«Pagobedeinkatu (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    40. lerroa: 40. lerroa:
    Agian Pagobedeinkatun gurutzea jarriko zuten bidean izandako istripu edo zorigaitz baten oroimenez: gogoratu handik gertu, [[Atxolin mendia (eu) | Atxolinen]] azpian, [[Txandrua (eu) | Txandrua]] bidelapurrak eta bere taldeak txabola zutela gordetzeko.
    Agian Pagobedeinkatun gurutzea jarriko zuten bidean izandako istripu edo zorigaitz baten oroimenez: gogoratu handik gertu, [[Atxolin mendia (eu) | Atxolinen]] azpian, [[Txandrua (eu) | Txandrua]] bidelapurrak eta bere taldeak txabola zutela gordetzeko.


    Inguruetan oraindik ikus daitezke galtzada zaharraren aztarna ederrak.
    Inguruetan oraindik ikus daitezke errege bide zaharraren aztarna ederrak.


    [[Fitxategi: Azkoitirako_erregebidea._Pagobedeinkatu_03_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | thumb | 800px | center | Pagobedeinkatu inguruko erregebidea (J.C. Astiazarán 2018)]]
    [[Fitxategi: Azkoitirako_erregebidea._Pagobedeinkatu_03_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | thumb | 800px | center | Pagobedeinkatu inguruko erregebidea (J.C. Astiazarán 2018)]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:02, 4 urtarrila 2020 data duena

    Pagobedeinkatuko gurutzea mugarri gainean (Jose)

    Pagobedeinkatu Mendigaineko parajea da, Soraluze eta Elgoibar arteko muga egiten duena.

    Gurutzea

    Izenak dioenaren kontra, bertan ez dago pago bedeinkaturik, burnizko gurutzea baizik. Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jaso zuten moduan:

    Uztailak 6. Pagobedeinkatura igo ginen, Irukûtzeta gainetik pasatzen. Nahiz eta izenak pago bedeinkatua adierazi, gaur egun ez dago bertan halako zuhaitzik, baina bai inguruetan. Oso litekeena da aintzinean pagoa izatea leku hartan, agian gurutze batez edo beste erlijio ikurraz apaindua, eta hortik Pagobedeinkatu izena, trikuharria edo tumulua izendatzeko orain erabiltzen ari garena...

    Gurutzea mugarrian bertan dago iltzaturik. Maiatzaren lehen igandean Irukurutzetako erromeria ospatzen da (maiatzak 3 Santa Kruz eguna da) eta, Irukurutzetakoak eta Kurutzebakarrekoaz gain, oraindik inoiz lorekin apaindu izan dute Pagobedeinkatuko gurutzea.

    Gurutzea okertuta zegoen aspalditik (gutxienez, XX mende erdialdetik), eta 2019ko abuztuan mugarria apurtuta agertu zen eta gurutzea lurrean[1].

    Soraluzeko udalak gurutzea jaso zuen konpontzeko, eta urte bukaeran, abenduak 30an hain zuzen, Iker Aldazabal alkateak eta Ramon Gallastegik, Landa Ingurumeneko zinegotziak, bere tokian ezarri zuen atzera, zuzenduta eta zuriz margotuta[2].


    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Pagobedeinkatuko tumuloa (Gipuzkoako ondarea)

    Tumulua

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Pagobedeinkatu ondoan izen bereko tumulua dago, basalto harriaz egindakoa. Ez da oso handia, 8,5 metrotako diametroa eta 50-80 zentimetrotako altuera ditu.

    Inguruko beste batzuen moduan, tumulu erdialdean bertako harkaitzean zulatutako hobia agertu zen.


    Azkoitiarako erregebidea

    Garai bateko Azkoitiarako erregebidea Pagobedeinkatu albotik pasatzen zen. Bizkaia eta Gipuzkoa lurrez lotzen zituen bide nagusia zen: Bilbao >> Durango >> Eibar>> Irure >> Soraluze >> Irukurutzeta >> Azkoitia >> Azpeitia >> Zestoa >> Meaga >> Zarautz >> …

    Agian Pagobedeinkatun gurutzea jarriko zuten bidean izandako istripu edo zorigaitz baten oroimenez: gogoratu handik gertu, Atxolinen azpian, Txandrua bidelapurrak eta bere taldeak txabola zutela gordetzeko.

    Inguruetan oraindik ikus daitezke errege bide zaharraren aztarna ederrak.

    Pagobedeinkatu inguruko erregebidea (J.C. Astiazarán 2018)


    Erreferentziak

    1. Konpontzera bidalita dago Pagobedeinkatuko gurutzea. Ubane Madera (Plaentxia.eus 2019/08/22).
    2. Ipinita dago Pagobedeinkatuko gurutzea. Plaentxia.eus (2019)