong/ Placencia lehorreratzeko kainoia.
    • 76.2/34 FT 3" Vickers kainoi antiaereoa.
    • 76.2/45 M-55 Vickers kainoi antiaereoa, angelu handikoa.
    • 76.2/50 TR Vickers itsasertzeko kainoia.
    • 10,5 Vickers kanpaina obusak.

    1908 urtean 24 torpedero egiteko egitasmoa onartu zen. Torpedero hauek 47/50 kainoiak eraman behar zituen, Soraluzen egindakoak. 1911 urtean hasi zuten lehen torpederoa, T1 izenekoa, eta bi urte geroago heldu zen bere basera, Tortosako portura. Denetara hamalau torpedero egin ziren.

    1913 urtean España korazatuak Soraluzen egindako hiru kainoi mota zituen[1]: 101/50 Vickers kainoiak, 76 mm-tako lehorreratze kainoiak eta 47 mm-takoak.

    Honetaz gain, armen osagaiak ere:

    • Vickers ametrailadoreentzako lerak eta tripodeak.
    • Vickers ametrailadoreentzako itsas-muntaiak eta tripodeak.
    • Kainoientzako altzak: Vickers 101,6 mm, Vickers 152 mm
    • Kainoientzako itxitura osoak: Vickers 101,6 mm (eta pieza solteak ere), Vickers 152 mm
    • Altza zuzentzaileak, tiro zuzentzeko gailuak, dorre zuzentzaileak, altza giroskopikoak.
    • 25 mmtako kainoien dorreentzako aginte hidraulikoak, Baleares eta Canarias kruzerotan erabiliak.


    Eta munizioa

    Kainoiez gain, beren munizioa ere egiten zuten, osorik edota espoletak. Argazkietan 37x94R jaurtigaia ikus daiteke:

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Inoiz, propaganda gisa, munizio damaskinatua ere egin zuten:

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Ramiro Larrañaga Arma Museoan

    Vickers-ek egindako kainoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira.

    Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.

    Museoak gela bat eratu du Vickers-en ekoizpenarekin, Arma museoa. PACL kainoiak (eu)


    Erreferentziak