Pagobedeinkatu tumulua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Pagobedeinkatu | irudia = Pagobedeinkatu_01_(Gipuzkoako_ondarea).jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea = | kokapena = Elosua-P...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:09, 8 azaroa 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Pagobedeinkatu
    Pagobedeinkatu 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Tumuluak 8,5 metrotako diametroa eta 50-80 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 3,5 x 2 metrotako diametroa eta 50 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan suharrizko printza bat aurkitu zuten (harrizko industria).


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlarien esanetan orduan bost harlauza zituelarik: haietako bat erdian zutik omen zegoen erdian, E-M norabidean, eta gainerakoak tumuluan zehar sakabanatuta.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Erreferentziak