Partie septentrionale de la couronne de Castille (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Partie septentrionale de la couronne de Castille | irudia = Partie_Septentrionale_de_la_Couronne_de_Castille_(Robert_de_Vaugondy_1752).jpg | eg...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:08, 10 otsaila 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Partie septentrionale de la couronne de Castille
    Egilea Robert de Vaugondy (fils)
    Urtea 1752
    Hiria Paris
    Tamaina
    Partie Septentrionale de la Couronne de Castille (Robert de Vaugondy 1752).jpg


    Mapa zertan den

    Mapa hau, Partie septentrionale de la couronne de Castille, où se trouvent les royaumes de Castille Vielle, de León, de Gallice, des Asturies, la Biscaye et la Navarre en Partie (Gaztelako koroaren iparraldea, Gaztela Zaharra, Leon, Galizia, Asturiak, Bizkaia eta Nafarroaren zatia agertzen direla) Atlas Universel-ean agertu zen (1757).

    Aita-semeek argitaratu zuten Atlasa: Gilles Robert de Vaugondy (1688–1766), Le Sieur eta Monsieur Robert izenez ezagutua, eta Didier Robert de Vaugondy (c.1723–1786). Nicolas Sanson grabatzaile eta geografoaren ondorengoak izan ziren, eta honek utzitako informazioa eta plantxak berrerabili zituzten (ikus Carte Generale d'Espagne et de tous les Royaumes, Nicolas Sanson 1658).

    1760 urtean Luis XV-ak Didier Robert de Vaugondy Erret Geografoa izendatu zuen.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Placentia) inguruko herriak baino nabarmenagoa agertzen da, bai letra tamainaz zein erabilitako ikurraz ere.


    Bitxikeriak

    Elgetak behar zuen tokian Maya izeneko herria agertzen da.

    Bizkaia lau zatitan banatuta agertzen da: Lau hiribilduak (Araba erdia hartzen dutenak), Bizkaia bera, Gipuzkoa eta Araba.

    Araba, nahiz eta txikia agertu, bertan Trebiñu eta San Vicente de la Sonsierra hartzen ditu. Urola ibaiak Araba zeharkatzen du.


    Erreferentziak